Nazioartekotzea
Albisteak 15 maiatza, 2021

467 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko

Urtebeteren buruan Nazioartekotzeko Euskal Agentziak berriro jarri du martxan nazioarteko espezialistak trebatzeko programa, Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazi zuena
-

Maiatzaren 15ean (larunbata), 467 gazte (244 emakume eta 223 gizon) lehiatu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 2021-2023 urteetarako eskaini dituen nazioartekotzeko 125 beketako (BEINT) bat lortzeko. Hala, berriro jarri da  martxan Eusko Jaurlaritzak 1986an abiarazitako nazioarteko espezialisten trebakuntzarako programa, iaz bertan behera utzi behar izan zena ezinbestez.

Gaur, hautagaiek hautaketa-prozesu bat iragan dute goizez eta arratsaldez. Aurrena, hizkuntzen ezagutza eta erabilpenari buruzko probak: ingelesa (baztertzailea izango da), euskara eta, nahi izanez gero, atzerriko bigarren hizkuntza bat (alemana, arabiera, txinera, frantsesa, italiera, portugesa, errusiera nahiz japoniera). Eta ondoren, ezagutza sozio-ekonomikoei buruzko proba orokor bat eta bi proba psikotekniko.

BEINT prestakuntza-programaren ibilbidea

BEINT programa aukera paregabea da goi-mailako unibertsitate-titulua duten 31 urtetik beherako gazteentzat, nazioartekotzeari eta kanpo-merkataritzari buruzko prestakuntza hartzeko eta Euskadin eskaera handia duten karrera profesionalak hasteko.

Prestakuntza-planak ongi bereizitako hiru fase ditu, eta helburutzat du bekadunei ahalik eta esperientzia onena ematea, aukera eskainiz ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzeko 24 hilabeteko epean.

Lehen fasea lau hilabeteko unibertsitate-prestakuntza bat da, hamalau jakintza-arlorekin beraizik diseinatua. Aurtengo deialdian, hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute ikastaro hori. Behin fase hori gainditu ondoren, bekadunak eskubidea du programarekin jarraitzeko eta hitzarmena sinatu duten unibertsitateen ziurtagiriak eskuratzeko.

Hamabi hilabeteko hurrengo fasean, eta egiaztatutako beren ahalegina dela medio, bekadunek aukera izango dute atzerriko jomuga bat aukeratzeko eta euren prestakuntza praktikoa hantxe jarraitzeko, enpresei zerbitzu emanez Basque Trade & Investment agentziaren kanpo-sareko bulegoetan, Ofecomes-en eta kanpo-merkataritzaren sustapenerako nazioarteko agentzia hitzartuen beste bulego batzuetan.

Prestakuntza-ibilbidea osatzeko, bekadunek zortzi hilabeteko esperientzia praktikoa jasoko dute atzerrian kokatutako eta eurek aukeratutako enpresetan, ahal dela EAEkoetan.

Programak irauten duen bi urteak amaitutakoan, gazte titulatuak profesional bihurtuko dira eta karrera oso bat izango dute aurrean, askok kudeaketa arloko erantzukizunak betetzen euskal enpresa nazioartekotuen aldetik eskari handia duten lanpostuetan.

2021eko deialdian 80 bekadunek osatuko dituzte ibilbidearen hiru faseak 2021eko iraila eta 2023ko abuztua bitartean. Beste 45 bekadun enpresako praktiken fasera pasako dira zuzenean, behin fase akademikoa amaitutakoan, eta 2022ko abuztuan bukatuko dute programa.

Baldintza ekonomikoak

BEINT bekek jomugaren arabera kalkulatutako aurrekontua izango dute, 30.000 eurotik 60.000 eurora bitartekoa. Aurrekontu horrekin bekadunek baldintza duinetan egiten diete aurre euren garraio, ostatu eta mantenu gastuei eta herrialdeetan sartzeko ordaindu behar diren baimenei, bekak irauten duen denboran.

Horrez gain, bekadunek badute bidaia-laguntzako, erantzukizun zibileko eta osasun arretako aseguruen estaldura, gerta daitezkeen kontingentzia guztiak barne hartzen dituena, baita azkenaldian jasaten ari garen pandemiak eragindakoak ere.

Alumni

Aurtengo beste berritasun bat da BEINT programaren ALUMNI plataforma. Bekadun ohiei zuzendutako zerbitzu bat da, iraganean laguntza hau jaso zuten 1.300dik gora pertsonaren arteko elkarreragina ahalbidetzeko eta mota askotako zerbitzuak eskaintzeko: mentoring-a, informazio interesgarriak, programaren barruko profilei zuzendutako lan-eskaintzak argitaratzea, ekitaldi esklusiboak, mentoring programak… Programa bukatu ahala, urtero-urtero ALUMNI plataformako kide bihurtzeko gonbidapena igorriko zaie bekadunei.

Lotutako albisteak

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.