Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Azaroa, 2021 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Euskal enpresen etorkizunerako gakoak Munduari Begira ekitaldian

Euskadiko enpresen nazioartekotzerako ‘Munduari begira’ ekitaldiak pandemiaz geroztiko munduaren egoera aztertuko du.
Mundura Begira 2021

Munduari Begira 2021 ekitaldiak berehala datorren etorkizuna ulertzeko gai interesgarriak landuko ditu.

“A Look at where the World is Heading”:

 

Ideiak, Kontzeptuak, Aukerak…

Ezagutza garrantzitsua Euskal Enpresek aplikatzeko, Nazioartekotzerako estrategiak hobetzeko, arriskuak gutxitzeko eta kanpo-ekintzetako geure proiektu guztietan iaioagoak izateko:

 

Transformazio Handia: Teknologia, Klima Aldaketa eta Osasuna

Mundu osoko adituek Teknologia eta honen Erregulazioei buruzko debatea izango dute, gizartea gero eta gizagabeagoa izatea saihesteko helburuaz. Efektu positiboak izateko guzti hau aprobetxatzeko moduari buruzko hausnarketa egingo dute. Klima Aldaketa geldiezinaren aurrean nola moldatzeaz eta ‘Green New Deals’ deiturikoen laguntzaz berau zelan gutxitzeaz ere jardungo dira. Pertsonen eta Planetaren Osasunak etorkizuneko pentsamendu ekonomikoan eta kapitalismoaren hurrengo etapan nola eragingo duten ezagutuko dugu.

 

The World In Review: COVID-19az geroztiko egoera

Panel honetan pandemiaren hainbat aspekturi buruzko eztabaida izango da; nola eragiten dion eskualde bakoitzari, nazioarteko kooperaziorako erronkak sortuz. Medikuntza-krisiak mundu mailako erronka eta liskarretan zelako eragina izan duen aztertuko da, baita honek etorkizuna eta Estatu Batuak, Europar Batasuna eta Txina aplikatzen ari diren araudiak zenbateraino bideratuko dituen. Hortaz, arretarik handiena eskaini behar diogu.

 

Munduko ekonomiaren ikuspegiak: ‘Stranger Economics’.

COVID-19aren inpaktuez geroztik, pandemia osteko munduaren etorkizuna eta globalizazioa aztertu eta konparatuko da. Europar Batasunean eta Estatu Batuetan dagoeneko aplikatzen ari diren errekuperazio ekonomikorako neurriak ere aztertu eta konparatuko dira. Honez gain, Txinak mundu mailako ekonomia-hazkundean izan dezakeen lidergoaren aurreikuspenak suposatzen duen ekonomia mundialaren berregituraketa ere aztertu eta konparatuko da. Epe labur, ertain eta luzera etortzear denari buruzko debatea.

 

Driving Global Growth: Basque Industries Opportunities and Threats in the Era where Emerging Markets Dominate the World.

Mundu mailako hazkundeari bultzada: DAFO erraz bat Euskal Industriarentzat, merkatu hazkorrek mundua kontrolpean duten Garai honetan. Gure enpresek Asiako merkatuaren erronkak gainditzeko estrategietako batzuk aztertuko dira, baita merkatuan dauden hutsuneak, Munduko parte hartako babesa eta esparru hauetan Enpresa Txiki eta Ertainei laguntzeko martxan dauden ekimenak ere. Enpresak prestatzeko eta merkatuotan sartzeko aholkuak ere aztertuko dira.

 

Hurbildu zaitez ‘MUNDUARI BEGIRA’-ra eta eraman itzazu zeure Enpresara GAKO guzti hauek:

https://agenda.spri.eus/mundurabegira/

Oraindik ez duzu izena eman?

Mundura Begira Hizlariak Ponentes

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak