Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 4 Marzo, 2021 BasqueTrade & Investment Invest in the Basque Country

Euskadi eta Gales elkarrekin lankide osasunaren eta bizitza zientzien sektorean

Euskadi eta Galesek lankidetzan dihardute osasunaren eta bizitza-zientzien sektorean, aste honetan telematikoki egiten ari den enpresa eta erakunde-misio batean. Ekimena Trade & Invest Wales eta Basque Health Cluster erakundeek eta Basque Trade & Investment–Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatu dute, eta posible izan da Iñigo Urkullu lehendakariak duela hiru urte sinatu zuen lankidetza-hitzarmenari esker.

Misioari hasiera emateko, bilera bat egin zuten Galeseko Ekonomia ministro Ken Skates-ek eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak, helburutzat harturik enpresa arteko lankidetzak sortzea I+G+B-ko ekosistema publiko-pribatuaren nazioartekotzea sendotzeko, topaketak bideratuz bi eskualdeetako biozientzia-osasun esparruko erakundeen artean.

Zentzu horretan, aipatzekoa da martxoaren 4ko osoko bilkura, non bildu diren, besteak beste, ZTBES, Basque Health Cluster, eta horien baliokide diren Galeseko antolakundeak, eta non ezagutzera eman diren sektoreak Euskadin eta Galesen dituen gaitasun esanguratsuenak. Modu paraleloan, martxoaren 12ra arte egunero egingo dira bilerak EAEko eta Galesko sektoreko enpresen eta Euskadiko bio-osasunaren ekosistemako beste eragile batzuen artean.

Azkenik, misio hau orobat aprobetxatuko da Galesko enpresei erakusteko Euskadi lurralde erakargarria dela euren inbertsioentzat, eta horretarako, saio bat antolatuko du Invest in the Basque Country agentziak.

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?