Intergune 2018. Merkatu errotu eta gorakorrak

19 martxoa, 2018
Intergune 2018
Intergune 2018. mercados destacados

 

Alemania, Euskadiren merkatu nagusia

 

2017aren erdialdetik, Alemania da euskal esportazioen lehen jomuga, 727 euskal enpresak esportatzen dutelarik hara. “Merkatu saturatua da, eta zaila da sartzea. Komeni da azoketara joatea” esan du María Sarricoleak, SPRI Taldean integraturiko eta Eusko Jaurlaritzak abiarazitako Euskadiko Nazioartekotze Agentzia berriaren (Baque Trade and Investment) bulegoko zuzendariak.

 

Maria Sarricolea, Basque Trade and Investment-ek Alemanian duen bulegoko zuzendaria

 

RPK, S. Coop., Pedro Arregui, zuzendari komertziala

 

Fagor Arrasate, S. Coop., Juan Etxebarria, Corporate Sales & Marketing Director

 

“Italia, bultzatzeko moduko herrialdea”

Arantxa Tapia sailburuak jakinarazi du hurrengo atzerriko bulegoa Italian irekiko dela, eta Italiako merkatuari buruz mintzatu dira Rafael Idigoras (Soraluce enpresako zuzendari nagusia), Andrés Llompart (Maier enpresako nazioartekotze arloko kudeatzailea) eta Javier Calvoetxeaga (Copreci enpresako garbigailuen osagai saileko zuzendaria)

 

SORALUCE S.COOP., Rafael Idigoras, Zuzendari Orokorra

 

MAIER S.COOP., Andrés Llompart, Nazioartekotze Gerentea

COPRECI S.COOP., Javier Calvoetxeaga, Garbigailuetako Osagaien arloko zuzendaria

 

Ekialde Urrunari buruzko mahai-ingurua

Jetro-k (Japoniako Gobernuaren atzerriko inbertsioetarako antolakundea) Madrilen duen bulegoko zuzendari Tatsuya Kato-k bere herriko negozio-aukerei buruz hitz egin du. “Gure gizarteen artean badira hainbat antzekotasun soziodemografiko, adibidez, biak daude gero eta zahartuago, beraz, konponbide berritzaileak beharko dituzte horri aurre egiteko”. Aipatu du Japonia mundu mailako liderra dela ikerketan eginiko gastuan eta BPGarekiko ikerlari kopuruan.

 

Tatsuya KATO, JETRO (Japan External Trade Organization)

 

 

Erresuma Batuari buruzko mahai-ingurua

 

Pablo Fanok, Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Erresuma Batuan duen bulegoko zuzendariak, hizpide hartu ditu munduko bosgarren ekonomia honetako inbertsioak. “Laugarrena da gure esportazioen zerrendan, eta 60 euskal enpresa daude han kokatuta” esan du Fanok.

Aurkezpena Pablo Fanoren eskutik, Basque Trade and Investment (UK & Ireland) Bulegoko zuzendaria: Egungo egoera

 

 

Argentinari buruzko mahai-ingurua

 

Begoña Aldekogaray, Basque Trade and Investment-en Enpresa arduraduna Argentinan

SENER, Borja Zarraga, Power enpresako zuzendaria

Argentina ere izan da aztergai Intergune+ ekitaldian. Latinoamerikako hirugarren ekonomia da, eta Argentinarako euskal esportazioak urteko 79.000 milioi euro ingurukoak dira. Borja Zarragak, Sener ingeniaritzako zuzendaritza-karguak, esan du 2001ean iritsi zirela Argentinara, corralitoa hasi baino hilabete batzuk lehenago. “Halere, bertan gelditzea erabaki genuen, Repsol enpresaren bidez sartu baikinen hainbat birfintze proiektutan. 350 langile izatera iritsi gara. Ingeniari onak daude Argentinan eta Europakoaren antzeko hezkuntza onena duen herrialdea da”.

 

 

Intergune 2018. Aurkezpenak

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow