Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 urria, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Euskal ETEek garapen iraunkorra aplikatzeko gida aurkeztu da

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batek Eusko Jaurlaritzak 2030eko agenda inplementatzeko abian duen ekimena azaldu du

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batek Eusko Jaurlaritzak 2030eko agenda inplementatzeko abian duen ekimena azaldu du

220 euskal konpainia enpresen jardunbide egokiak kudeatzeko plataformaz baliatu dira dagoeneko

2030eko agendaren aplikazioa “baliagarria da gizartearentzat eta enpresentzat ere bai”, adierazi du Rubén Carricondo Munduko Itunaren Espainiako Sarearen iraunkortasunari buruzko azterketa arloko arduradunak

Euskal enpresa txiki eta ertainek garapen iraunkorreko ekintzak ezartzeko eta planeta osoan garapen iraunkorra bultzatzea xede duen 2030eko agenda nazioarteko proiektua aurrera ateratzen laguntzeko gida eskuragarri dute dagoeneko. SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ostegun honetan Bilbon antolatu duen jardunaldi batek enpresek jardunbide egokiak gauzatzeko jarraitu beharreko pausoak azaldu ditu.

 

Topaketaren irekieran, Iñaki Ezkurra Enpresen Nazioartekotzeko zuzendariak ezagutzera eman du, euskal enpresei laguntzeko programetan erakundeak garapen iraunkorra ezartzeko egin duen lana. Ildo horretan, Kolonbiako lizitazioetarako euskal plataformak garapen iraunkorra bultzatzeko gauzatutako bi kasu aipatu ditu. Lehenengoa, Ozeano Barearen aldeko Kolonbiako euskaldeen eta gainerakoen arteko garapen-etena murrizteko proiektua izan da, eta bigarrenak Kolonbiako gerrillarekiko gatazkak kalteturiko eremuak izan ditu ardatz.

 

Erronken artean, honako hauek aipatu ditu: enpresek garapen iraunkorrarekin duten lerrokapena hobetzea, euskal esportazioek helburuko herrialdeetan garapen iraunkorra ezartzen laguntzeko egindako ekarpena ezagutzea eta euskal kanpo-merkataritzak agenda herrialde horietan inplementatzeko prozesuetan duen eragina kuantifikatzea.

 

Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetako zuzendariak esan duenez, gai hau 2016az geroztik lantzen ari da, eta Iñigo Urkullu lehendakariak 2030eko agenda 2018ko apirilean aurkeztu zuela gogoratu du. Ekimena euskal enpresei helarazteko plana hiru euskal patronalen bitartez sortu zen, Munduko Itunaren Espainiako Sarearen lankidetzaz, eta joan den martxoan abiarazi zen jardunbide egokiak identifikatu eta aplikatzeko kudeaketa-plataforma baten elaborazioarekin. “Sektore pribatuaren mobilizazioa funtsezkoa da”.

 

Madariagak azaldu duenez, urriaren hasieran, 220 enpresak 2030eko agenda kudeatzeko gida eskuratu dute, “eta 40k prestakuntza amaitu dute”.

 

Negozio aukera

Rubén Carricondo Munduko Itunaren Espainiako Sarearen iraunkortasunari buruzko azterketa arloko arduradunak argitu duenez, Euskadin garatutako gida “autonomia-erkidego batekin landu dugun lehenengo pilotua da”. Haren hitzetan, egun, 736 milioi pertsona muturreko pobrezian bizi dira, “baina 2000an egoera horretan 1.600 milioi pertsona zeudela kontuan hartzen badugu, aurrera egin dugula esan dezakegu”. Aldiz, 1990az geroztik, isurpen kutsagarriak % 50 gehitu direla adierazi du. Horren harira gogoratu du, 2015eko irailaren 25ean 17 helburu eta 169 helmuga bilduz onartu zen 2030eko Agendaren arabera, 2030erako munduan ez litzatekeke pertsona bakar bat ere muturreko pobrezian egon behar.

 

“Hau baliagarria da gizartearentzat eta enpresentzat ere bai, izan ere, jardunbide egokiak gure jardueran txertatzea lortu nahi dugu”, adierazi du, eta jarraian, “2030era arte 12 bilioi dolar ere sorraraz dezaketen garapen iraunkorrari lotutako 60 negozio-aukera” identifikatu direla ziurtatu du.

 

Carricondoren esanetan, IBEX 35eko enpresen % 31k “hornitzaileekiko kode etikoa du, eta % 63k alderdi sozialen eta giza-eskubideen araberako ebaluazioa egiten die”.

 

Euskadin martxoan abiarazi den kudeaketa-plataformari dagokionez, 400 jardunbide egoki baino gehiago bildu direla adierazteaz gain, behar bezala erabiltzeko modua argitu du. “Garapen iraunkorreko helburuak zehaztu ondoren, ebaluatu egin behar ditugu. Gero, denbora-muga duten helburu kuantifikagarriak finkatu behar dira. Helburua ez da soilik konpromisoa hartzea, ekintzara igarotzea baizik. Eta garrantzitsua da egindako lanaren berri izatea”.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak