Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 maiatza, 2020 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

SPRI Taldeak aholkularitza ematen die euskal enpresei atzerrian dituzten langileen lanerako itzultze-fase honetan

  Konpromisoa dago gehienez 48 orduan erantzuteko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zerbitzu hori eskaintzen duen 70etik gora herrialdetan

  

Konpromisoa dago gehienez 48 orduan erantzuteko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak zerbitzu hori eskaintzen duen 70etik gora herrialdetan

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) aholkularitza-zerbitzu berri bat eskaintzen die euskal enpresei atzerrian dituzten langileak lanera itzultzen hasten direnerako, eta konpromisoa hartu du 48 orduko epean erantzuteko. Zerbitzu honek bere baitan hartzen ditu Kanpo Sarera biltzen diren 70etik gora herrialdeak (horietatik 16 bulego propioarekin).

 

Enpresak lanera itzultzeaz batera handitu egin dira euskal enpresak nazioarteko merkatuetan aplikatu behar dituen protokolo, neurri eta zerbitzuen inguruko kontsultak. Zentzu horretan, Nazioarteko Euskal Agentziak lehendik ematen zituen zerbitzuak indartu ditu, eta konpromisoa hartu du gehienez 48 orduan erantzuteko.

 

Hona hemen eskaintzen diren zerbitzu batzuk: bulegoetan lanera itzultzeko barne-protokoloak ematea; teknikariek beste herrialde batzuetara joan behar badute, egin beharreko tramiteez, sarrera protokoloez eta murrizketez informatzea; edo beste herrialde batzuetan zerbitzuak eman ditzaketen enpresak bilatzea, langileek hara joan beharrik izan ez dezaten (hasi garraio eta mezularitza zerbitzuetatik eta langile teknikoetaraino).

 

Horrelako laguntza edo informaziorik behar izanez gero, enpresek euren kontsultak helaraz diezazkiokete Basque Trade & Investment agentziako lantaldeari www.basquetrade.eus webgunean aurkituko duten inprimakia betez. Erantzun bat jasoko dute 48 ordu baino gutxiagoan, agentziaren sarera biltzen diren 70etik gora herrialdeetako bulegoen nahiz ordezkarien bidez.

 

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak