Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 31 Marzo, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Txina

Txostena: Automozioko osagaiak Chinan

Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.
Componentes China

Basque Trade & Investment, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako automobilgintzaren sektoreko osagaien merkatuari buruz.

Deskargatu Laburpen Exekutiboa HEMEN

 

Euskal enpresek txosten osoa (OEMei buruzko xehetasunak, ibilgailu berrien merkaturatzea eta HUB garrantzitsuenetako balio-kateen analisiak) eskuratu ahal izango dute, hala eskatuz gero. Txostena jasotzeko, posta elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: mzarraonaindia@basquetrade.eus

 

Gaur egun Txina da munduko lehen merkatua -Estatu Batuen, Japoniaren eta Alemaniaren aurretik-, bai ibilgailuen ekoizpenean eta baita ere salmentan, % 27ko eta % 28ko merkatu-kuotarekin hurrenez hurren. Gainera, gobernuak azken urteetan emandako bultzadari esker, Txina mundu mailako lider bihurtu da elektrifikazioaren eta belaunaldi berriko ibilgailuen aro berrian, ekoizpenaren heren bat bereganatuko duelarik 2024an.

Txosten honek xeheki aztertzen ditu datu ugari, eta horregatik ezinbesteko tresna izango da merkatura hurbiltzeko eta merkatuan posizionatzeko estrategiak lantzeko. Txostenaren analisiak ikuspegi desberdinak barne hartzen ditu, zeintzuek balio handiko informazioa ematen baitute Txinako hub-ei eta ibilgailuen fabrikazio-lantegiei buruz.

Ekialdeko hub-ak, Txinako automobilgintza sektorean tradizio handiena duenak, % 25eko merkatu-kuota erdietsiko du 2024an, Shangai eta Jiangsu probintziek bultzatuta. Ipar-ekialdean Alemaniako Premium OEMak daude, esaterako BMW edo VW, eta iparraldeko hub-ean, berriz, fabrikatzaile desberdin asko biltzen dira. Japoniarrak hegoaldean kokatu dira, zehazki, Guangdong probintzian, eta elektronikaren aldeko apustu sendoena egin duen hub-etako bat da. Erdigunean eta mendebaldean bertako OEMak eta ibilgailu tradizionalak nagusitu dira, eta gainerakoen atzetik doaz elektrifikazioaren arloan.

Txostenak baita ere aztertzen ditu Txinako merkatuaren ezaugarri batzuk, zeinetara sartzea  zaila izan baita historikoki nazioarteko enpresentzat, batik bat Europakoentzat eta Estatu Batuetakoentzat. Eta, bestalde, hizpide hartzen ditu herrialdeko negozio-aukera desberdinak, neurri batean lasaitu egin direlako merkaturako sarbidea oztopatzen duten betekizun batzuk (enpresen atzerriko jabetza, inportaziorako muga-zergak murriztea, etab.) eta erraztasunak eman zaizkielako atzerriko konpainiei bertan kokatzeko. Halere, badira oraindik hainbat eskakizun (inposatuak edo gomendagarriak) nahitaez bete behar direnak Txinako merkatuan sartzeko.

Lotutako albisteak

Observatorio Automoción 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-ko Automozio Behatokiak 2023ko bigarren erdian sektorearen berreskurapena erakusten du
Irakurri gehiago
Materis Primas Observatorio 18 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
BT&I-k lehengaien nazioarteko merkatua aztertzen du Behatokiaren edizio berri batean
Irakurri gehiago
Italia Automoción Informe 14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du
Irakurri gehiago
Dispositivos médicos Francia 7 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Irakurri gehiago
OBSERVATORIO TD 26 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
T&B Behatokiaren edizio berria argitaratu du BT&I-k : energia-sektorearen azterketa orokorra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak