Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

10 otsaila, 2020
Ikerketa-erakundea nafar taldearen partner teknologikoa izango da

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko lankidetza areagotzeko akordioa sinatu dute

I+G estrategiaren garapena bultzatzeko asmoz, manufaktura-industriari zuzendutako robotika eta automatizazio arloko soluzioetan espezializatua dagoen Aldakin taldea Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzari atxikitako IDEKO zentro teknologikoaren enpresa laguntzaileen sarean sartu da.

 

Bi enpresen artean gauzatutako akordioaren arabera, ikerketa-erakundea nafar taldearen erreferentziazko partner teknologikoa izango da, eta I+G+b arloko plana zehazten eta garatzen lagunduko dio.

 

Idekoren bideo korporatiboa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow