Instalaciones Naivan Transformados Metálicos
Nazioartekotzea
Albisteak 12 maiatza, 2020

Naivan, galdaragintza arrunt batetik, nazioartean makineria fabrikatzaile bat izatera

Nazioartekotzea edozein tamainatako eta edozein sektoreetako enpresen esku dago. Naivan Transformados Metálicos horren adibide bat da.
-

Nazioartekotzea edozein tamainatako eta edozein sektoreetako enpresen esku dago. Naivan Transformados Metálicos horren adibide bat da. Duela 13 urte, bi langileekin, Jundizeko poligonoan sortu zen, Gasteizen. Galdaragintza eta soldadura ekoizten zuten, Euskadin antzeko beste dozenaka konpainiak bezala. Hala ere, Alfonso Ruiz de Gordoa sortzaileak hasieratik “balio erantsi gehiago” sortu nahi zuen, “ahalik eta gehien dibertsifikatu” eta “kanpoko merkatuetara ailegatu“.  

Gaur egun, “ahalegin handia” egin ondoren, Naivan ezin da ulertu bakarrik galdaragintza bat bezala. Karbono-altzairuarekin, altzairu herdoilgaitzarekin eta aluminioarekin lan egiten du, eta bere ekintza-eremua eboluzionatu du bezeroak eta lan egiten duen sektore-aniztasuna handitzen ziren bitartean. Gero eta produktu konplexuagoak egiteko gai den makineriaren fabrikatzaile bihurtu da -automatizazio-sistemekin, esaterako-, eta, batez ere, trenen eta makineriaren eraikuntzaren munduko hornitzaile bihurtu da.  

Aurrerapauso kualitatibo horren ondorioz, Arabako enpresak honek ia 100 langile izatera pasatu da, eta modu ikusgarrian nazioartekotu da, fakturazioaren “% 80-85 inguru”. Arabako instalazioetan kontzentratutako ekoizpenarekin Europako hainbat herrialdetan du presentzia, hala nola Italian, Suitzan, Frantzian edo Finlandian, baita Txilen ere. Gainera, Euskadin kokatutako tren-fabrikatzaileekin lan egiten du 

Naivan denbora tarte txikian etengabe hazi da. Batzuetan, SPRIren aholkularitzarekin eta laguntzekin, baita Merkataritza Ganberaren eta SEAren tresnekin ere, eta, batez ere, “erosotasunarekin ez konformatzeko” pentsamoldearekin, azpimarratu du Alfonso Ruiz de Gordoak. 

Lan egiteko modu horren harira, konpainia dagoeneko hurrengo erronkarako prestatzen ari da: makinak diseinatzeko gaitasuna handitzea. Zenbait urrats eman ditu arlo horretan, adibidez, hodi-laserra sortzen duen bezero italiar batekin elkarlanean makina bat berriz diseinatzeko“Ez da erraza. Hurrengo fasera pasatzeak asko eskatzen digu, baina lehen esparrutan egon nahi baduzu, atsedenik gabe lan egin behar da “, aitortu du zuzendari nagusiak. 

Naivanen nazioartekotze prozesuak bere denbora behar duela dakite. Hasiera batean, “zaila da herrialde berri batean sartzea, ezaguna ez den merkatu batean. Baina bidea hori da. Etorkizunera begira, merezi du”. 

Lanarekin jarraituzCovid-19ak presentzia izan arren 

Nazioartekotzearen ahaleginak saria izan du Naivanenbereziki eskaera gutxitzen ari den une honetan. Azken astetanCovid-19aren osasun-krisiaren ondorioz, industriak okerrera egin du. Hala ere, enpresa honetan normaltasunez jarraitzen du lanean. Ruiz de Gordoaren ustez, gertuen dagoen ingurunean “gainerakoetan baino gehiago sumatu ahal da eragina“. Horregatik, jarrera zuhur bat hartzea nahiago du: “logikoena da gurean ere momenturen batean bi hilabeteko egoera  hala-modukoa izatea“. Baina gaur egungo egoerari begira, “oraingoz, beti bezala ari gara lanean”.  

Eta zer egiten du Naivanek I+G arloaren inguruanJundizko enpresak ez dio uko egiten, alderantziz. Hala ere, oraingoz, “prozesuak hobetzera” bideratzen ditu ahaleginak. Hurrengo faseak oso hurbil daude. 

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.