Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 urria, 2019 Nazioartekotzea Afrika eta Ekialde Ertaina BasqueTrade & Investment Maroko

Afrikako Garapen Bankuak Euskadi birsorkuntza-eredutzat aukeratzea lortu du Nazioartekotzeko Euskal Agentziak

Bankuaren ordezkariek Euskadi bisitatu dute euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan, hiri-mugikortasunean nahiz energia-eraginkortasunean lortutako arrakastak ezagutzeko

Bankuaren ordezkariek Euskadi bisitatu dute euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan, hiri-mugikortasunean nahiz energia-eraginkortasunean lortutako arrakastak ezagutzeko

SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment), Afrikako Garapen Bankuak Euskadi birsorkuntza-eredutzat hartzea lortu du. Bankuaren ordezkariak agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalekin bildu dira astearte honetan Bilbon, euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan, hiri-mugikortasunean, hiri-plangintza iraunkorrean, e-government arloan nahiz energia-eraginkortasunean abian dituzten ereduak ezagutzeko Euskadira egiten ari diren bisitaren barruan.

 

Afrikako Garapen Bankuaren bisita Hiri Garapen Iraunkorrerako Funtsaren sorrerak eragin du. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak banku erakunde horrek Euskadi agendan sartzea lortu du, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalekiko topaketak antolatu dituelarik. Berrikitan Etiopian Gasteiz Green City Capital izendatu izanak jakinmin handia eragin du Afrikako Bankuaren ordezkariengan, Euskadi erreferentetzat jo dutelarik.

 

Hiri Garapen Iraunkorrerako Funtsak bost hiri aukeratu ditu dagoeneko Tunisian, Gabonen, Tanzanian eta Ginea-Konakryn, den-denak urbanizazio azeleratuari loturikoak eta hazkunde azkar-azkarraren arazoei aurre egin behar diotenak: antolatu gabeko garapena, trafikoa, zabor-bilketa eta tratamendua edota defizit energetikoa. Hiri Garapen Iraunkorrerako Funtsak laguntza emango die, horien garapena modu iraunkorrean planifikatuz. Horren harira, euskal hirien esperientziak zer ikasia ematen duten hiri-ereduen adibide eta erreferentzia bilakatu dira.

 

Bisita hau, Afrikan agentziaren zerbitzu berriak garatzeko eta Euskadi eta kontinente horren arteko harremanak sustatzeko, Basque Trade & Investment egun lantzen ari den estrategiari atxikita dago. Ildo horretan, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia etengabe harremanetan dago Afrikako Garapen Bankuarekin, horrelako funtsek luze gabe argitaratuko dituzten lizitazioetan parte hartzeak euskal enpresei ekarriko dizkien balizko nazioartekotze-aukerak identifikatzeko.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak