Nazioartekotzea
Albisteak 5 maiatza, 2019

700 enpresak hartzen dute parte Intergune+2019 ekitaldian, nazioartekotzeari buruzko Euskadiko urteroko hitzorduan

Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko
-

 

Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko

Berriro ere topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin –16 bulego eta aholkulari–, aholkularitza pertsonalizatua emateko Kanpo Sareak barne hartzen dituen 80tik gora herrialderi buruz

Intergune+ ekitaldiaren berritasun garrantzitsuenak, Talentuaren Foroak, indartu egin nahi ditu nazioartekotze arloko profesional berrien gaitasun eta trebetasunak, gero eta gehiago eskatzen direnak enpresen aldetik.

Programa

 

700 enpresak eman dute izena maiatzaren 6tik 7ra (astelehenetik asteartera) bitartean BECen egingo den Intergune+2019 ekitaldian, nazioartekotzeari buruzko urteroko hitzorduan. Intergune+ 2019 da Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren apustua enpresariei beren negozio-proiektuak atzerrira ateratzen laguntzeko. Aurtengo edizioa ere topagune bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Sarearekin –16 bulego eta aholkulari–, aholkularitza pertsonalizatua emateko Kanpo Sareak barne hartzen dituen 80tik gora herrialderi buruz. Era berean, ezagutzera emango dira nazioartekotzearen arloko zerbitzu berriak, finantzaketa eta laguntzak.

 

Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandia Intergune+ 2019 ekitaldian izango da eta Miguel Ceballosek –Europako Merkataritza Komisarioaren Laguntza Kabineteko buruak- irekiko du ekitaldiaren egitaraua, gaur egungo egoera geopolitikoari buruzko hitzaldi batekin; ondoren, mahai-inguru bat egingo da atzerriko merkatu nitxoetan lider diren euskal enpresekin, zeintzuek hizpide hartuko baitituzte euren esperientzia eta etorkizuneko erronkak.

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatzen duen Intergune+ 2019 beraizik diseinatuta dago erantzuna emateko euskal enpresek atzerrira irtetean dituzten erronkei. Hauek dira enpresen erronka garrantzitsuenak: atzerriko merkatuak lideratzea eta dibertsifikatzea; urruneko merkatuetan eta merkatu arriskutsuetan sartzea; nazioartekotze-eredu bat aukeratzea; enpresen tamaina, lehiakortasuneko aldagai garrantzitsu bezala; eta nazioarteko espezializazio handiko profesionalak integratzea.

 

Zentzu horretan, Intergune+ ekitaldiak berritasun garrantzitsu bat dakar aurten. Atal bat sortu du, hitzaldien egitarauarekin paraleloki garatuko dena, zeinaren helburua baita areago indartzea nazioartekotze arloko profesional berrien gaitasun eta trebetasunak, gero eta gehiago eskatzen direnak enpresen aldetik.

 

Enpresariak dira Intergune+ ekitaldiko urteroko jomuga-publikoa. Zehazki, atzerrian ezarrita dauden enpresak, herrialde bat baino gehiagotan kokatuta daudenak, enpresa esportatzaileak, esportatzeko premia dutenak, beren negozioa nazioartekotzeko unea oraindik aurkitu ez dutenak baina halere badakitenak nazioartekotu behar dutela, eta baita ere nazioartekotzearekin lotutako eragile publiko eta pribatuak. Esan bezala, edizio honetako nobedadeetako bat da ikasleei eskainitako kapitulu berezia, hobeto ezagutu ditzaten zeintzuk diren euskal enpresek behar dituzten nazioarteko espezializazioak.

 

B2B topaketak Kanpo Sarearekin

80 herrialdetan presentzia duen Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sareko zuzendari eta aholkulariak Euskadira etorriko dira Intergune+ 2019 ekitaldian parte hartzera. Eusko Jaurlaritzako agenteek ordezkatutako herrialdeetan interesatutako enpresek aukera izango dute aurrez aurreko bilerak egiteko eta beren nazioartekotze proiektuak aztertzeko.

 

Egitaraua

Lehen eguneko (maiatzak 6ko) agenda osatuz, Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren balio erantsiko Programa eta Zerbitzuak aurkeztuko dira, eta mahai-inguruak antolatuko dira, bai hobeto ezagutzeko programa eta zerbitzu horiek erabili dituzten euskal ETEen nazioartekotze-prozesuak, bai bertatik bertara azaltzeko nolako esperientziak bizi izan dituzten ezarpen fasean dagoen Afrikakoa bezalako merkatu batean.  Arratsaldean euskal enpresetako profesionalen nazioarteko mugikortasunaren arazoak eta erronkak ezagutu eta eztabaidatuko dira. Atal honetan, enpresek eurek azalduko dute nolako profilak behar dituzten atzerrian, nolako arazoak dituzten atzerriratzeko, zeintzuk diren beren karrera planak, zein arazo dituzten jomugako herrialdean langileak hautatzeko, atzerriko langileak leialtzeko eta langile horien errotazioa bultzatzeko, ETE batek izan ditzakeen arazoak bere proiektua atzerriko herrialde batean saltzeko, e.a. Horrez gain, ezagutzera emango dira Agentziak eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituzten konponbideak (BEINT beka, Kanpo Ekintzako Giza Baliabideen zerbitzuak, e.a.).  Maiatzaren 7an euskal enpresek beren nazioartekotze-esperientzia azalduko dute, baina ikuspegi sektorialetik eta, zehazkiago, espezializazio adimenduneko estrategian lehentasunezkoak diren sektoreen ikuspegitik: energia berriztagarriak, bio-osasuna, automozioa, makina-erreminta eta ziber-segurtasuna.

 

Laburtuz, hitzaldi eta mahai-inguruetan bost helburu hauek bilatuko dira:

  • adituek beren ikuspegia azaltzea munduko egoera geopolitikoari buruz eta, zehazkiago, populismoek nazioarteko politikan duten eraginaz,
  • nazioartekotzea bultzatzeko tresnen bitartez nazioartekotze-prozesua ongien diseinatzen eta gauzatzen ari diren enpresen erakusleiho izatea,
  • merkatu-nitxoetako liderren esperientzia ezagutzea,
  • aukera-merkatu berrietarako plan estrategikoak prestatzen laguntzea,
  • sektore estrategikoetara bideratutako tailerrak egitea: Energia berriztagarriak, Osasuna-biozientziak eta Manufaktura aurreratua, beste sektore garrantzitsu batzuekin batera: Automozioa, M-E, Aeronautika eta IKTak.

 

Talentuaren foroa

Nazioartekotzeak Euskadin urtero daukan Hitzordu honen berritasun garrantzitsuena da egitarau paralelo bat eta espazio propio bat sortuko dela unibertsitatea eta enpresa elkarrekin konektatzeko, espazio horretan gaurko ikasleek eta biharko nazioartekotzearen arloko profesionalek bertatik bertara ezagutu ditzaten globalki lehiatu nahi duten enpresek eskatzen dituzten  gaitasun, trebezia, talentu eta prestakuntzak.

 

Hala, Intergune+ barruan egingo den Talentuaren Lehen Foroa gehienbat unibertsitateko ikasketak amaitzen ari diren gazteei zuzendutako topaketa bat da, helburutzat daukana gazte horien interesa piztea nazioartekotze arloko karrera profesional bat egin dezaten, eta baita ere bermatzea nazioarteko profila duten adituak izango ditugula etorkizunean.

 

Atal hori bereziki zuzendua dago Nazioartekotzearekin lotutako graduetako azken ikasturteak egiten ari diren ikasleei eta BEINT eta Global Trainning programetako bekadun ohiei.

 

Asmoa da beren testuinguruan jartzea nazioarteko talentuak munduan bizi duen egoera eta euskal enpresetako gazteek datozen urteetan izango dituzten erronkak. Horretarako, mahai-inguruetan lehen pertsonan kontatuko da nolako esperientziak bizi izan dituzten BEINT beken onuradunak izan eta gero une honetan euskal enpresetan lanean ari diren lagunek, eta Global Trainning beken onuradunak izan ondoren orain Euskadiko multinazional batean lanean ari direnek.

 

Orobat emango da ezagutzera euskal enpresaren ikuspegia (gehien behar diren profilak, eskatzen diren gaitasunak, epe luzerako irtenbide profesionalak enpresan) eta baita ere erakundeena (BEINT eta Global Trainning programen 2019ko edizioen aurkezpena eta talentua Euskadira itzultzeko prozesuaren erronkak, zailtasunak, abantailak eta laguntzak).

 

Erakusleen gunea

Azkenik, urtero bezala, Intergune+2019 ekitaldian erakusketa-gune bat egongo da, non presente egongo diren enpresen nazioartekotze arloko eragile publiko eta pribatuak. Alde publikoan aipagarria da hor izango direla SPRI Taldearen Invest in the Basque Country estrategia eta Bizkaia Talent.

 

Hala, aurten gune horretan izango dira: hiru Foru Aldundiak, hiru Merkataritza Ganberak, Basque Clusters, Energia Klusterra, ICEX, Bilboko Portuko Agintaritza, Cofides, Cesce, Elkargi, Itac, Interacción, Negobide, Iberemprende Fundazioa, Sparber, Oteic taldea, Agex taldea, Abas, AIR France, KLM, Banco Sabadell, Santander, Bankoa Credit Agricole eta Barrilero y Asociados abokatu-bulegoa.

Lotutako albisteak

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Eusko  Jaurlaritzak  Tzitzikostas  komisarioaren  aurrean  defendatu  du  eskualdeek  automobilgintzaren  sektorearen  eraldaketan  duten  funtsezko  zeregina

Eusko Jaurlaritzak Tzitzikostas komisarioaren aurrean defendatu du eskualdeek automobilgintzaren sektorearen eraldaketan duten funtsezko zeregina

Andoitz Korta industriako sailburuordeak parte hartu du Estrasburgon egindako Automobilgintzarako Eskualdeen Aliantzaren Konferentzian

Euskal  enpresek  Marokoko  automobilgintza  sektorea  esploratu  dute  web-mintegi  batean
16/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek Marokoko automobilgintza sektorea esploratu dute web-mintegi batean

Web-mintegiak, hedatzeko, esportatzeko zein lehiatzeko aukerengatik Maroko merkatu estrategikotzat jotzen duten osagaien sektoreko (TIER 1, 2 eta 3) eta makineriaren sektoreko euskal enpresei zuzenduta

Euskadik  eta  Australiak  harremanak  estutu  dituzte  industriaren  eta  energiaren  arloan

Euskadik eta Australiak harremanak estutu dituzte industriaren eta energiaren arloan

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak aldebiko bilera egin du gaur Rosemary Morris-Castic Australiako enbaxadorearekin

Europar  Batasunak  zigor  ekonomiko  eta  energetiko  berriak  onartu  ditu  Errusiaren  aurka
10/06/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak zigor ekonomiko eta energetiko berriak onartu ditu Errusiaren aurka

Hamazazpigarren neurri-sorta honek Ukrainako gatazkari lotutako ontzi eta erakundeei eragingo die, eta pixkanaka-pixkanaka Errusiako erregai fosilekiko mendekotasuna ezabatzea aurreikusi du

Poloniako  Wielkopolska  eskualdeak  berrikuntza  eta  transferentzia  teknologikorako  ereduak  esploratu  ditu  Euskadin
10/06/2025 Nazioartekotzea

Poloniako Wielkopolska eskualdeak berrikuntza eta transferentzia teknologikorako ereduak esploratu ditu Euskadin

BasqueTradek hartutako misio hau bat dator agentziak euskal enpresen nazioartekotzea sustatu eta Europako eskualdeekiko lankidetza bultzatzeko finkatua duen helburuarekin.

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Polonian  finkatutako  euskal  enpresek  loturak  indartu  dituzte  Varsovian  antolatutako  topaketan

Polonian finkatutako euskal enpresek loturak indartu dituzte Varsovian antolatutako topaketan

Honelako ekimenek indartu egiten dute Eusko Jaurlaritzak nazioarteko euskal enpresa-komunitatearekin duen konpromisoa, merkatu estrategikoetan duen erraztaile-lana indartuz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.