Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Alemania Europa

Guivisak, Europako fundizio nagusietako batek, bere ekoizpenaren % 85a esportatzen du

Bizkaiko enpresak bost eta 8.000 kilogramo arteko altzairu moldatuzko piezak ekoizten ditu, urtean 4.500 tonako ahalmenarekin. 15 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtero.
Guivisaren 3D eskaner bidezko neurketa-sistema berria.

Altzairu moldatuaren galdaketan ia 75 urteko esperientzia edukitzeak, Etienne Darrigrandek, Guivisako esportazioen arduradunak, azpimarratu duenez, “aleazio espezifikoak eta forma konplexuak dituzten piezak behar bezala urtzeko” zailtasuna gainditzea ahalbidetzen dio Guivisa bizkaiko enpresari.  

Basauriko enpresak bost eta 8.000 kilogramo arteko piezak ekoizten ditu, urtean 4.500 tona sortzeko ahalmenarekin. “Gurpil eszentrikoak, ponpetarako inpelenteak, kable akaberak, eta abar, fabrikatzen ditugu. Batez ere, industriarako piezak”, zehaztu du Darrigrandek. Eta bere ekoizpena arkitekturako piezak fabrikatzeagatik nabarmentzen da. Aireportuetarako edo estadioetarako pieza estetikoak hornitzen ditu. “Gure piezak San Mameseko estalkian daude, eta Parisko eraikin bateko kristalezko egitura baterako piezak urtu berri ditugu”, adierazi du.  

Euskal enpresak 15 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean, eta ekoizpenaren % 85a esportatzen du. “Batez ere Alemaniara eta Europako iparraldeko herrialdeetara esportatzen dugu. EBko herrialde guztietan gaude”, aitortu du konpainiaren ordezkariak. Eta automobilgintza, ontzigintza, haize edo makineriara sektoreetarako, esate baterako, egiten du lan.  

Prozesuen hobekuntza

Guivisak bere prozesuen hobekuntzari buruzko etengabeko azterketa egiten duen ingeniaritza-taldea du. Horretarako, laborategi bat du altzairu moldatuaren galdaketaren funtsezko prozesuak ikertzeko, hala nola hareategia eta metalurgia. Hori guztia bere helburua lortzera bideratzen du “gure bezeroei produktu bukatuak eskaintzea, guk galdaketaren ondorengo prozesuak kudeatuz, hala nola mekanizazioa, azaleko tratamendua, eta abar”, adierazi duenez.  

Zentzu horretan, enpresa bizkaitarrak 3D eskaner bidezko neurketa-sistema erosi berri du. “Sistema honek piezak hobeto kontrolatzeko eta bezeroei informazio osoagoa emateko aukera emango digu”, Etienne Darrigrandek aitortzen duenez.  

Gaur egun, Guivisa, 65 pertsonako plantillarekin, “Europako galdategi nagusietakoa da gure produktu-mailan, eta erreferente gara dragatze- eta offshore-sektoreetan“, esportazioen arduradunak nabarmendu duenez. Posizio horri eusteko, konpainiak etengabe inbertitzen du “makinerian, baina batez ere taldeko pertsonengan. Epe ertainean ekoizpena handitzea aurreikusten dugu, eta hori indartzea espero dugu”, aipatu du.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.   

Lotutako albisteak

Europa Bandera 6 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Lehiakortasun iraunkorra bultzatzea eta segurtasuna indartzea, Europar Batasunaren lehentasun politikoak
Irakurri gehiago
Automoción Ferias 5 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k
Irakurri gehiago
30 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin
Irakurri gehiago
Global Training Bekak 16 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Irakurri gehiago
Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak