Australia
Albisteak 17 ekaina, 2024

Basque Trade & Investment-ek Australiako merkataritza-aukerak identifikatu ditu

Ekainaren 11n Sydneyn antolatutako jardunaldi batean, Australiako merkatuan barneratzean izan zituzten erronka eta aukerei buruz hitz egin zuten parte-hartzaileek
-

Basque Trade & Investment-ek joan den astean misio bat egin zuen Australiara , euskal enpresentzat merkataritza-aukera garrantzitsuak identifikatzeko helburuarekin, bai Australiako euskal enpresen artean, bai Australiako ekosistemaren beraren artean, BasqueTradek herrialdean laster irekiko duen bulego berria kokatzeko.

Ildo horretan, Ainhoa Ondarzabal kontseilari delegatuak adierazi zuenez, “BasqueTrade ahalegin handia egiten ari da Asia-Pazifikoko eskualdean merkatu berriak irekitzeko, euskal enpresek hazteko tarte handiagoa baitute, agentziak egindako azterketen arabera”.

Misio horren ondorioz, berehalako aukerak identifikatu dira herrialdeko funtsezko zenbait sektoretan. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira:

  • Energia berriztagarriak: Australiak anbizio handiko helburuak definitu ditu energia berriztagarrien alorrean, batez ere energia eolikoaren alorrean. Izan ere, Hegoaldeko Gales Berriko gobernuak, adibidez, 2030erako energia berriztagarriko 20GW instalatzea aurreikusten du.
  • Sare Elektrikoak: Australian dagoen sare elektrikoa hobetzeko eta zabaltzeko planifikatutako inbertsio handiak ere nabarmendu ditu bidaiak.
  • Garraioa: Australiako gobernuak aurrekontu-partida garrantzitsu bat esleitu du azken aurrekontuetan garraioa hobetzeko.
  • Industria-sektorea: Australiako hainbat estatuk berrindustrializazio-planak ezarri dituzte teknologian oso intentsiboak diren sektoreetan, eta Euskadiko enpresek aukera bikaina dute berrikuntza industrialean eta teknologikoan dituzten indarguneak aprobetxatzeko, Australiako merkatuan lankidetzan aritzeko eta hedatzeko.

Sektore horiek aukera esanguratsu gisa aurkezten dira euskal enpresentzat, teknologia jasangarrietan, azpiegitura elektrikoetan, mugikortasun jasangarrian edo fabrikazio-teknologia aurreratuetan duten berrikuntzagatik eta lidergoagatik.

Bidaia horretan, Basque Trade & Investment-eko ordezkaritzak bilerak egin zituen Hegoaldeko Gales Berriko Gobernukoordezkariekin, Victoriako Gobernuarekin eta Austrade, Australiako merkataritza-sustapenerako agentziarekin. Gainera, Transgrid eta Energy Co bezalako energia-enpresekin eta aipatutako sektoreetako enpresa-elkarte australiarrekin bilerak egin ziren, eta herrialdean ezarrita dauden euskal enpresekin topaketa bat egin zen.

Bilerak funtsezkoak izan dira harreman estrategikoak ezartzeko eta etorkizunean izan daitezkeen lankidetzak aztertzeko, eta Euskadiren eta Australiaren arteko harremanak indartzeko urrats erabakigarria izan da, bi eskualdeei mesede egingo dieten lankidetza- eta merkataritza-bide berriak irekiz.

 

Bulego komertzial berria Australian

2024ko urrian, Basque Trade & Investment-ek bulego komertzial berria irekiko du Australian, Arantxa Tapia sailburuak iragarri zuen bezala. Bulego horren helburua aukera horiek euskal enpresei hurbiltzea eta Australiako merkatuan sartzen laguntzea izango da, bi eskualdeen arteko merkataritza-loturak are gehiago indartuz.

 

Basque Trade & Investment
Basque Trade & InvestmentEusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da. Spri Taldean dago, eta nazioartean euskal enpresentzako merkataritza- eta inbertsio-aukerak sustatzen ditu.

Australia Encuentro

Lotutako albisteak

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  sistema  digital  berria  aktibatu  dute  enpresa  esportatzaileei  muga-zergen  itzulketa  arintzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek sistema digital berria aktibatu dute enpresa esportatzaileei muga-zergen itzulketa arintzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.