tapia_london_08
Albisteak 11 apirila, 2018

Industria intentsibodun eta teknologia berritzailedun herrialde moduan aurkeztu du Euskadik bere burua Erresuma Batuan

Erresuma Batua Euskadiko esportazioen laugarren helmuga da
-

Euskadik energiaren sektorean ezagutza eta balio erantsia eskaini ditu Londresera eginiko merkataritza misioaren lehen jardunaldian

Eusko Jaurlaritzak kate osoaren balioa azpimarratu du eta enpresa traktore eta hornitzaileekin batera agertu da

Tren sektorean negozio berrien aukera bilaketa izango da Eusko Jaurlaritzak eta enpresek duten osteguneko agendaren ardatz nagusia

Euskal delegazioak bertatik bertara ezagutuko ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barneko trenbidezko trafikoaren gestio eta koordinazio esperientziak partekatuz

 

Eusko Jaurlaritzak Londresera eginiko merkataritza-misioa energiaren sektorea erdigune duen jardunaldiarekin hasi da; bertan, euskal enpresek aurrez aurre ezagutu dituzte Erresuma Batuan sektoreko enpresak lantzen ari diren negozio-bideak eta -estrategiak. Lan-jardunaldi horretan, sektoreko euskal enpresek eta enpresa britainiarrek iritziak elkarrekin trukatu dituzte eta negozio-bide berriak aztertzen hasi dira.

Hori izan da energia eta trenbide sektoreetako hogei bat euskal enpresekin batera  egiten ari den bidaiaren hasiera. Arantxa Tapia sailburuarekin batera Londresera Javier Zarraonandia Industria sailburuordea, eta Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusia, Aitor Garitano ETSko zuzendari nagusia eta Imanol Leza Euskotreneko zuzendari nagusia ere joan dira. Londresen Jaurlaritzak duen bulegoko buruak Pablo Fanok koordinatu du misio komertziala.

Ordezkaritza instituzionalarekin batera Londresen dauden energia alorreko euskal enpresek negozio aukera berriak aztertzeko egin den jardunaldian parte hartu dute gaur, eta bihar antzerako lana egingo dute trenbidearen sektorean aritzen diren euskal enpresek ere.

Euskal eta britainiar enpresen ordezkariek, bi sektoreetakoek, hitzordua dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzak antolatutako topaketan; bertan, ahalegina egingo da, berriz ere, enpresen artean ideiak eta proiektuak trukatzeko.

 

Euskadiren eta Erresuma Batuaren arteko merkataritza-harremanak

Eusko Jaurlaritzaren merkataritza-misioa gaur hasi da, Londresen; Brexitak eragindako merkataritza-harremanei dagokienez trantsizio-une garrantzitsuan dator.

Erresuma Batua Euskadiko esportazioen laugarren helmuga da, Alemania, Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuen ondoren, eta, gainera, azken hamarkadan, lehen 4 postuetan egon da.

Berriki, 2017-2020 Enpresen Nazioartekotze Plan berriak Euskaditik landu beharreko lehentasunezko merkatuak errebisatu ditu, eta Erresuma Batua kontsolidatu egin da euskal enpresentzat lehentasunezko merkatu bezala.

2016an, esaterako, Euskadik Erresuma Batura 1.308.437€-an esportatu zituen produktuak. Urte berean, inportazioak 827.252€-koak izan ziren. Manufakturatutako artikuluak, makinak eta garraio-ekipoak dira esportatzen diren produktu nagusiak, eta erregaiak eta lubrifikatzaile mineralak, makinak eta garraio-ekipoak gehien inportatzen direnak.

Erresuma Batuko Atzerriko Zuzeneko Inbertsioko fluxuak, batik bat, Euskadin, Madrilen eta Katalunian kontzentratzen dira, eta Euskadin bereziki esanguratsua da; izan ere, jasotako AZIen % 13 da.

 

Energiari buruzko Jardunaldia

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-ordezkaritzan, jardunaldia ireki du; jardunaldia Financial Times-ekin batera antolatu da. Sailburuak energiaren sektorearen euskal industria zer lau eremutan oinarritzen den nabarmendu du eta horietan ezagutza eta balio erantsia eskaini ditzakegula azpimarratu du.

 

  • Haize-energia:

Euskadin haize-energiaren eremuan, nabarmentzekoa da espresa traktore handiek, besteak beste, Iberdrolak eta Siemes Gamesak, egiten duten lana, energia berriztagarrietan munduko lider baitira. Horiekin batera, Euskadin, 100 enpresak baino gehiagok lan egiten dute sektore eolikoan, eta horiek balio-kate osoa betetzen dute (haize-parkeen sustapena, diseinua eta fabrikazioa, instalazioa eta lanak eta mantentze-lana). Bere fakturazio-bolumena 7.000 M€-tik gorakoa da (% 90 baino gehiago Euskaditik kanpo sortua), eta 15.000 pertsona baino gehiago ditu lanean (3.000 Euskadin). Euskadik gainera eolika flotantearen garapenean lider izan nahi du, teknologia propioarekin eta WINDBOX eta BIMEP bezalako entsegu zentroekin.

Honetaz gain, enpresei sustengu teknologikoa ematen dien ikerkuntza zentro sare oso garrantzitsua dugu eta unibertsitate publiko eta pribatuak enpresekin eta zentro teknologikoekin elkarlanean.

 

  • Sare elektrikoen digitalizazioa

Helburua da Euskadi sare elektrikoen azpiegitura adimenduen alorrean mundu mailan herrialde aurreratuenen artean kokatzea, “Smart Grids Basque Country” marka propioarekin eta balio kate osoan lan egiten duten enpresekin. Gaur egun 100 enpresa inguru dura alor honetan lan egiten dutenak, 20.800 pertsonei lana emanez horietatik 950 baino gehiago I+Ga soilik lantzen. 15.750 M€koa da fakturazio osoa eta  I+Dan 148M€ inbertitzen dituze. Kasu honetan Iberdrola, energiaren generazio eta distribuzioan líder den enpresa da balio handiko industriari bultzada ematen dion enpresa traktorea.

 

  • Mugikortasun elektrikoa eta baterien garapena Euskadin

Gasteizen Mercedes Benz (Vito furgoneta elektrikoa egiten dute), IRIZAR autobús fabrika edo CAF trenbide enpresa dira garraioaren elektrifikazioko proiektuetan lanean ari diren enpresak. Izaera teknolgiko garrantzisuarekin enpresa traktore hauek I+G+b ko proiektuak garatzen dituzte elektromugikortasunaren balio kate osoan, Europako proiektu ezberdinetan parte hartzen dute (potentzia handiko errekarga puntuen garapenean adibidez). Azken finean, zentro teknologikoak dira, potentzia elektronika, baterien diseinu eta fabrikazioa eta automozioko enpresekin elkarlanean dabiltzanak.

 

  • Energia ozeanikoen saiakeren plataforma.

Euskadik energia ozeanikoen garapenaren aldeko apustua egiten du. Horretarako, BIMEP jarri du martxan, energia ozeanikoen saiakeren plataforma. Plataforma horrek, gaur egun, bi saiakera-arlo ditu, energia ozeanikoen saiakeretarako dagoeneko emandako baimenekin: Armintza eta Mutriku.

 

Enpresa traktoreak hornitzaile txiki eta ertainekin

Gaurko jardunaldian Iberdrola eta Siemens Gamesa Renewable Energy bezalako euskal enpresa traktoreek parte hartu dute, eta baita Aclara, Alkargo, Ariadna, Arteche, Erreka, Euskalforging, Ingeteam, NEM Solutions, Ormzabal, eta Supra/TRACcess solution bezalako enpresa hornitzaileek ere. Beraiekin batera izan da Energiaren Euskal Klusterrarekin. Enpresa britaniarren artean aipatzekoak, Mainstream Renewable Power, Vinci UK, RES Group, Ofgen, DNV GL, Falck Renewables, NPG Northern Power Grid, Fred Olsen Windcarrier, National Grid eta Centrica.

Barbara Vest, Energy UK elkarteko Generazio zuzendariak, sektorearen %90 ordezkatzen duen elkarteko zuzendariak euskal enpresei egungo Erresuma Batuko energia sektorearen erronkak zeintzuk diren azaldu die. Sektoreak 730.000 pertsonei ematen die lana eta gaur egun Brexitak ekarriko dituen aldaketa eta aukerak aztertzen ari dira. Vestek baieztatu du Brexitak sektoreari elkarlan estuagoan aritzea eskatuko diola.

 

Londreseko Burtsara bisita eta euskal enpresekin topaketa

Gaur arratsaldean, enpresa horiek, bihar trenbidearen jardunaldi sektorialean parte hartuko dutenekin batera, hitzordua izango dute Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldi batean; bertan helburua enpresek harremanak ezarri ahal izatea da. Topaketaren aurretik Arantxa Tapia sailburuak Londreseko Burtsara bisita egingo du enpresen finantziaziorako zein programa mota lantzen dituzten ezagutzeko.

Trenaren sektorean negozio aukerak aztertzea izango da osteguneko jardunaldiaren helburua Jaurlaritza eta euskal enpresentzat. Gainera euskal ordezkaritzak bertatik bertara ezagutu ahal izango ditu Londreseko Metroaren azpiegitura eta kontrol guneak hiri barruko trenbidezko garraioaren koordinazio eta kudeaketari buruzko esperientziak partekatzeko.

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.