Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 maiatza, 2020
15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko

Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa

Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra Gobernu Kontseiluaren ondoren agertu da gaur, Kontseiluan bertan onartu zen eta 15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa azaltzeko.

Sailburuak azaldu duenez, bere Sailak beharrezkotzat hartzen du euskal turismo- eta merkataritza-sektoreari bizirauten laguntzeko zuzeneko diru-laguntzen lerro bat ezartzea, pandemiaren hedaduraren berehalako ondorioak kontuan hartuta. “Helburua da inpaktua txikiagotzeko babesa eta euskarria ematea eta osasun-alarma amaitzean jardueran lehenbailehen errebote bat gerta dadin lortzea”.

Sailburuak azaldu duenez, turismo-establezimenduen % 86 inguruk 5 enplegu baino gutxiago dituzte, eta autonomoen kolektiboa handia da (enpleguaren % 20 biltzen du). Merkataritzan, berriz, establezimenduen % 78k 2 enplegu baino gutxiago dituzte, eta % 93k 5 enplegu baino gutxiago; autonomoak % 34 dira.

Erakunde onuradunak

Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa turismoa edo merkataritza duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.

Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak

Gastu operatiboak eta arruntak, lan-gastuak izan ezik (soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak):

  • Jarduera egiten den establezimenduaren erosketa estaltzera bideratutako hipoteka-maileguen kuotei dagozkien ordainketak edo establezimenduaren alokairuaren ordainagiriak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko segidako 3 hilabetekoak.
  • Osasun-alarma indarrean jarri aurretik eskuratutako produktu galkor edo freskoen hornidurarako gastua edo eskuratu ondoren itzuli edo berriro negoziatu ezin izan den sasoiko produktuen stocka erosteko gastua (merkataritza).
  • Osasun-alarmagatik jarduera itxita egon den aldian eragindako gastu arruntak, hala nola hornidurak, beste kontsumo batzuk edo kanpo-zerbitzuen ordainketak; COVID-19ren inpaktuari lotutako askotariko laguntzen aholkularitza- eta kudeaketa-gastuak; ostalaritza-, merkataritza- eta turismo-arloko elkarteetan afiliatzeko kostuak, alarma-egoera indarrean jarri eta 6 hilabeteko gehieneko aldiari dagozkionak.
  • Alarma-egoera indarrean jarri aurreko bosturtekoan egindako inbertsio-epeei dagozkien ordainketak edo inbertsio horien segidako 3 hilabeteko finantzaketa-kuotei dagozkienak, turismoaren kasuan.

Laguntzen zenbatekoari dagokionez, aurkeztutako gastuaren % 100 estaliko du, eta enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 3.000 euro izango da. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak 750 €-koak izango dira gutxienez. Sailburuak azpimarratu duenez, “laguntza horiek bateragarriak dira beste edozein diru-laguntzarekin, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada”.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak 20 milioi euroko Renove programak iragarri ditu

Guztira, 25 milioi euro bideratuko dira energia eraginkortasun, makina-erreminta, 4.0 industria eta...Leer más

Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Jarduera utzi duten autonomoentzako laguntzak 16 milioi eurora handitu dira

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta,...Leer más

Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida

Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude Izena...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?