Red Exterior
Albisteak 30 maiatza, 2025

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du Euskadiko Kanpo Sareak Euskal Autonomia Erkidegoko industria nazioartekotzeko eta inbertsio estrategikoak erakartzeko betetzen duen zeregina

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Euskadik munduan dituen merkataritza-bulegoetako 22 zuzendariekin egindako bileran adierazi duenez, “nazioartekotzea funtsezkoa da gure industriak etorkizunean izango duen lehiakortasunerako”
-
  • “Aukera-merkatuak ditugu, hala nola Europar Batasuna bera, baina baita Kanada, Japonia edo Latinoamerika ere. Euskadik leku horietan guztietan ditu Kanpo Sarearen bulegoak”, nabarmendu du Jauregi sailburuak.

Euskadiko Kanpo Sarea gure lurraldea bisitatzen ari da aste honetan. Bisitaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin harreman zuzena sendotzea, enpresa horiek nazioartekotze-arloan dituzten premiak ezagutzea eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen zerbitzuak modu eguneratuan helaraztea. Bildu diren pertsonen artean, Euskadik atzerrian dituen merkataritza-bulegoetako 22 zuzendariak eta haien lan-taldeak daude. Bulego horiek Basque Trade & Investment SPRI Taldean integratuta daude, hau da, 90 herrialde baino gehiagori zerbitzu egiten dien Euskal Autonomia Erkidegoko enpresak nazioartekotzeko agentziaren sarearen barruan.

Testuinguru horretan, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bilera izan du Kanpo Sare osoarekin Donostiako Talent Housen. Sailburuarekin izan dira Nagore Bonilla BasqueTradeko zuzendari nagusia eta Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordea. Sailburuak, hitza hartu duenean, adierazi duenez, “nazioartekotzea funtsezkoa da gure industriak etorkizunean izango duen lehiakortasunerako”, eta “gure nazioarteko bulegoen lana funtsezkoa da gure enpresak munduarekin konekta daitezen eta Euskal Autonomia Erkidegoko produkzio-sarea indartuko duten proiektuak erakar daitezen”.

Halaber, sailburuak erakundeen eta Kanpo Sarearen arteko elkarlanaren garrantzia nabarmendu du, eta, adierazi duenez, “aliantza hori funtsezkoa da gure enpresei nazioartean hedatzeko bidean lagun dakien, haien premia sektorialei erantzun dakien eta aukera berriak erakar daitezen”. Trumpen Administrazioak abiarazi duen merkataritza-gerrak eragindako ziurgabetasunaren aurrean, beste merkatu batzuk bilatu behar ditugu gure industriarako eta produktuetarako, eta beste herrialde batzuetako enpresei ulertarazi behar diegu gure merkatua interesgarria izan daitekeela. Aukera-merkatuak ditugu, hala nola Europar Batasuna bera, baina baita Kanada, Japonia edo Latinoamerika ere. Euskadik leku horietan guztietan ditu Kanpo Sarearen bulegoak”.

“Euskadi herrialde txikia, baina anbizio handikoa da. Mundura irekita dagoen Europako nazio bat gara, industriarako eta esportaziorako bokazioa duena. Horregatik behar zaituztegu, munduan ditugun 22 antenak zarete, zeuen inguruan ikusten duzuen guztia transmitituko diguzuen antenak. Euskadi izena zabaltzen duzue mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara, eta gure zorionik beroena eta esker ona adierazi behar dizuegu”, aditzera eman du Jauregi sailburuak.

 

Kanpo Sarearen lan-agenda

Astean zehar, Kanpo Sareko kideek 250 bilera indibidual inguru egin dituzte nazioarteko merkatuak aztertzeko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresekin. Topaketa horiek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako parke teknologikoetan egin dira, eta Euskadiko enpresa txiki eta ertainek nazioartekotzearen inguruan dituzten kezken eta asmoen zuzeneko termometroa izan dira.

Lan-saio horiez gain, Vidrala, Bexen Medical eta Aernnova erreferentziazko enpresetara bisitak egin dituzte. Bisita horietan, nazioarteko arduradunek bertatik bertara ezagutu dituzte ekoizpen-prozesuak, berrikuntza-estrategiak eta nazioartekotzearen arloko premia espezifikoak. Lurraldeko enpresekin izandako zuzeneko harreman horrek aukera ematen du sarearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sarearen arteko elkarrizketa sakontzeko eta tokikoaren eta globalaren arteko lotura sendotzeko.

BasqueTraderen Kanpo Sareak aldian-aldian bisitatzen du Euskadi. Bisita horiei esker, Kanpo Sareak tokiko ekonomiaren ekosistemarekin duen lotura estutzen da, Kanpo Sareak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren helburuekin bat eta herrialdearen lehiakortasunaren zerbitzura dagoen tresna estrategiko gisa Kanpo Sareak betetzen duen eginkizuna indartzen jarraitzen da.

2024ko abenduan Kanpo Sarearen 22. bulegoa ireki zen, Australian. Horrekin, Eusko Jaurlaritzak merkataritza-bulegoak ditu Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Italian, Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errusian, Turkian, Indian, Singapurren, Txinan, Japonian, Korean, Australian, Kanadan, Ameriketako Estatu Batuetan, Mexikon, Kolonbian, Brasilen, Txilen, Argentinan eta Uruguain.

 

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  epea  ireki  dute  nazioarteko  enpresek  bidegabeko  muga-zergen  itzulera  eskatzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek epea ireki dute nazioarteko enpresek bidegabeko muga-zergen itzulera eskatzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP, ingelesezko sigletan) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.