Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Nazioarteko gauzatu 2024

Enpresei laguntzen diegu euren nazioartekotze-prozesuan

Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.

Nazioarteko Gauzatu 2024

5M € euskal enpresek atzerrian duten nazioartekotzea errazteko, posizionamendua hobetzeko eta lehiakortasuna handitzeko laguntzetan

Gauzatu Internacional laguntza-programa ETEak eta euskal enpresa handiak atzerrian ezartzea sustatzeko diseinatu da, lehiakortasuna areagotzeko eta nazioarteko posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta finantzaketa eskainiz.

Programa honen bidez laguntza ematen zaie atzerrian dauden euskal enpresei ezarpenak (bai produkzio arlokoak eta bai produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak) egin, zabaldu eta berritzeko. Gure babesa eman nahi diegu Euskadiko enpresei nazioartean sendotu daitezen eta kanpo-merkatuan duten presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, euren etorkizuneko bideragarritasuna handitzeko.

Enpresa bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du, eta laguntzak interesik gabeko finantzaketa itzulgarritan emango dira, urtero ordainduko direnak egindako inbertsioen araberako proportzioan, eta bost urtean itzuli beharko direnak inbertsio proiektua amaitu eta bigarren ekitalditik aurrera.

Epeak

Hasiera data: Laster
Amaiera data:
Zehaztu gabe
Zer eskaintzen du?

Nazioarteko Gauzatu 2024k eskaintzen dizu

1M € gehienez enpresa bakoitzeko, nazioartekotze-proiektu bat garatzeko.

Atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko aukera izatea.

Lehiakortasuna handitzeko eta nazioarteko posizionamendua hobetzeko aukera.

5 urtetan itzuli beharreko interesik gabeko kredituak, inbertsioa amaitu denetik urtebeteko gabealdiarekin.

Zertan laguntzen dizu?

Nazioarteko Gauzatu 2024k lagunduko dizu

  • Zure enpresarentzako lursail, eraikin edo altzari berriak erosten.
  • Makina, tresna, instalazio teknikoekin edo bestelako instalazioaekin ekipatzen.
  • Ekipo eta programa informatikoak erosten.
  • Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzen.
Norentzat da?

Eskatu zure enpresa nazioartekotzeko eta atzerrian inbertitzeko aukera emango dizun laguntza, zure nazioarteko posizionamendua hobetzeko eta bezero berriak eskuratzeko.

  • Euskadin kokatzen diren edo produkzio-instalazioak dituzten ETE eta enpresa handientzat.
  • Enpresak eskaera aurkeztu baino lehen eratu eta erosi beharko dira, eta egin beharreko inbertsioak deialdiaren ekitaldian hasi beharko dira, betiere laguntza eskatu ondoren.
  • Proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa izan beharko dute, eta 36 hilabetetik beherako epean gauzatu beharko dira.
  • Baztertutako sektoreak: eraikuntza, higiezinak, finantzak, aseguruak, defentsa, arrantzako eta akuikulturako produktuak eta nekazaritza-ekoizpen primarioa

Nazioarteko posizionamendua hobetu eta bere bideragarritasuna sendotu lagunduko dizuten bezero berriak eskuratuz

Nazioartekotzea enpresa baten oraingo eta etorkizuneko bideragarritasuna bermatzeko modurik onena izan daiteke. Aurkeztu gutxienez 120.000 euroko inbertsio-proiektua, eta eskatu orain zure enpresa nazioartekotzeko laguntzak.

Eskatu hemen

Lortu ezazu zure enpresa nazioartekotzen lagunduko dizun laguntza

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

NAZIOARTEKO GAUZATU 2024 programako dirulaguntzak eskuratzeko, bete zure eskaera.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua

Telefono zenbakia 900 929 393

Lotutako laguntzak

Zure Nazioartekotzea-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu