Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 ekaina, 2019 Nazioartekotzea Argentina Brasil Kolonbia Latinoamerika Mexiko Txile Uruguai

Ur Global, ezinbesteko laguntzaile eta aholkularia Latinoamerikan kokatutako 50 euskal enpresarentzat

“LATAM eremuan kokatutako Europako enpresak bakarrik kudeatzen ditugu eta gertakari guzti-guztien erantzukizuna hartzen dugu” dio Luis Uranga zuzendari nagusiak
Luis Uranga.

“LATAM eremuan kokatutako Europako enpresak bakarrik kudeatzen ditugu eta gertakari guzti-guztien erantzukizuna hartzen dugu” dio Luis Uranga zuzendari nagusiak

“Uste dugu pieza garrantzitsua izan garela euskal enpresak urte hauetan Latinoamerikan izan duen nazioartekotze-prozesuan”

 

 

UR Global enpresak 15 urtetik gorako esperientzia dauka nazioartekotze-proiektu integralen garapen eta exekuzioan, eta ezarpen komertzial eta produktiboetan.

 

Sektore askotako bezeroak ditu (automozioa, estanpazioa, aholkularitza teknologikoak, merkataritza elektronikoko eta marketin digitaleko enpresak, energia berriztagarriak, ingeniaritzak) eta 50 bat euskal enpresa kudeatzen ditu Latinoamerikako bost herrialdetan. Donostian, bere matrizean, zerbitzu berri bat eskaintzen du: matrizearen eta filialen kontuak eta zergak bateratzea. Luis Uranga da Ur Global enpresaren sortzaile eta zuzendari nagusia.

 

Nazioartekotze-proiektu integralen garapen eta exekuzioan eskarmentu handiko enpresa izaki, zeintzuk dira giltzarriak horrelako prozesu batek arrakasta izan dezan?

Latinoamerikako merkaturako aproposa den produktu edo zerbitzu bat aurkitzea; han badaude Mexiko bezalako herrialdeak, non merkatua handia baita baina lehia ere bai, edo Kolonbia eta Peru bezalakoak, zeintzuen merkatuak ez baitira ez hain helduak ez hain handiak, eta kasu horietan inbertsioaren itzulera azkarragoa ahalbidetzen dute. Maila operatiboan, pertsona egokiak aurkitu behar dira jomugan proiektua gidatzeko, hau da, kudeaketako profila dutenak baina, batik bat, merkataritza arloan ondo mugitzen dakitenak. Horrez gain, beti behar da matrizearen laguntza, proiektuaren, prestakuntzaren eta bidaien jarraipena egiteko. Era berean, funtsezkoa da aholkularitza baten babesa izatea, enpresak ongi ezagutu ditzan kontularitza, lege, lan eta zerga arloetako giltzarri eta arriskuak, bere obligazio guztiak bete ditzan eta sorpresa desatseginik izan ez dezan ezjakintasunagatik edo aholkularitza txarragatik.

 

Kudeaketa integrala diozuenean, zer egiten duzue zehazki enpresentzat?

Ur Global enpresan kudeaketaz arduratzen gara, hau da, esan liteke gestoria arrunt bat garela, baina Mexiko, Kolonbia, Peru, Brasil edo Txileko filialetan espezializatua. Enpresa eratzeko eta martxan jartzeko prozesu osoaz arduratzen gara, harik eta operatibo uzten dugun arte; gero, kontabilitatea, nominak, lan-kontratuak, lege-ordezkaritza eta nazioarteko fiskalitate estrategiak egiten ditugu, matrizearen eta filialaren arteko fluxuak fiskalki optimizatzeko. Konfiantza handia ematen diogu enpresari, matrizean eta filialetan atenditzen dugulako; operazioaren erantzukizuna hartzen dugu eta eurek hobeto kontrolatzen dute Latinoamerikan gertatzen dena, enpresaren begi bihurtzen garelako. Gainera, beren produktuak Mexikon mugitzen dituzten enpresen kasuan, inportazioak, logistika eta biltegia kudeatzen ditugu.

 

Zer eskatzen du, hau da, zer behar du ETE batek edo multinazional batek Hegoamerika bezalako eremu geografiko batean ezartzea erabakitzen duenean?

Behar du bulego bat, eman diezazkion lege, kontularitza, zerga eta lan arloetan kontuan hartu behar dituen giltzarriak herrialdean arrakasta izateko. Orobat behar du informazioa, eta konfiantza emango dion bulego bat, bera jarduera komertzialean zentratu dadin.

 

Zein da zuen zorroko bezeroen profil tipikoa?

Gure bezero tipoak 5-100 milioi euro bitartean fakturatzen du Espainian eta 100.000 euro eta 10 milioi bitartean jomugan; Latinoamerikara jotzen du bezerotzat duen Espainiako enpresa handiren baten eskutik edo jomugako bezeroei saltzeko hornitzaileak herrialdean bertan egon behar duelako, dela kontingentziei erantzuteko, dela astero zerbitzatu beharreko stock bat izateko, dela tokiko txanponean fakturatzeko…  Mota askotako enpresak dira: ingeniaritzak, aholkularitzak, potentzial handiko merkatu hauetatik hurbilago egon behar duten enpresa industrialak, ingurune digitaleko enpresak…

 

Zerk bereizten du UR Global enpresa negozio-eredu bera duten gainerako konpainietatik?

Gure bezeroak Latinoamerikan dauden Espainiako enpresak dira, beraz, primeran ezagutzen ditugu herrialdean sartzeko prozesuan igaroko dituzten faseak eta izango dituzten eskakizun eta premiak.  Gainera, badauzkagu Espainiako zuzendaritza-taldeak jomugan, eremu desberdinetako tokiko adituz osatutako lantaldeekin konbinatuta. Beste bulego batzuetan ez bezala, gurean langile guztiak (200) nominan daude eta ez dugu partner-ekin lan egiten.  Konfiantza handia ematen dugu eta geure gain hartzen dugu operazioaren erantzukizuna, bai enpresako kulturagatik eta baita ere babesten gaituen erantzukizun zibileko aseguruagatik –oso gutxik daukate halakorik-.  Gainera, bisitak egin ditzakegu Espainian nahiz Latinoamerikan, beraz, argi eta garbi dakite zer gertatzen den beren filialetan.  Esango nuke LATAM eremuan Europako enpresak soilik kudeatzen espezializatu izana eta intzidentzia guztien erantzukizuna hartzea, horiek direla faktore garrantzitsuenak.

 

Duela gutxi lehen urtemuga bete duzue Txilen eta dagoeneko Espainiako enpresen 300dik gora filial kudeatzen dituzue Latinoamerikan. Pentsatu al duzue beste latitude batzuetan lan egitea, adibidez Ipar Amerikan edo Asian, eta noiz emango zenukete jauzi hori?

Momentuz gure sei merkatuetan zentratuta gaude: Espainian, non zerbitzua ematen baitiogu matrizeari bere eta filialaren kontuak bateratzeko; Mexikon, Kolonbian, Perun, Brasilen eta Txilen. Gustatzen zaigu herrialde horietan zerbitzu ona ematea, hurbilak izatea eta gure bezeroen “bazkide” bihurtzea elkarrekin hazten jarraitzeko. Horregatik, saiatuko gara gure negozioa sendotzen sei herrialde horietan. Enpresa askok eskatu digute Argentinan sartzeko, baina oraindik zain gaude, txanponaren ezegonkortasunagatik.

 

Zenbat euskal konpainiari lagundu diezue sortu zinetenetik?

Orain 50 enpresa inguru kudeatzen ditugu bost herrialdeak kontuan hartuta. Baina lanean daramatzagun 20 urteak kontuan hartuz gero, 100 euskal enpresa ingururi lagundu diegu Latinoamerikara nazioartekotzen; gehienek arrakasta handia izan dutenez, milioika eskaera kudeatu ditugu Latinoamerikan, gero Euskadiko matrizeetan gauzatu direnak –gehienak ezarpen komertzialak direlako-.  Oso gustura gaude datu horiekin, uste dugu pieza garrantzitsua izan garela euskal enpresak urte hauetan Latinoamerikan izan duen nazioartekotze-prozesuan.

 

Lotutako albisteak

21 otsaila, 2024 Nazioartekotzea
Inmaculada Ugarteche (Uniport Bilbao): “Erronka guztietara egokitzen jakin izan dugu, merkataritzak funtziona dezan lagunduz”
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 Berrikuntza
Pablo Izeta, Bellota Herramientaseko zuzendari nagusia Europa, Asia, Afrika eta Lationamerikan
Irakurri gehiago
23 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Iñigo Alonso: “Urtero, mundu osoan produzitzen ditugun elikagai guztien heren bat alferrik galtzen da”.
Irakurri gehiago
17 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Worldpats: “Gure helburua da atzerrira lan egitera doan langilea ahalik eta azkarren produktiboa izatea, beste kontu batzuez arduratu gabe”
Irakurri gehiago
3 urria, 2023 Nazioartekotzea
Iratxe Las Hayas: “Emakumeok enpresaren erabaki estrategikoak hartzen diren lekuan egon behar dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak