Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 iraila, 2019
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak mugikortasun jasangarriaren arloko enpresak gonbidatzen ditu Uruguayn negozio-aukerak garatzeko misio baten esku hartzera

Uruguayko administrazioak inbertsio publikoko dozena erdi proiektu ezarri ditu, horien artean  120 autobus eskuratzea 36 milioi euroko inbertsioa eginda.

SPRI Taldean integratuta dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak  mugikortasun jasangarriaren arloko euskal enpresak Uruguayn negozio-aukerak garatzeko misio baten esku hartzera gonbidatzen ditu; bidaia urriaren 6tik 10era arte burutuko da.

 

Uruguayko administrazioak inbertsio publikoko dozena erdi proiektu ezarri ditu datozen 4 urteetarako, adibidez 120 autobus eskuratzea 36 milioi euro inguruko inbertsioa eginda, Kontrol Zentro bat egitea Montevideon, sare elektrikoaren digitalizazioa, errekarga sistemak, azpiegituren garapena eta bestelako proiektuak   erregio eta udalerri batzuetan.

 

Lan-agendaren barruan bilerak agertzen dira Uruguayko Industria, Energia  eta Meatzaritza (MIEM) Ministerioarekin eta Etxebizitza, Lurralde Antolakuntza eta Ingurumen Ministerioarekin; bilera horietan autobusak eskuratzeko diru-laguntzetara iristeko Administrazioak autobusen operadoreei ezarritako errekerimenduak aztertuko dira. Halaber, bilerak egingo dira Montevideoko Udal Intendentziarekin  proiektuaren egoera berezia, beharrizanak, erosketa-prozesuen erabakitzaileak, prozedura eta epeak  ezagutzeko.

 

Ildo beretik, ezarri da topaketak egingo direla Confederación Andina de Fomento (CAF)  erakundearekin eta Banco Interamericano de Desarrollo (BID) bankuarekin. Hori horrela da kontratazioetako batzuetan bi organismo horien finantzaketa aurreikusten delako eta bilera hauen helburua enpresek finantzaketa lortzeko erakunde publikoei eta  enpresa operadoreei ezarritako baldintzak ezagutzea da. Horrekin guztiarekin bat bilerak egingo dira  Usinasko Nazio Administrazioarekin eta Transmisiones Eléctricas (ABEE) eta Administración Nacional de Combustibles, Alcohol y Portland (ANCAP) enpresekin proiektuaren zehaztasunak, beharrizanak, erosketa-prozesuak eta azpiegitura-proiektuaren prozedura ezagutzeko.

 

Azkenik, ezarri da kontaktuak egongo direla 120 autobus eskuratzeko finantzaketaren zatirik handieren hartzaileak diren hiri-autobusetako operadore batzuekin erosketaren alderdi teknikoen berri ezagutzeko.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak  bilera bat egiteko deialdia egin du, irailaren 25ean,  Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan, bidaiari buruzko zehaztasunak emateko eta dudak argitzeko. Parte harzeko SPRIko web orrialdean.

 

SPRI Taldeak zibersegurtasunaren euskal ekosistema aurkeztu du Eslovakian

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak -biak SPRI Taldean...Leer más

Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 sustatuko du udako ikastaro baten bidez

  SPRI Taldeak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilboko egoitzan antolatuko den...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?