Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 8 uztaila, 2022 Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea Txina

Frigolan: “Izaera berritzailea dugu hozte industrialaren sektorean, eta horretarako lankidetzak hobetzea funtsezkoa da”

Enpresa gipuzkoarrak ontzigintzako hozte-guneak eta arraina manipulatzeko sistemak garatu nahi ditu atzerrian marka eta proiektu berrien bidez.

Frigolan Zestoan (Gipuzkoa) egoitza duen enpresa da. Hoztearen sektorean espezializatuta dago, diseinu eta ingeniaritza lanak eta mantentze-lanak eskainiz. Gorka Eizmendi Loriz Frigolaneko gerenteak dioenez, “enpresak elikagaien industriarekin eta ontzi-arrantzaren sektorearekin egiten du lan batez ere. Gure ohiko bezeroak ekoizpen-prozesuak egokiak izateko hotza beharrezkoa duten enpresak dira.”   

Ontzigintzan, harrapaketak izoztuta mantentzea da bere funtzioa. Duela gutxi, Gipuzkoako beste hozte-enpresa batekin batera, IRLAN enpresa sortu du ontzigintza-sektoreari eskaintza integrala eta balio erantsia eskaintzeko. 

Gainera, Euskan Fish Handling Systems marka ere garatu du enpresak, arraina garraiatzeko sistemak fabrikatzen eta merkaturatzen dituena. “Jatorriz, arrantza-sektorean zentratuta zen Euskan, baina azken urteotan presentzia handia du arrainak garraiatzeko akuikulturan, bereziki nazioarteko merkatuetan”. Izan ere, Euskanen kasuan nazioarteko jarduera negozioaren % 95 da, eta “35 herrialde baino gehiagotan dugu presentzia, 15 urteko ibilbidearekin”, Frigolaneko gerenteak nabarmendu duenez. 

Gaur egun, enpresak proiektu handi batean parte hartzen du,  Txinan Atlantikoko izokina ekoizteko egingo den lehen planta ekoizteko, 20.000Tn/urteko ahalmenarekin. “Eskandinaviako talde inbertitzaile batek bultzatutako proiektua da. Ur birzirkulatuko sistemen akuikulturako azken teknologiaz baliatuta, izokina lehorrean haztea ahalbidetzen du, itsasotik urrun, kalitate-maila altuarekin eta modu jasangarrian. Sektorean berritasun nabarmena da, eta estres-inpaktu txikiena duten arrainak garraiatzeko gure sistemak instalazio horretan integratuta egongo dira”, Elizmendik nabarmendu duenez. 

Duela 28 urte sortua, Frigolan enpresa nabarmentzen duen faktoreetako bat berrikuntza da. “Ez ditut gogoan bi proiektu berdin. Eroso sentitzen gara erronkei aurre egiten, kosta arren. Izan ere, hazteko eta aurrera egiteko aukera ematen digute. Urteak daramatzagu I+Gko programetan parte hartzen eta zentro teknologikoekin lankidetzan. Argi daukagu, berrikuntzaz gain, lankidetzak direla hazten eta hobetzen jarraitzeko funtsezko elementuetako bat. Alde horretatik, Euskadin badugu zientzia- eta teknologia-sare indartsu bat, aprobetxatu beharrekoa. Oraintxe bertan, hozte-sistema alternatibo bat garatzen ari gara, arrantza-flotan jasangarritasun handiagoa emateko, eta laster funtzionatu ahal izatea espero dugu”, Frigolaneko gerenteak azaldu duenez. 

Hurrengo erronka gisa, “hoztearen sektoreak gainerako sektore guztiek dituzten erronka global berberei aurre egin behar die: energetikoki eraginkorrak diren instalazioak, iraunkorrak eta ingurumena errespetatzen dutenak garatzea”, Gorka Eizmendi Lorizek azaldu duenez. Frigolanek hazkunde-planak ditu bere hiru negozio-eremu nagusietan (lurreko hoztea, itsas hoztea eta arraina manipulatzeko sistemak), eta gaur egun Euskanen aldeko apustua da garrantzitsuena. “Merkatuan produktu bereizgarri bat izanik, asmo handiko negozio-plan baten aldeko apustua egiten ari gara aukera hori aprobetxatzeko, akuikulturaren sektorea hazkunde esponentziala izaten ari baita”. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu. 

Lotutako albisteak

13 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Araban dago balio erantsi handiko etiketak egiteko makinen fabrikatzaile bakarra
Irakurri gehiago
6 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Arteche: “Energiaren sektoreak trakzio-lana egiten du klima aldaketa eta trantsizio energetikoa bezalako erronkei aurre egiteko”
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2023 Basque Trade & Investment
Mugikortasun berriak bultzada bat eman dio Teknia enpresari, zeinak aurreikusi baitu 350 milioi euro baino gehiago fakturatuko dituela 2022an
Irakurri gehiago
18 urtarrila, 2023 Basque Trade & Investment
Ingemat-ek garatuko ditu US Postal enpresaren furgoneta-flota berria mihiztatuko duten lineak
Irakurri gehiago
12 urtarrila, 2023 Basque Trade & Investment
Innomy: “Haragiaren alternatiba bat sortzen dugu modu naturalean, iraunkorrean eta nutrizioaren aldetik aberatsa”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak