Filtra tu búsqueda



Ekintzailetza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 12 Azaroa, 2019

Kendu: “Produktua behar duzu bezeroa irabazteko, eta zerbitzua kontserbatzeko”

Álvaro Cabrera, arropa-dendak diseinatzeko neurrira egindako soluzioei esker nazioarteko erreferentzia bihurtu den ETEko zuzendari nagusia da

Kendu donostiarra da, gustuko arropa-denden erakusleihoen aurretik igarotzen dugun bakoitzean, argi, kolore eta soinuzko ikuskizun apartaz gozatzeko gelditu eta, finean, horixe baita helburua, saltokira sartzera bultzatzen gaituen joeraren errudunetako bat. Hari zor diogu, besteak beste, lortu arteko bidea produktua bera bezain garrantzitsua bihurtu duen erosketa-esperientzia berriaren sorrera.

Izan ere, duela ia 20 urtez geroztik, zeregin horretan dihardu nazioarteko bokazio argia duen konpainia gipuzkoar honek, Londres, New York eta Singapurren dituen ordezkaritzen laguntzaz eta Miamin finkatua duen lantegiaren bultzadaz. Kenduk 160 langile ditu eta munduko retail marka nagusien erreferentziazko bazkide teknologikotzat lan egiten du. Álvaro Cabrera zuzendari nagusiak euskal konpainia honek mundura esportatu duen talentu eta teknologia bisualaren berri eman digu.

 Zeintzuk dira aipa daitezkeen markak?

Donostian, esaterako, Zara, Mango eta Real Sociedaden dendetan ikus daitezke gure produktuak. Eta munduko beste hiri batzuetan, Adidas, L’Oreal eta Dior aipa ditzakegu, baita Madrilgo Gran Vian bost solairuko saltokia ireki eta retailaren arloko erraldoi berrietako bat bihurtu den Primark ere.

Hortaz, janzten gaituztenak jazten dituzue zuek…

Hala esan liteke, bai… Gure lana, funtsean, jendea erostera joaten den espazio horiek ahalik eta erakargarrienak eta deigarrienak bihurtzea da, gure bezeroentzat ahalik eta errentagarrienak bihurtzeko helburuarekin, noski.

Zure ustez, non dago Kenduren indarra?

Paregabekoak gara. Geurea ez da diseinu-agentzia, retail sektorerako nahiz salmenta-gunerako soluzioak diseinatzen ditugun arren. Geurea ez da kudeaketa-enpresa, baina soluzio integralak eskaintzen ditugu, baita bisualak kudeatzeko tresnak eta retailerrentzako logistika-zerbitzuak ere. Kendu ez da enpresa ekoizlea, baina produktuak ekoizten ditugu geure instalazioetan. Kendu bezero bakoitzari egokitutako 360ºko soluzioak eskaintzen dituen partnerra da, eta horixe da paregabekoak bihurtzen gaituena.

Zuen enpresaren tamaina gorabehera, nolako eragina duzue sektorean, nazioarteko enpresa-talde handiak lahiakida eta bezero dituzuelarik?

Guri gustatzen zaigu esatea tamainaz txikiak garela, baina espirituz handiak. Ia 20 urte daramatzagu retailaren munduari lotuta eta gure lantaldea osatzen duten prestakuntza eta eskarmentu handiko 160tik gora pertsonek grina bizi-bizia dute horren berrikuntza eta eskakizun maila handia duen sektore dinamiko honekin. Hamar hizkuntzatan hitz egiten dugu eta gure soluzioak 130etik gora herrialdetara, 4.500 hiritara eta 20.000 salmenta-gune ingurutara hedatuta daude. Ez da gutxi. Gurekin lan egiten duten markak globalak dira, eta ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko xedez, nazioarteko bokazio sendoa duen enpresa gara betidanik, izan ere, bulegoak ditugu Londresen, Singapurren, New Yorken eta Chicagon, Donostiako eta Miamiko lantegiez gain. Horri esker, bereizgarri dugun kalitateko arreta eta zerbitzu berbera eskaini ahal diegu Durangoko supermerkatuko bati edo Tokioko Adidas denda bati.

Zer dela eta, izen handiko marka horiek zuen tamaina txikiko ETEan duten konfiantza hori?

Nire ustez, produktuaren berrikuntzaz eta zerbitzuaren kalitateaz fidatzen dira, nagusiki. Guk ahalegin handia egin dugu eta baliabide ugari inbertitu dugu produktuaren berrikuntzan, espazioen diseinuan, euskarrietan edo teknologian, baina azkenean horrek guztiak bezeroa irabazteko baino ez dizu balio. Bezeroa mantentzeko eguneroko zerbitzua eskaini behar diozu. Ez dago bestelako sekreturik. Eta berdin dio bezeroa Euskadikoa nahiz Tokiokoa izateak. Berriro diot: produktuen arloko I+Ga behar duzu bezeroa erakartzeko, baina zerbitzuarekin atxikitzen dituzu.

Denda guztiek berdinak dirudite. Egun, nolakoa izan behar du denda batek erostera gonbidatzeko?

Zuk une horretan nahi duzun horretara egokitzen den denda izan behar du. Bezeroekin daukagun arazoa da oso espazio handiak direla eta horietan oso inbertsio handia egin dutela, azkar-azkar amortizatu beharrekoa. Horregatik, oso espazio moldaerrazak izan behar dute, bezeroen gustuetara egokitzeko modukoak. Izan ere, bezero batzuek bi minutu baino ez dute egin nahi, beste batzuek ordu erdi, zenbaitek norbaiten arreta nahi dute, beste batzuek ez, badira begiratu baino nahi ez dutenak, baita etxetik baino erosten ez dutenak ere… Horixe da gure erronka, eta horregatik garatzen ditugu erraztasun osoz moldatu, aldatu eta kustomiza daitezkeen euskarriak.

Hilabete batzuk baino ez dituzu egin enpresako buru bezala. Non kokatu nahi duzu?

Dendak ez dira jadanik transakzio-gune hutsak, aisialdirako eta entretenimendurako eremuak baizik, eta Kendu hainbat salmenta-gune eta roll-out handitan erreplika daitezkeen espazio eta esperientzia paregabeak diseinatzeko proiektuei zuzendutako soluzioen enpresatzat posizionatu behar dugu. Bezeroekin eskuz esku lanean jarraituko dugu kontsumitzaileek eta kontsumitzaileentzat asmatutako esperientziak eskaintzeko. Eta jakina, berrikuntzaren alde apustuari eutsiko diogu, produktu berriak sortuz eta bezeroen beharrei erantzungo dieten zerbitzu berriak abian jarriz.

Lotutako albisteak

Imagen por defecto
11/11/2019 Berrikuntza

Barbara IoT: “Erreferentziazko plataforma izan nahi dugu Euskadin IoT industriala garatzeko”

Startupa euskal ekosistemari erreparatu eta INNOLAB Bilbaok inkubatutako konpainietako bat izango da

HAREX,  Mera  Medical  Solutions-en  erabateko  soluzioa  Gizonezko  Gernu  Inkontinentzia  kontrolatzeko
06/11/2019 Berrikuntza

HAREX, Mera Medical Solutions-en erabateko soluzioa Gizonezko Gernu Inkontinentzia kontrolatzeko

MERA MEDICAL SOLUTIONS, S.L.ren jarduera nagusia Gizonezko Gernu Inkontinentzia Kontrolatzeko gailu medikoen fabrikazioa eta handizkako salmenta da. 

Testualia:  Ikasi  (eta  gainditu)  praktikatzen!
31/10/2019 Ekintzailetza

Testualia: Ikasi (eta gainditu) praktikatzen!

Testualia e-learning tresna bakar eta berritzailea da. German Guevara Millan eta Juan Santos Fernandezen bazkideen esperientziatik sortu zen, finantza ziurtagirien arloko prestatzaile gisa. Sektoreko profesionalak 20 urte baino gehiago prestatzen eman ondoren, test motako azterketak prestatzeko tresna eraginkor bat garatzeko beharra antzeman zuten. Eta lortu dute! Denbora gutxian, bere algoritmoak...

“Munduko  lehen  startup-a  gara  Blockchain  teknologian  legezko  balioa  duten  M&A  operazioak  egiten”
26/10/2019 Ekintzailetza

“Munduko lehen startup-a gara Blockchain teknologian legezko balioa duten M&A operazioak egiten”

CodeContract Bilboko startup gazte bat da, AiPowerren inkubatua, eta Escrow kontratuen mundua goitik behera irauli nahi duten bi ekintzaileen proiektua.

SOMABE,  Makina  Berezien  diseinua  eta  fabrikazioa
18/10/2019 Berrikuntza

SOMABE, Makina Berezien diseinua eta fabrikazioa

SOMABE makinak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Solaluzeko empresa da, estankotasun kontrolean, osagaien sartzea eta makina berezietan aditua den talde giza talde handia gara.

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.