Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 iraila, 2019

NMBP, Energia, IKTak, Garraio, Osasun eta Elikadura Segurtasunean Horizonte 2020 diru-laguntzak jasotzeko gakoak

Proiektu-proposamenak berrikusi. etetako formularioak jasotzeko epemuga 2019-09-27 izango da

 

EEN Basque partzuergoak gai horien inguruko proiektuetarako azkenengo H2020 deialdiak aztertuko dituen jardunaldi bat antolatuko du

 

EEN Basque, SPRI buru duen partzuergoak (bertan parte hartzen dute, besteak beste, Innobasquek eta Beazek) informazio-jardunaldi bat (Infoday) antolatu du urriaren 3 eta 4rako, indarrean dagoen Horizonte 2020 Europako Esparruko Programarekin loturiko azken deialdietako laguntzak jasotzeko gakoak modu xehatuan azaltzeko xedearekin.

Bi egun horietan landuko diren gaiak Euskadirentzako definituriko RIS3arekin lotuta egongo dira. NMBP (nanoteknologiak, material aurreratuak, bioteknologia eta ekoizpena), Energia. IKTak (Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak), Garraioa, Osasuna eta Elikadura Segurtasuna.

Urriaren 3ko goizeko jardunaldi informatiboak NMBP eta energia sektoreetarako Horizonte 2020 deialdiak aurkeztuko ditu.  Arratsaldean Informazioaren eta komunikazioaren eta Garraioaren Teknologiak izango dira. Urriaren 4an egingo den topaketa Osasunari eta Herritarren Segurtasunari eragiten dioten sektoreetan zentratuko da.

Basque Enterprise Europe Network (EEN) BIOEF, Elika, EVE eta CDTIren lankidetza izango du Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan, Innobasquen egoitzan, egingo den Infoday hau antolatzeko.

Informazio jardunaldia: azken H2020 deialdiak RIS3 Euskadiri buruzko gaietan” jardunaldiak, era berean, gai bakoitzean (harremanetarako Horizonte2020 puntu nazionalak) jardunaldian hizlari gisa parte hartuko duten Programaren ordezkariekin elkarrizketak egiteko aukera eskaintzen du. Azkenik, beren proiektu-proposamenak berrikusi nahi duten langileek beren proiektuarekin loturiko izen-emate formularioaren informazioa bete behar dute. Betetako formularioak jasotzeko epemuga 2019-09-27 izango da.

 

Jardunaldia enpresetako eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-erakundeetako eta abarretako kideak diren eta I+G+b-n zuzendaritza- edo teknika-erantzukizunak dituzten pertsonentzako eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzen Euskal Sareko agenteentzako xedaturik dago.

 

Izena eman

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak