Maiatzaren amaieran Pulbimetalurgiako Biltzar Nazionala ospatuko da Donostian
Pulbimetalurgiako 8. Kongresu Nazionala (III. Iberoamerikar Kongresua) CEIPM2023 Gipuzkoako Parke Teknologiko eta Zientifikoan egingo da, Donostian, maiatzaren 29, 30 eta 31n, jarduera eta hitzaldi-agenda zabal batekin. Ekimena Ceit eta Tecnalia teknologia eta ikerketa zentroek antolatu dute.
Hiru egunez, “mundu akademikoaren eta industriaren arteko ideiak eta esperientziak biltzeko eztabaida-foro tekniko eta zientifiko bat izango da biltzarra, euskal zentro teknologikoetako arduradunek adierazi dutenez. Bertan, “pulbimetalurgiaren arloko merkatuaren azken berrikuntzak eta joerak ezagutu ahal izango dira”, aurreratu dutenez.
Pulbimetalurgia (edo sinterizazioa, beste izenez) ekoizpen-prozesu bat da, hauts metalikoen trinkotzean eta sinterizazioan oinarritzen dena, kalitate handiko piezak forma konplexuekin, et eta doitasun handiarekin modu merkean ekoizteko: engranajeak, motorraren osagaiak, inplante medikoak, ebaketa-erremintak eta egiturazko piezak, besteak beste.
Abantaila horiek direla eta, pulbimetalurgia funtsezko fabrikazio-teknika bihurtu da hainbat industriatan, besteak beste, automobilgintzan, aeroespazial-sektorean, biomedikuntzan, elektronikan eta energetika-sektorean.
Hitzaldiak, saio teknikoak eta networkinga
Ekitaldian pulbimetalurgiako aditu nabarmenek hartuko dute parte, eta hitzaldiak emango dituzte eta beren ikerketa-lanak aurkeztuko dituzte hauts metalikoen fabrikazioaren, trinkotzearen eta sinterizazioaren arloan. Gainera, saio teknikoak eta networking-saioak egingo dira, parte hartzen duenak ezagutzak trukatzeko eta mundu osoko lankideekin harremanak izateko aukera izan dezan.
Biltzarrean egongo diren adituek “materialen zientziaren oinarrizko alderdiak, fabrikazio-teknologien azken lorpenak, industria-aplikazioak eta ekonomia zirkularrean duten integrazioa ezagutzeko aukera izango dute”, adierazi dutenez.
Kongresuak jarduera-programa betea du: hitzaldiak, nazioartean ezagunak diren Aubert & Duval, Trentoko Unibertsitatea, Stadler edo Addimat bezalako erakundeetako adituen eskutik; 15 saio tematiko eta mahai-inguru; 70 hizlari inguru, gai garrantzitsuei buruzko beren ikerketak azaltzeko: hautsaren fabrikazioa, fabrikazio gehigarria, hauts metalikoa prozesatzeko beste teknika batzuk, material arinak, material funtzionalak, material gogor eta ultra gogorrak, metalezko hauts estrukturaleko piezak, karakterizazio-teknikak, modelizazioa, aplikazioak, etab.
Kongresurako izen-emateak web orriaren bidez egin daitezke.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

Hidrogenoaren euskal ekosistemak loturak estutu ditu Japoniarekin sektorearen nazioarteko foro nagusian
Ekintza hau, hidrogenoa ardatz energetiko estrategikotzat garatzeko 2023az geroztik Euskadi eta Japoniaren arteko lankidetza bultzatzea xede duen ekimen zabalago baten barruan gauzatu da.

Euskal enpresek Bogotako hiri-eraldaketari lotutako aukerak esploratu dituzte
Jardunaldian azpiegituretan espezializatutako hamar euskal enpresak parte hartu zuten, Kolonbiako hiriburuari soluzio teknologikoak eskaintzeko asmoz.

Horizon Europe 2025: 7.300 milioi euro enpresa berrikuntza bultzatzeko Europan
SPRI-ren eskutik, EEN sarearen euskal nodoaren koordinatzaileak garen aldetik, euskal enpresei Horizon Europe programan parte hartzen laguntzen diegu. Enterprise Europe Network (EEN) Europako sare bat da, ETEen hazkundea eta nazioartekotzea bultzatzen duena

Global Training bekak kudeatuko dituzten erakunde laguntzaileen bila ari gara
Erakunde bakoitzak 50 eta 80 beka arteko eskaintza aurkeztu ahal izango du graduko unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzat

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du
Mikel Jauregi sailburua Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.

BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean
Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta 61 gizonek) parte hartu zuten hautaketa-prozesuaren fase honetan

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko
Basque Trade & Investmentek sektorearen nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologiei buruzko informazio zehatza jarri du euskal enpresen eskura

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan
Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko
Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute
Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz