Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 otsaila, 2019

Soluzio aurreratuak material konposatuak fabrikatzeko

IK4-IDEKOk prozesu automatizatuen garapenean duen esperientzia partekatu du konpositeak garatzeko 
IK4-IDEKOren konpositeen laborategia

IK4-Idekok prozesu automatizatuen garapenean duen esperientzia partekatu du konpositeak garatzeko

 

Industriak material arinagoak, zurrunagoak eta erresistentzia handiagokoak behar ditu aire bidezko garraioa eta trenbide-industria bezalako sektoreetarako, energia-eraginkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua areagotzeko.

 

Ikerketa esparru honen barruan, IK4-Ideko euskal zentro teknologikoa, karbono-zuntzetik abiatuta konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berrien garapenean espezializatu da, aeronautika sektoreko pieza estrukturalen manufakturarako.

 

Esparru honetan eman dituen azken aurrerapausoak partekatzeko, joan den astean, erakundeak material konposatuek garraioan eskaintzen dituzten abantailei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu zuen Valentziako Aimplas zentro teknologikoan.

 

IK4-IDEKO zentro teknologikoaren espezializazio ildoak

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak