Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 apirila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Euskadik bere hamargarren prestigio-aitorpena lortu du Europako Ikerketa Kontseiluan

CIC biomaGUNEko Maurizio Pratok ERCren azken beka lortu du, karbono nanopuntuak ikertzeko. 
Maurizio Prato, líder del grupo de Bionanotecnología del Carbono de CIC biomaGUNE, profesor Ikerbasque y AXA Chair

CIC biomaGUNEko Maurizio Pratok ERCren azken beka lortu du, karbono nanopuntuak ikertzeko.

 

Deialdia hasi zenetik, 2007an, Euskadiko zentroetako hamar ikertzailek Europako Ikerketa Kontseiluak (ERC, ingelesezko siglengatik) bermatutako proiektuak garatu dituzte,  Advanced Grant zigiluarekin -beka aurreratuak, ingelesez-. Horietako azkena orain dela egun gutxi eman da. 

Errekonozimendu ospetsu honek Europa osoko proiektuak saritzen ditu, gizartearen erronka handiei ekar diezaieketen aurrerapen garrantzitsuak garatzeagatik. Horrekin batera, bost urteko lanerako hornidura garrantzitsu bat ematen daERCk Europan egiten dituen deialdietako sari handienak dira hauek. 

ERC Advanced Grantsen aurtengo deialdian eman diren azken errekonozimenduen artean, euskal zentro batean lan egiten duen ikertzaile bati eskaini zaio bekaErrekonozimendua  CIC biomaGUNE ko Karbonoaren Bionanoteknologia taldearen buru den Maurizio Pratorentzat izan da. Prato Ikerbasque irakaslea eta Axa Chair da. Proiektua e-DOTS izenez ezagutzen da, eta ERCren bidez, 2,5 milioi euroko finantzaketa izango du hurrengo bost urteetan. 

Basque Research and Technology Alliance (BRTA) partzuergoaren ide den CIC biomaGUNEren baitan Europako Ikerketa Kontseiluaren zigilu horrekin  burutzen den hirugarren ikerketa daPratoren proiektuak karbono nanopuntuen (edo nanodoten) egitura eta propietateak ikertzen dituNanopartikula esferiko horiek zenbait metodoen bidez sintetizatu ahal dira, propietate jakin batzuk lortzeko. Disolbagarriak direnez eta luminiszentzia dutenez, nanodotak gaixotasunak diagnostikatzeko baliagarriak izan daitezke eta, molekula terapeutikoak txertatuz, horiek tratatzeko balio dezakete. Propietateak nola eratzen diren eta nola aldatzen diren sakontzeaz gain, nanodot berriak aurkitzearen alde ere egiten du proiektu honek.  Robot baten bidez nanopartikula ezberdinak prestatuko dira, onenak zeintzuk diren aztertu eta horien ezaugarriak modulatu ahal izateko. 

 2017an,  CIC BiomaGUNEko zuzendari zientifikoak, Luis Liz-MarzanekERCren Advanced Grant bat eskuratu zuen. 2010ean beste ikerketa-zentro bateko kide zenean ere lortu izan zuen diru-laguntza hau, eta proiektua Euskadin garatu zen.    

Azken urteotan, euskal Advanced Grants-en kopuruak gora egin du, 2014tik gaur egun arte % 50a jaso diraOraintxe bertan, Ikerbasquetik nabarmentzen duten bezala, mota horretako lau proiektu daude indarrean. 

Advanced Grant bat lortu zuen lehen euskal erakundea Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izan zen, 2009an Enrique Zuazua eibartarraren ikerketa baterako. Zuazuak 2015ean jaso zuen Advanced Grant berri bat. BCAM bezala, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bi aldiz lortu du ERC Advanced Grant bat: lehena 2010ean Angel Rubio ikertzailearen eskutik, eta bigarrena 2014an Luis Vegarekin. Basque Center on CognitionBrain and Language (BCBL) erakundeak, Manuel Carreiras buru zuela, 2011n lortu zituen funtsak, eta Donostia International Physics Centerrek (DIPC), berriz, ERC Advanced Grant bat garatu du, Juan José Gómez Cadenas ikertzaileak 2014an lortutakoa. 

CIC bioGUNEk ere behin lortu izan du laguntza hau, 2017an, Jesús Jiménez BARBERO ikertzailearen bidez2017a, 2010. urtearekin batera, urterik emankorrena izan zen Euskadirako, deialdi horri dagokionez, bERC Advanced Grants lortu zirelako. Funts horiek eskualde honetara iritsi ez diren urteak ere egon dira:, 2007, 2008, 2012, 2013, 2016 eta 2018. Orain arte, Euskadin laguntza horien %100a gizonei eman zaie. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak