Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 urria, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Larrañaga y Elorzaren eskuburdinak 90 herrialdetara iritsi dira dagoeneko

Egun, Eibarren 1918an sortutako enpresa gipuzkoarra da munduko bost eskuburdin-fabrikatzailerik garrantzitsuenetakoa

Egun, Eibarren 1918an sortutako enpresa gipuzkoarra da munduko bost eskuburdin-fabrikatzailerik garrantzitsuenetakoa

Elgoibarko Albitzuri industrialdean kokatuta dago eskuburdinen fabrikazioan diharduten munduko bost enpresa garrantzitsuenetako bat, Larrañaga y Elorza, Oskar Prietok kudeatutakoa, izan ere, duela bost urte, gauzak gaizkien zihoazenean, tailerraren arduraduna izan zenak negozioaren bridei heldu zien bi aldiz pentsatu gabe.

 

Ehunka urteko ETE honen historia 1918ean hasi zen Eibarko Star arma-lantegiaren babespean, eta denboraren poderioz, negozio-eredua osatuz joan zen burdindegiko produktuak erantsiz: zulagailu txikiak, mailuak edo birabarkiak.

 

Instalazioak modernizatzeko premiaren harira, duela hamar bat urte enpresa Elgoibarrera aldatu zen, eta harez geroko eraldaketa sakonari esker, desagertzeko zorian egotetik munduko sektore honetako fabrikatzailerik garrantzitsuenetako bat izatera igaro da. Iazkoa ekitaldi historikoa izan zen enpresarentzat, hainbat modelotako 75.000 eta 80.000 eskuburdin bitartean saldu baitzituen 90etik gora herrialdetako polizia eta segurtasun-gorputzen artean.

 

Garai hartan sobera pensatu eta negozioaren kontrolaz jabetzea erabaki izan ez bezenu… seguraski gaur ez ginateke hemen egongo…

Hala da. Arriskatu egin nintzen; animatuta nengoen eta produktua ondo ezagutzen nuenez eta merkatua ere hala moduan, orduko kudeatzailearekin batera trebatu bainintzen, ideia eta aukera ona izan zitekeela iruditu zitzaidan. Baina bai, igerilekura jauzi egitea bezalakoxea izan zen, enpresaren egoera oso konplikatua baitzen, pertsiana ixteko modukoa alegia, inork erremediorik jartzen ez bazion.

 

Zein da enpresaren egoera bost urte geroago?

Oraingo egoera oso ona da. Azken lau urteotan gora egin dugu merkatuan eta fakturazioan, eta oso-oso pozik gaude. Nazioartean asko mugitu gara eta hortik datoz emaitza horiek. Une honetan, gure eskuburdinak 90 herrialde ingurutan saltzeko gauza gara.

 

Zenbait eskuburdin modelo fabrikatzen dituzue Elgoibarren?

Azkenean, eskuburdin guztiak dira antzekoak, gutxienez sektore hau ezagutzen ez dutenentzat. Elorza y Larrañaga enpresan 14 eskuburdin mota ditugu, eta horien arteko desberdintasunak zurruntasuna eta loturak dira, nagusiki; esaterako, batzuek kateak dituzte eta besteek bandak.

 

Zeintzuk dira salduenak?

Klasikoak, bizitza osokoak, katea dutenak, altzairuzkoak zein karbonozkoak, baina nikel kolorekoak, korrosioa saihesteagatik eta estetikagatik.

 

Eta zenbateko iraupena dute?

Iraupena erabileraren eta beste hainbat gauzaren araberakoa da, baina dexente irauten dute bai (barreak), eta hori, egoistak izanda, ez da batere ona gure negozioarentzat, baina tira, hala da. Oro har, 30 urte baino gehiago iraun dezakete, ondo eginda dauden seinale.

 

Nolakoa da zuen bezeroen profila?

Oso definituta egon da historikoki: gehienbat, segurtasun-gorputzak dira gure produktuak eskatzen dituztenak, polizia zein segurtasun pribatua. Eta lehen esan duduan bezala, 90etik gora herrialdetan saltzen dugu dagoeneko.

 

Estatu Batuetan ere bai, nahiz eta, aitortu duzuenez, oraindik bide luzea egin behar duzuen… Zein zentzutan?

Ez da batere erraza herrialde horretara eta merkatu zehatz horretara sartzea. Ez da erraza tamainagatik eta hango enpresekin duten jokaera hermetiko eta protekzionistagatik, neurriz kanpo defendatzen dituztalarik. Kontuan izan behar da herrialde hori oso indartsua dela Segurtasunaren sektorearekin lotutako produktuetan, han geurea bezalako eskuburdin-fabrikatzaileak daudela eta lizitazioak egiterakoan, haiexen alde egin ohi dutela. Baina pixkanaka-pixkanaka sartuz joan gara produktu berritzaile eta bereizgarria eskainiz, eta hori ez dago batere gaizki. Han haztea dugu orain erronka.

 

Zuen arrakastari lagundu dioten kanpo faktoreak daude?

Eskari handiak estatuek zabaldutako lizitazioen bitartez iritsi ohi zaizkigu; horiexek dira poza eta irabazia ematen digutenak, baina ez dira urtero ateratzen. Beraz, eguneroko tanta deritzonarekin orekatu behar ditugu: kontratu txikiagoak baina erregularragoak, munduko edozein lekutatik egindakoak, egun-egunero gehitzen eta jaten ematen digutenak.

 

Iaz ia 80.000 eskuburdin saldu zenituzten ekitaldi historikoa osatuz. Nolako aurreikuspenak dituzue 2019a ixteko?

Iazko datuak berdintzeko eta agian gainditzeko bidean gaude. Eta hau albiste ezin hobea da.

 

Nolako soinua du Euskadik mundura saltzera ateratzen zaretenean?

Oso soinu ona du, ezin besterik esan. Hala gertatzen zaigu bezeroekin, gobernuekin nahiz azokekin, munduko alde batean zein kontrako muturrean. Euskadik marka eta izena ona du, eta oso produktu onak egiteko eta oso modu serioan egiteko ospea. Eta hori, egungo ezegonkortasun eta ziurgabetasunaren erdian, goranzko balioa da.

Lotutako albisteak

21 otsaila, 2024 Nazioartekotzea
Inmaculada Ugarteche (Uniport Bilbao): “Erronka guztietara egokitzen jakin izan dugu, merkataritzak funtziona dezan lagunduz”
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 Berrikuntza
Pablo Izeta, Bellota Herramientaseko zuzendari nagusia Europa, Asia, Afrika eta Lationamerikan
Irakurri gehiago
23 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Iñigo Alonso: “Urtero, mundu osoan produzitzen ditugun elikagai guztien heren bat alferrik galtzen da”.
Irakurri gehiago
17 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Worldpats: “Gure helburua da atzerrira lan egitera doan langilea ahalik eta azkarren produktiboa izatea, beste kontu batzuez arduratu gabe”
Irakurri gehiago
3 urria, 2023 Nazioartekotzea
Iratxe Las Hayas: “Emakumeok enpresaren erabaki estrategikoak hartzen diren lekuan egon behar dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak