Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 uztaila, 2018
Bizkaiko Burdinola enpresak bulego berria inauguratu du Perun

Milagros Lunak zuzenduko du Perun irekitako ordezkaritza berria

 

Laborategi-proiektuen kudeaketan eta garapen integralean espezializatutako Burdinola konpainiak urrats berriak eman ditu bere nazioartekotze-estrategiaren barruan.

 

Burdinolak, laborategi proiektuen kudeaketan eta garapen integralean espezializatutako enpresak, urrats berriak eman ditu bere nazioartekotze-estrategiaren barruan, eta ordezkaritza bat ireki du Perun. Konpainiak indartu egin nahi du hazkunde potentzial handiko merkatuetan duen presentzia. Amoroton (Bizkaia) kokatutako Burdinola enpresak 5.000tik gora laborategi-proiektu ekipatu ditu 40 urtetan, eta bere ezaugarri garrantzitsuenak dira bere produktuen kalitatea eta erabiltzailearen segurtasuna. Burdinolak SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentzia) laguntza jaso zuen bere informazio-sistemen segurtasuna garatzeko.

 

Milagros Lunak zuzenduko du Perun irekitako ordezkaritza berria. Sektorean ezaguna den eta herrialde hartan esperientzia duen profesional honek beteko du proiektu-kudeatzaile kargua, horrela zerbitzu hurbilagoa eskaintzeko eta hango baldintza bereziei egokitua.

 

Bulego berri honen bidez Burdinolak indartu egingo du Perun duen presentzia, non, hazkunde aurreikuspenen arabera, aukera onak baitaude sektoreko enpresentzat.  Burdinolak 1995ean erabaki zuen nazioartera zabaltzea, eta gaur egun buru-belarri ari da horretan, tokian tokiko presentzia indartuz, merkatu garrantzitsuenetan abiarazi eta errotzeko.

 

Peruko bulego berria Burdinolaren nazioarteko sarean sartuko da, zeinak filialak baititu Frantzian, Italian, Erresuma Batuan, AEBetan (Dubai) eta Beneluxen. Ordezkaritza komertzialak ditu Mexikon, Kolonbian eta Perun, eta presentzia komertzial zabala Espainian, 5 ordezkaritzarekin.

 

Beste hainbat euskal konpainiak bezala, Burdinolak jakin du bere negozioa eboluzionatzen berrikuntzatik abiatuta. 1978an Amoroton sortu zenean eskolako altzariak egiten zituen, baina berehala ohartu zen urtarokotasunak baldintzatutako negozioa zela. 1985ean laborategiak fabrikatzen hasi zen, eta 1990erako bazeukan konpainiaren mugarri bilakatu zen produktu bat, alegia, sistema modular bat. Gero, 1992an, laborategiak diseinatzen ere hasi ziren, eta 1995ean ekin zioten nazioarteko zabalkuntzari. Une honetan, konpainiak atzerrian dauka bere negozioaren %35, eta %60raino iristea du helburu.

 

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Teknologikoa 1 ekaina, 2020
Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más

Berrikuntza Teknologikoa 25 maiatza, 2020
Dronek konponbide berriak ekarri dituzte 4.0 Industriara

  Drone by Drone konpainia nabigatzaile birtual bat garatzen ari da Tecnalia-rekin batera,...Leer más

Las universidades vascas dan un impulso al talento de Euskadi en inteligencia artificial
Berrikuntza Teknologikoa 21 maiatza, 2020
Euskal unibertsitateek Euskadiko adimen artifizialaren inguruko talentuari bultzada emango diote

Euskadik aurrerapauso garrantzitsu bat emango du aurten adimen artifizialaren (AA) arloan....Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?