Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

7 maiatza, 2020
CIC energiGUNEk  talentu ikertzailearen garapenerako “mentoring” programa aurreratua jarri du martxan

 

Urtea hasi zenetik, beraien jarduera zentroan egiten ari diren hogei doktoregai baino gehiagoetako bakoitzak, arlo akademikoari, eskumenei eta esperientziari dagokienez gidatuko dituen hiru mentore izango ditu.

Programa, EBko HRS4R ziurtapena edo Inspira Steam sarea bezala, Zentroak ikerlarien garapen profesionalerako eta talentuaren erakarpenerako duen konpromisoaren barruan dago.

 

CIC energiGUNE, energia elektrokimikoa eta termikoa biltegiratzearen arloan Europan erreferentea eta Basque Research & Technology Alliance BRTAko kide den ikerketa zentroak, doktoregaiei zuzendutako mentoring programa berritzailea jarri du martxan. Programari esker, doktoregai bakoitzak hiru profesionalen aholkularitza izango du, bere garapen profesionalaren hiru arlo kritikotan: irakaskuntzan, eskumenetan eta esperientzian.

 

Mentoring-aren jardunbidean esperientzia handia duen Nuria Gisbert CIC energiGUNEko Zuzendari Nagusiak diseinatu du programa, izan ere, arlo horretan garatu zuen doktoretza-tesia, eta arlo horretan jarraitzen du lankidetzan EHU/UPVko Enpresari Aplikatutako Ekonomiako Institutuko ikerketa-taldearekin. Saioak, gainera, CIC energiGUNEko Pertsonen Arloko kide eta mentoring programa berriaren koordinatzaile den Asier Urzelairen laguntza izango du.

 

Ekimen honen helburua garapen profesionalerako erabakigarria den une batean ahalik eta laguntza gehien ematea da. Hori dela eta, zentroko hogei doktoregai baino gehiagok hiru aholkulari izango dituzte. Aholkulari akademikoa, esperientzia-aholkularia eta eskumen-aholkularia. Horrela, garapen profesionaleko eta pertsonaleko prozesuko arlo kritiko nagusien berezitasunei erantzuten zaie.

 

Tesia gainbegiratuko duena aholkulari akademikoa izango da. Bere lana, mentorizazioa jasotzen duen pertsona bikaintasuneko ikerketarekin zerikusia duten gaitasunetan gidatzea da, doktoregaiak lehen mailako ekarpen zientifikoak, akademiak, industriak eta gizarteak baloratuak, egin ahal izan ditzan. Esperientzia-aholkularia doktoregaiaren lankide gazte bat izango da, duela gutxi tesia defendatu duena edo azken aldian beste zentro batzuetan ikerketa-ibilbidea duena, eta bide horri segurtasun handiagoz aurre egiteko ezagutza eta esperientzia emango dio. Eskumen-aholkulariaren eginkizuna doktoregaiek zeharkako gaitasunak garatzea izango da, talde-lana, proaktibitatea, autonomia, lidergoa edo malgutasuna, besteak beste.

 

Oro har, CIC energiGUNEk tokiko talentu ikertzailea sustatu nahi du ekimen berritzaile honekin, eta energia biltegiratzearen arloan profesional bikainak sortzen lagundu. Era berean, talentuaren kudeaketaren esparruan erreferente gisa finkatu nahi da, profesional onenak erakartzeko gaitasuna handituz. Era berean, zentroak bere aletxoa jarri nahi du, energia trantsizioari dagokionez lanbide berrietan zeregin garrantzitsua betez.

 

Konpromisoa bikaintasun profesionalarekin

Doktoregaientzako Mentoring programa CIC energiGUNEk doktore-belaunaldi berrien talentu zientifikoaren eta teknologikoaren garapenarekin duen konpromisoaren parte da, eta bere talde profesionalaren kualifikazio gorenera bideratutako estrategia globalaren barruan sartzen da. Arlo horretan, aipatzekoa da 2019an ikerkuntzan aritzen den talentua erakartzeko eta garatzeko bikaintasuna aitortzen duen Europako Batzordeak emandako HR Excellence in Research ziurtagiria lortu izana, eta baita ikerketa-lanerako ingurune estimulatzailea eta mesedegarria sortzeko eta babesteko eragile gisa duen posizioa ere.

 

Apustu horren parte da, halaber, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea buru den Inspira STEAM ekimenarekin bat egitea, haurren eta gazteen artean teknologia arloko bokazio profesionala sustatzeko. Euskal zentroaren konpromisoaren barruan, lau ikertzaile esleituko zaizkio mentore taldeari. Ikasturtean zehar, talde horrek sentsibilizaziora eta orientaziora zuzendutako ekintzak egingo ditu ikastegietan.

 

Mentoring-a giza baliabideen esparruan garapen profesionalerako eta pertsonalerako jardunbidea da, eta ezin hobeto egokitzen zaio CIC energiGUNEren apustuari. Mentoring-ean, mentorea esperientzia handiagoko profesionala da, mentorizatua bizitza profesionaleko bidezidorretatik gidatzen duena, bere ikaskuntza-kurba bizkortuz. Jardunbide horri esker, mentorizatuak zeharkako gaitasun profesionalak eskuratzen ditu. Zientziaren eta teknologiaren arloan, mentoring-ak gaitasun teknologikoen eta zientifikoen zorroa hedatzen laguntzen die mentorizatuei. Mentoring-a esperientzia partekatua da, bai mentoreak bai mentorizatuak ikasten dute eta elkarren artean beraien aberastasuna garatu dezakete.

 

CIC energiGUNEri buruz

CIC energiGUNE Europako erreferentziazko ikerketa gunea da energia biltegiratzearen arloan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren arlo horretako ekimen estrategikoa da, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntza ere badu, eta energiaren eta biltegiratzearen sektoreko Euskadiko enpresa nagusiak ditu bere patronatuan: Iberdrola, Cegasa Portable Energy, Sener, Siemens-Gamesa, Ormazabal, idom, Solarpack, mondragon KORPORAZIOA eta nortegas.

 

Horrez gain, CIC energiGUNE Europa hegoaldeko energia biltegiratze arloko erreferentziazko laborategia da, beste inon ez dauden instalazioak baititu. Horien artean, biltegiratze elektrikorako (automoziorako egoera solidoko bateriak barne) eta biltegiratze termikorako prototipatu eta testatze azpiegiturak azpimarratu behar dira. 600 argitalpen zientifikotik gora ditu eta urtean 40 industria proiektu baino gehiagotan hartzen du parte.

El proyecto Nierbimo impulsa la revolución energética de los edificios para lograr que sean prácticamente autosuficientes
Energia 19 maiatza, 2020
Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka...Leer más

Arrastrero Ingeteam Zamakona
Energia 5 maiatza, 2020
Ingeteamek propultsio hibrido-elektrikoko sistema bat sortu du Astilleros Zamakonak fabrikatuko duen arraste-ontzi ‘berdearentzat’

Danimarkako Gitte Henning enpresak Zamakona Shipyardi abenduan eskatutako arraste-ontzi...Leer más

Energia 12 martxoa, 2020
Stansol Energy enpresak Estatuko ur gaineko parke fotovoltaiko handiena inauguratu du

Stansol Energy neurrira eginiko egitura fotovoltaikoen eraikuntzan espezializatuta...Leer más

Energia 27 otsaila, 2020
Nazioartekotzeko Euskal Agentziak industria eolikoaren nazioarteko foroan parte hartu du Moskun

Urtero egiten den ekitaldi horretan energia eolikoaren sektoreko 150etik gora enpresa elkartzen...Leer más

Energia 21 otsaila, 2020
SPRI Taldeak garapen industrialerako erronka eta aukera bezala aurkeztu ditu ekonomiaren deskarbonizazioa eta digitalizazioa

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko ekimen estrategikoen arduradunak, Atlantikoko Emakumezko Enpresari...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?