Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 uztaila, 2018 I+G

Adimen artifizial aurreratua, roboten eta pertsonen arteko elkarrizketak hobetzeko

UPV/EHU-ko Informatika Fakultateko zenbait ikerlari talde, makina adimendunen eta erabiltzaileen arteko komunikazioaren etengabeko hobekuntza xede duen proiektu batean parte hartzen ari dira
LIHLITH proiektuan parte hartzen duten IXA eta RSAIT taldeetako kideak

UPV/EHU-ko Informatika Fakultateko zenbait ikerlari talde, makina adimendunen eta erabiltzaileen arteko komunikazioaren etengabeko hobekuntza xede duen proiektu batean parte hartzen ari dira

 

Adimen artifizialak geroz eta garrantzi handiagoa eskuratzen ari da jarduera ekonomikoetako zenbait alorretan. Teknologia hauetako aplikazio ezagunenetako batzuk chatbot-ak eta laguntzaile birtualak dira, erabiltzaileei arreta emateko zerbitzuetan edozein gertakariren aurrean berehalako erantzuna emateko gai diren soluzioak. Hala eta guztiz ere, eskaintzen dituzten prestazioak mugatuak izan ohi dira, eta zenbait kasutan, ez dira batere eraginkorrak, bere ezaguera eguneratzeko prozedura eskuz egin behar baita.

 

Oztopo hauek gainditzeko asmoz, LIHLITH proiektua sortu da, roboten eta pertsonen arteko elkarrizketa hobetzeko diseinatutako ekimen europarra eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko bi ikerlari taldek zuzendutakoa: lengoaia informatikoan espezializatutako IXA eta robotikan eta sistema autonomoetan oinarritutako RSAIT.

 

Gaur egun, elkarrizketa-sistemak, eskuz egindako arauen bitartez konfiguratzen dira, eta horrek prozedura moteldu eta garestitzen duelarik. Proiektu honen helburua, elkarrizketa eta ikasketa autonomoaren sistemaren optimizatzearen bidez, robotaren eta erabiltzailearen arteko ulermena hobetzeko modua aurkitzea da.

 

Iturria: Campusa

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak