AR Racking-ek biltegiratze-soluzioa instalatu du Conté lapitz-fabrikatzaile frantziarraren lantegi batean
Arania Taldeari atxikitako euskal enpresa papergintzako gaiak ekoizten dituen konpainia frantziarraren lantegi berriko biltegiratze sistemaz arduratu da
Industriarako biltegiratze-soluzioetan espezializatuta dagoen AR Racking enpresa arduratu da Conté lapitzen eta papergintzako gaien fabrikatzaile historikoak Frantziako Pas de Calais eskualdean duen lantegiko berriko biltegiratze-sistema diseinatu eta instalatzeaz.
Arania Taldeari atxikitako euskal enpresak aurkeztu duen soluzioa, apalategiz eta kutxaz osatutako paleterako ohiko biltegiratze-sistema da, eta honi esker, papergintzako gaien fabrikatzailearen behar berriei erantzun ahal izango die.