Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urria, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Nazioartekotzean emakumeen rola indartzeko funtsezko trebetasunak, B-WOMENIN Globalen laugarren jardunaldiko protagonistak

BasqueTrade-k antolatutako ekimena bere ekuadorrera iritsiko da urriaren 23an Bilboko Merkataritza Ganberan egingo den topaketa berri batekin
B-WOMENIN

B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa bere ekuadorrera iritsiko da, urriaren 23an Bilboko Merkataritza Ganberan egingo den laugarren jardunaldiarekin. Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak antolatu du ekimena, eta  enpresen nazioartekotzearen esparruan emakumeen presentzia eta eragina indartzea du helburu.

Jardunaldiarenhelburu nagusia enpatiaz lideratzeko, argi komunikatzeko eta konfiantzaz negoziatzeko beharrezkoak diren konpetentzietan eta trebetasunetan sakontzea da, munduko edozein lekutan harreman sendo eta iraunkorrak ziurtatzeko.

Horretarako, Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza zuzendaria; Marta Jimeno, Siemens Energyko Inklusio eta Aniztasun programaren bulegoko arduraduna; Naiara Alonso, INDOLINK Consultingeko aholkularia; eta Nuria Gisbert, CIC Energiguneko lan-arloko esperientzia eta zeharkako gaitasunei buruzko zuzendari nagusia izango dira laugarren topaketan.

Hizlariek, kulturalki askotarikoak diren inguruneetan jarduteko funtsezko gaiak landuko dituzte, eta inklusioa eta ulermen ona sustatzeko beharrezkoak diren estrategiak azpimarratuko dituzte. Halaber, emakumeen talentua arlo profesionalean mugatzen jarraitzen duten oztopoak aztertuko dituzte, eta horiek gainditzeko irtenbide posibleak jarriko dituzte mahai gainean.

Laugarren jardunaldirako izen-ematea irekita dago eta honako esteka honetan egin daiteke: https://agenda.spri.eus/nazioartekotzea/4o-saioa-b-womenin-global-trebetasun-globalak-hobetzea/

Lotutako albisteak

6 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Ibone Bengoetxea lehendakariordearen ustez, deskarbonizazioa garatzeko “ezinbestekoa” da berrikuntza
Irakurri gehiago
30 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da
Irakurri gehiago
Automotive 29 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Euskal automobilgintzak Japoniako enpresen interesa piztu du
Irakurri gehiago
B-Womeninn 25 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Garapen profesionala eta lidergo inklusiboa: B-WOMENIN Globaleko 4. saioko gakoak
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 24 herrialdetan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak