Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 abendua, 2019 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

IInternational Data Space Associationek Euskaditik koordinatutako energia komunitate berria iragarri du

SPRI Taldea, elkarteko kide diren Tecnalia eta IK4 eta Energia Klusterra koordinatzaileak izango dira

SPRI Taldea, elkarteko kide diren Tecnalia eta IK4 eta Energia Klusterra koordinatzaileak izango dira

SPRIk eta Tecnaliak ISDAren Parisko Winter Days topaketan izan duten parte-hartzearen harira, Data Spaces (IDSA) elkartearen nazioarteko ekimenak energia sektorean komunitate berria abiaraziko duela iragarri du, eta horren koordinazioaz elkarteko kide diren Tecnalia eta IK4 arduratuko direla Euskaditik, Energia Klusterra eta SPRIrekin batera.

 

Big Dataren eta Adimen Artifizialaren erabilera iraultza zabaltzen hasia da jadanik gure industriaren jarduera-sektore guztietako eragiketetan (fabrikazioa, logistika, elikadura, nekazaritza, energia, osasuna…). Hala eta guztiz ere, enpresek zailtasunak dituzte oraindik haien artean datuak modu erraz eta fidagarrian partekatzeko eta partekatutako datuen erabilerari buruzko kontrola segurtatzeko. Horrek negozio-aukeren galera dakar, baita prozesu eta zerbitzu digital aurreratuen ezarpena garestitzen duen eraginkortasunik eza ere.

 

Lars Nagel IDSAko CEOak Basque Industry 4.0 Meeting Point topaketak adierazi zuenez, IDSA Europa mailako erreferentziako eredua garatuz joan 2007az geroztik 20 herrialdetako 100dik gora enpresaren sostenguaz, datuen subiranotasuna errazteko eta, horren bitartez, datu eta informazio industrialari buruzko gune bateratuaren oinarriak finkatu eta kate logistiko, sare nahiz enpresa-ekosistemen arteko datuen erabileraren gaineko kontrola bermatzeko.

 

Lars Nagelek ekimen berrian artean aurkeztuko du gaur, elkartea Parisen egiten ari den batzar nagusiaren barruan, IDSAren Spanish Hub delakoa, atzo, abenduak 2, Arantxa Tapia Sailburuaren aurrean aurkeztu eta Innovaliak koordinatuko duena, baita, Euskadiko espezializazio adimendunaren estrategiako oinarrietako bati jarraiki, Euskaditik energia sektoreko datuak modu fidagarrian partekatzeko dinamikak bultzatzea xede duen energia arloko komunitate berria ere.

Lotutako albisteak

16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
4 apirila, 2024 Berrikuntza
ETEentzako produktuen eta prozesuen berrikuntza babesten dugu Hazinnovarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak