Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2021 Berrikuntza I+G Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

CIC EnergiGUNEk natura imitatuz metal-airezko bateria eraginkorragoak eta jasangarriagoak lortu nahi ditu

BioAirBat izena du proiektuak eta bertan arnasketa zelularrean sortzen den oxigenoaren zikloa imitatzen da, metal-aire baterien oxigenoaren erreakzioak modu eraginkorragoan katalizatuko dituzten katodoak lortzeko.

CIC EnergiGUNE euskal ikerketa-zentroa BioAirBat proiektuan ari da lanean, metal-aireko bateria ekonomiko eta iraunkorragoak garatu nahi dituen ikerketan. Eta hori sistema biologikoen aplikazioaren bidez egiten du, zehazki, zelula-arnasketari lotutako oxigenoaren zikloa imitatuz, horrela, halako baterietan gertatzen diren oxidazio-erreakzioak modu eraginkorragoan katalizatuko dituzten katodo berriak garatzeko.

Horretarako, diziplina anitzeko ikerketa batean oinarrituta, BioAirBatek naturan dauden biomolekula elektrokatalitikoen potentziala eta metal-aire bateria baten beharrak uztartzea proposatzen du, horrela irtenbide “erabat berritzailea, ekonomikoa eta iraunkorra” eskaintzeko, “teknologiak gaur egun dituen erronkak gaindituko dituena”, esan du Nagore Ortiz-Vitoriano doktoreak, CIC EnergiGUNEn proiektuaren ikertzaile nagusiak.

Gainera, ikerketaren ikuspuntutik, Ortiz-Vitorianok gaineratu du proiektuaren emaitza “aukera bikaina” izango dela “horrelako bateriak merkaturatzea eragozten duten mugak gainditzeko, metal preziatuak bezalako material kritikoen erabilera askoz ere txikiagoa baita”. BioAirBat-ek imitatu nahi duen prozesu natural honetan, “makromolekula biologikoek eta nukleotidoek katalizatzaile eta energia-gordailu gisa jarduten dute. Beraz, molekula biosintetikoak molekula handi horien zentro aktiboak era horretako baterietan imitatuz erabiltzea aukera bikaina da bateria ekologiko, eraginkor eta seguruagoak lortzeko”, zehaztu du ikertzaileak.

Zehazki, CIC EnergiGUNEk, Euskadiko beste teknologia- eta ikerketa-zentro batzuekin batera BRTA euskal aliantzako kide denak, metal-aireko bateriek gobernatzen dituzten oxigenoaren erreakzioak modu eraginkorragoan katalizatuko dituzten katodoak lortuko ditu, hortik abiatuta eta Ortiz-Vitorianok azaltzen duenez, “ez da soilik hurrengo erreakzio-mekanismo honen ezagutza hobea izatea lortuko, baizik eta hurrengo belaunaldiko bateriak eta aukerak garatzeko aukera ere bai. Azken batean, bateria kargagarriak, jasangarriagoak eta seguruagoak lortzeko atea irekitzen da”.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadiestrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio- osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak