Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 iraila, 2020
Energia Klusterrak modu telematikoan egin du 2020ko urteko Batzarra, sektorearen egoera eta susperraldirako abiarazi diren neurriak aztertzeko

Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) modu telematikoan egin zuen atzo ekainean atzeratutako urteko Batzar Nagusia. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiak inauguratu zuen, eta hizlari gonbidatutzat parte hartu zuen Rafael Domenech BBVA Researcheko Analisi Ekonomikoaren arloko Buruak.
GT Compartición de datos de aerogeneradores

 

Euskadiko Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) modu telematikoan egin zuen atzo, irailak 29, 2020ko Batzar Nagusia, IDOMen Bilboko egoitzatik gauzatutako “streaming” bidezko emanaldi baten bidez, Zuzendaritza Batzordeak aldez aurretik egindako bileraren ondoren.

 

Luis Rodríguez Llopis Presidenteak bertaratutakoei ongietorria egin eta hitza eman zion Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuorde Javier Zarraonandiari, Batzarraren irekiera instituzionala egin zezan. Sailburuordeak gogora ekarri zituen, COVID-19ren krisiaren ondorioz Eusko Jaurlaritzak 2020rako landu dituen aurreikuspen ekonomiko negatiboak, eta garrantzitsutzat jo zuen I+Gan inbertitzea, baita inbertsio eraldatzaileak eta nazioartekotzearen aldeko apustua egitea ere, 2021etik aurrera espero den susperraldi ekonomikoari aurre egin ahal izateko. Horrekin batera, eskerrak eman zizkion Energia Klusterrari ildo horretan egin duen ahaleginagatik, eta Lantaldeen jarduera indartzera eta sektorekako ibilbide-orriak sustatzera animatu zuen.

 

José Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko Zuzendari Nagusiak COVID-19aren krisiak sektorean izandako eraginari buruzko ebaluazioa aurkeztu zien bertaratutakoei, maiatzetik uztailera bitartean elkartekideekin egindako zuzeneko harremanen kanpainan jaso den informazioan oinarrituta. Haren hitzetan, 2020ko fakturazioaren batez besteko beherakada % 15 ingurukoa izango da bazkidetutako enpresen artean, baina ez da horren jaitsiera gogorrik aurreikusi enpleguan (% 5etik beherakoa) edo I+G arloko inbertsioan (% 5-10ekoa). Elektrizitate-Sareen nahiz Energia Eolikoaren arloetako balio-kateetako enpresetan, inpaktu txikiagoak espero dituzte 2020an, eta kaltetuenak “Oil & Gas” eta Eguzki Energia Fotovoltaikokoak izango dira (nagusiki, “Autokontsumoaren” segmentukoak).

 

Enpresek % 5 inguruko susperraldia aurreikusi dute 2021eko jardueran, eta are aurreikuspen hobeak dituzte Elektrizitate-Sareetako, sektore eolikoko, “utily scale” eguzki-energia fotovoltaikoko zein mugikortasun elektrikoko osagai eta sistemen segmentuei dagokienez. Ildo horretan, Hormaechek berariaz nabarmendu zuen hainbat eragile publiko zein pribatu trantsizio energetikoaren arloko inbertsioak sustatzeko egiten ari diren eskaera, eredu deskarbonizatuago eta iraunkorrago baten mesedetan (kontsumoen elektrifikazioan eta energia berriztagarrien erabileran oinarritua), maila globaleko susperraldi ekonomikoaren eragileetako bat izan dadin.

 

Jarraian, EKEk enpresei laguntzeko egin dituen kudeaketak zehaztu eta xehetasun osoz azaldu zituen Klusterra 2020an sektorearen susperraldia bizkortzeko bultzatzen ari den jarduerarik garrantzitsuenak: zaintza estrategikoa, bezero eta merkatuekiko harremanak web-mintegien bitartez, I+G arloko ekimenak eta negozio-eredu berriak definitzeko Lantaldeak eta Europako proiektuetan parte hartzea.

 

Hizlari gonbidatua Rafael Domenech izan zen, BBVA Research-eko Analisi Ekonomikoaren arloko Burua eta Valentziako Unibertsitateko Ekonomiako Katedraduna. “Ekonomia, ingurumen-iraunkortasuna eta trantsizio energetikoa” izenburupean egin zuen aurkezpen interesgarrian, Domenechek berotegi-efektuko gasen metaketak kliman zein ekonomian eragin ditzakeen arrisku larriei buruz hitz egin eta maila globalean koordinatutako politika publikoak hartzeko aukera proposatu zuen, karbonoaren gaineko zerga global uniformea aplikatzeko aukerari arreta berezia emanez. Berrikuntzaren funtsezko garrantzia nabarmendu zuen klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko eta egungo testuingurua aldekotzat jo zuen interes-tasa txikiengatik eta pandemiaren ondoren jasangarritasuna sustatzeko bideratuko diren berreraikuntza-funtsengatik.

DemoSATH Saitec
Energia 19 Azaroa, 2020
Energia eolikoa sortzeko lehen proiektu flotatzailea hasi da Bilboko portuan

Joan den otsailean, RWE Renewables eta Saitec Offshore Technologies enpresek DemoSATH proiektua...Leer más

Daniel Castander, director gerente de Domusa Teknik
Energia 16 Azaroa, 2020
“‘Galdara adimendunak’ izango direnen enbrioia lantzen ari gara”

Klimatizaziorako eta erosotasunerako produktuak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen ditu...Leer más

Energia 12 Azaroa, 2020
Transbiaga: “Jendea zaindu egin behar da; benetan zaintzen baduzu, erantzun egiten du”

  Grupo Transbiaga Ordizian finkatutako euskal enpresa bat da, 1981ean sortua...Leer más

REIF cluster energía
Energia 26 urria, 2020
Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du Japonian

Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du...Leer más

Grupo Otua
Energia 30 iraila, 2020
Otua Taldeak auto elektrikoen bateriak berreskuratzeko aurrerapausoak eman ditu

Europa ibilgailu elektrikoaren garapena bizkortzen ari da, eta horren ondorioz, osagaiekin lan...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?