Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2022 I+G

Avacon, beira hutsaren industrian espezializatutako Estatuko ingeniaritza bakarra

Laudioko enpresak arlo ugarietan jarduten du, hala nola siderurgia eta metalean, ontzi-industrian, enbalaje edo elikagaien industria eta edarien industrian.

Hiru hamarkadako ibilbidearekin, Avacon Arabako enpresa beira hutsaren industrian espezializatutako estatu guztiko ingeniaritza profesional bakarra da. Enpresa beira lantzen den leku estrategikoan sortu zen, Laudion. Izan ere, eskualdean konpainia handiak dute bere egoitza:   Vidrala, Guardian Glass eta Guardian Automotive. Eta, horrela, ingeniaritza enpresa hori, tokiko beira-sektorearekin lankidetzan, I+G+b-ko garapen eta sistemak sortzen hasi zen, ekoizpen-prozesuen hobekuntza bermatzeko.

Beira material jasangarria eta osasungarria da, aztarna ekologiko txikikoa. Normalean, beirazko ontziak erabiltzen dira egunero, hala nola botilak eta poteak, eta, birziklagarriak direnez, ingurumena babesteko lanean laguntzen dute. Beira hutsa fabrikatzeko, lehengaien nahasketa behar da: labe batean urtzen dira, 1.500 gradurainoko tenperaturarekin, ondoren, tantatan mozten da eta ontzia fabrikatzen da. Egun batean 800.000 poto eta botila etengabe ekoizteko aukera ematen duten 20 sekzioko makinak daude merkatuan.

Ricardo Abiega Avaconeko gerenteak bere produktuetako batzuk nabarmendu ditu: “Servo Pusher, botilak zinta garraiatzailera eramateaz arduratzen dena, edo Sentinel, ikusmen artifizialeko sistema adimentsua, makinaren gorabeheren gainean jarduteko gai dena”. Eta, hori lortzeko, euskal enpresak etengabeko berrikuntzaren aldeko apustua egin du. “Berrikuntza, prozesuak hobetzea, asmatzea eta, azken batean, industria kontrolatzen duten teknologietan aurrera egitea da gure zerbitzua”, azpimarratu du kudeatzaileak.

Ekoizpen-prozesuen kontrola eta automatizazioa  

Ildo horretatik, Avaconek ekoizpen-prozesuak kontrolatzeko eta automatizatzeko ingeniaritza-zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Eta Industria 4.0 edo ‘Smart Factory’ bezalako kontzeptuak ez zaizkie ezezagunak egiten, urteak baitaramatzate horiek garatzen. “Gaur egun, digitalizazioa, informazioaren kontrola eta prozesuen automatizazioa dira industria adimendunerako bilakaeraren giltzak, eta 30 urte baino gehiago daramagu horretarako berritzen”, dio Ricardo Abiegak.

Eta fabrikatzaileek hautematen dituzten mantentze-lan industrialeko arazo asko konpontzeko, Avaconek AVACON 4.0 Predictive System garatu du, “ekoizpen-prozesuen datuak monitorizatu, gorde eta konparatzeko ekipamendu eta teknologiaren garapena aurreikusten duen diagnostiko-zentro pertsonalizatua”.

Laudioko enpresak 20 langile baino gehiago ditu, eta batez ere beiraren sektorean jarduten du. Hala ere, ingeniaritza orokorreko proiektuak ere egiten ditu sektore anitzetarako: siderurgia eta metala, ontzi-industria, bilgarriak, elikagaien eta edarien industria, zurak, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta automozioa.

Eta bere merkatu nagusiena Espainiakoa eta Europakoa den arren, urteak daramatza nazioarteko merkatuan bere estatuko bezeroen eskutik. “Beira hutsaren sektorean dugun espezializazioaren ondorioz, Thailandia, Moldavia, Brasil, Argentina edo Txile bezalako lekuetan lan egin dugu”, zehaztu du kudeatzaileak. Gainera, beste sektore batzuetarako egindako lanengatik, ekoizpen-prozesuak ere jarri ditu martxan Errusian, Indian edo Estatu Batuetan, besteak beste.

Laudio Glass Hub 

Laudioko Udala, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Laudio Glass Hub abian jartzeko lanean ari da. Proiektu integrala da, eta Europan erreferente izan nahi du beiraren teknologian eta berrikuntzan. “Proiektuan parte hartzen badugu, gure bezeroekin batera, industria horren inguruko lan-arloak ikusi ahal izango ditugu, hala nola prestakuntza, eraginkortasun eta lehiakortasun energetikoa eta berrikuntza. Erronkak eta beharrak partekatzen ditugu”, dio kudeatzaileak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak