Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2019 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Tren-industriako euskal enpresek Indiako negozio-aukerak esploratu dituzte

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Asiako herrialdeak eskaintzen dituen inbertsio-aukerak bistaratzeko jardunaldia antolatu du

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Asiako herrialdeak eskaintzen dituen inbertsio-aukerak bistaratzeko jardunaldia antolatu du

Tren-industriako euskal enpresek Indiako balizko negozio-aukerak esploratu dituzte astelehen honetan Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) antolatutako jardunaldi baten bitartez. Topaketan, iritziak trukatu dituzte Indiako tren-industriako erakunde publikoen ordezkariekin.

 

Jardunaldiaren irekieran, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusiak euskal enpresek tren-industriaren arloan dituzten gaitasunak eta esperientziak aipatu ditu.

 

Bileran parte hartu duten euskal enpresen artean, Arteche eta Danobat nabarmen daitezke, Mafex klusterrarekin batera. Indiaren izenean, bertan izan dira New Delhi Eskualdeko metrotik hurbil dauden hiriak lotzeko sarea eraikitzeaz arduratzen den NCRTC (National Capital Region Transport Corporation) metro operadorea, eta distantzia luzeko trenak kudeatu eta Indiako trenen eragiketa hobetzeko ikerketak bideratzen dituen Indian Railway erakunde publikoari atxikitako RDSO, (Research Designs and Standards Organisation) erakundea. Azken hau arduratzen da Indian Railway konpainiako trenen eragiketari dagozkion teknologia berrien ziurtagiriak emateaz. Horiekin batera, armadarako kamioi eta ibilgailuen horniketan diharduen BEML (Bharat Earth Movers) enpresa publikoak ere parte hartu du.

 

Indiako konpainia publiko honek meatzaritza arloko ekipamenduak zein trenetako bagoiak fabrikatzeko dibisioak ere baditu. Sortu zenez geroztik, trenetako bagoien ekoizle honek bidaiariak garraiatzeko hainbat motatako 17.000 unitate baino gehiago fabrikatu eta hornitu ditu Indian Railways konpainiaren distantzia luzeko ibilbide nagusietarako.

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak