Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2020 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Ikastaroa: mugikortasun elektrikoa hiri jasangarri baterako

Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, EEEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak udako onlineko ikastaro bat antolatu dute irailaren 21 eta 22rako

“Mugikortasun Elektrikoa: hiri jasangarri eta osasuntsu bat” da Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak, Energiaren Euskal Erakundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herriko Unibertsitatearentzat antolatu duten udako ikastaroaren ardatza. Ikastaro hori bat dator Agenda 2030eko 11. helburuarekin, zeinetan hainbat ekintza proposatzen diren komunitate eta hiri jasangarriak lortzeko.

Topaketa honetako parte-hartzaileek hizpide hartuko dituzte mugikortasun garbiagoa eta hiri osasuntsuagoak lortzen laguntzeko baliagarri izan daitezkeen ekintzak, batez ere Covid-19aren ondorioz ezarritako osasun-baldintzak kontuan hartuta. Orobat aztertuko dituzte mugikortasun elektrikoaren industriak egungo egoera ekonomikoan duen posizioa, nola aldatuko diren hiriko mugikortasun ohiturak, zein aukera indibidual nahiz kolektibo eskaintzen dituen mugikortasun elektrikoak eta zein ekarpen egin dezakeen mugikortasun garbiagoak Covid-19aren ondorioak prebenitzeko edo arintzeko.

Ikastaro hori online eskainiko da irailaren 21ean eta 22an, eta enpresa eta mugikortasun proiektu garrantzitsuetako ordezkariek parte hartuko dute. Hala, ibilgailu elektrikorako Mubil trantsizio-ereduaren azken aurrerapenak aurkeztuko dira, Hyundai-k ibilgailu elektriko pribatuen industriaren perspektibak jakinaraziko ditu, eta CAFek garraio kolektiboari buruzko bere ikuspegia eskainiko du. Cidetec-ek eta Petronor-ek ere beren ikuspuntuak azalduko dituzte, energia sortzaile eta biltzaile gisa duten paperetik abiatuta.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak