Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 30 Azaroa, 2023 I+G

Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Teknologia Elektronikoko katedradunak Soc4cris proiektua aurkeztu zuen Basque Open Industryn: “gure lurraldeko I+G+B ekosistemaren gaikuntza aztertzen du, erdieroaleen diseinuan, fabrikazioan eta azterketan”.
Armando Astarloa, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Teknologia Elektronikoko katedraduna (UPV/EHU)

Erdieroaleen sektoreak 600.000 milioi dolarreko fakturazioa lortu du aurten mundu-mailan, eta 2030erako milioi bat milioi dolarrera iritsiko dela aurreikusten da”. Armando Astarloa Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Teknologia Elektronikoko lan-katedradunak datu horien analisia egin du,  Euskadik etorkizun oparoa izan dezakeen sektorean. “Sektore izugarri horretan, gure lurraldea teknologia horren erabiltzaile izan daiteke, erdieroaleak hartu eta gure ekipoetan integratuz; edo, era berean, rol aktiboagoa har dezake, merkatu horrek eskaintzen duen gama handiaren barruan erdieroaleren bat diseinatu edo ekoitziz”, azaldu du. 

Testuinguru horretan, UPV/EHUk Soc4cris proiektuaren garapenaren buru izan da, Gaia, Ceit, Tekniker, Ikerlan eta Ikorekin lankidetzan. Proiektu horren helburua erdieroaleen diseinu-gaitasuna handitzea da, RISC-V teknologian oinarritutako txip baten bidez, Izan ere, orain dela gutxi aurkeztu da Basque Open Industryn, arrakasta-kasu gisa. “Proiektu honetan, gure lurraldeko I+G+B ekosistemaren gaikuntza aztertzen da, erdieroaleak diseinatu, fabrikatu eta testatzeko”, zehaztu du. 

Astarloak uste duenez, “talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektore teknologikoan garatzen eta diseinatzen diren jarduera guztiei erantzuteko”. Ildo horretatik, azaltzen duenez, Euskal Herriko Unibertsitateak “gure ekosistematik hurbil dauden erdieroaleen gaiei buruzko lau ikerketa-lerro dituen katedra bat” eskatu du. Horrez gain, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 12 enpresa-gelekin bat egingo lukeen txip gela bat sortzea aurreikusi dute, eta “mikroelektronikako trebakuntza hiru titulaziotan indartzea: telekomunikazio gradua, telekomunikazio masterra eta sistema elektroniko aurreratuetako masterra” 

 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2023 I+G
Celavista: “Ehunen adin biologikoaren eta adinarekin lotutako endekapenezko gaixotasunen atzerapenaren alde lan egiten dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak