Innobideak Kudeabide 2021


Kudeaketa aurreratuko metodologia, tresna eta printzipioak ezartzea

Innobideak Kudeabide

Hasi hasierako kontrastetik eta Proiektu Pilotuak definitzetik, eta Sendotze proiektuak ezartzeraino.

Epeak

Hasiera data: 2021/04/20

Amaiera data: 2021/09/23, 24:00retan

Programa honek Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko. Era berean, laguntza ematen du aukerak identifikatzeko eta Administrazioek enpresei eskaintzen dizkieten tresnak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko.

Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean.

Helburu hori 3 laguntza-ildoren bidez egituratzen da: Innobideak LehiabideInnobideak Kudeabide eta Innobideak Pertsonak. Eta asmoa da gorago  aipatutako aldaketa garrantzitsuen ondoriozko premiei erantzutea, zeintzuek orobat aldatuko baitituzte produktu eta zerbitzuak, prozesuak, kudeaketa-moduak eta pertsonekiko harremanak.

Zalantzak badituzu

Euskal Industriarentzako
Arreta Zerbitzua

Jarri harremanetan gurekin

T.: 900 929 393
email info@spri.eus

Innobideak kudeabidek eskaintzen dizu

Gastuen % 60eko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza

Eraginkortasun operatiboa handitzea negozio-prozesuak hobetuz

Zure enpresaren lehiakortasun-posizioa indartzea

Metodoa, zorroztasuna eta erritmoa aplikatzea estrategiak garatzean

(*) Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da proiektuko.

Innobideak kudeabidek lagunduko dizu

  • Estrategia. Gogoeta estrategikoko proiektu parte-hartzaileak.
  • Bezeroak. Bezeroekiko harremanak eta balio-katearen eraginkortasuna sustatzen dituzten proiektuak
  • Pertsonak. Hautaketa- eta ordainketa-prozesuak, ezagutzaren garapena, eskumenak eta lidergo-gaitasuna hobetzera bideratutako proiektuak.
  • Gizartea. Lan soziala eta ingurumenaren sostengarritasuna ahalbidetuko duten neurriak bultzatzea.
  • Berrikuntza. Helburuak eta estrategiak definitzea berritzeko eta enpresaren nahiz bere ingurunearen potentzial berritzailea aprobetxatzeko
  • Emaitzak. Emaitza estrategikoak neurtzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko mekanismoak bezeroengan, pertsonengan, gizartean eta berrikuntzan.

Zure enpresak laguntza hau jaso dezake

Industria-enpresa bat edo IKTen sektoreko enpresa bat zara?
Produktu edo prozesu industrialari lotutako zerbitzuen industria bat zara?
Logistika industrialean aritzen zara, baina ez garraioan?
Euskadin zaude eta gutxienez 10 langile dituzu?

* Euskaliten laguntzarekin eginiko kontrastea behar duzu, bestela plan estrategikoa edo kudeaketa plana aurkeztu beharko duzu, zeinetan behar bezala identifikatuta egongo baita proiektua.

Kudeaketa aurreratua funtsezkoa da enpresen lehiakortasunerako. Aprobetxa ezazu.

Txertatu zure enpresaren gaitasunak eta baliabideak ikuspegi estrategiko batetik ordenatzen, arrazionalizatzen, lehenesten eta optimizatzen lagunduko dizuten ezagutzak eta kudeaketa aurreratuko ereduak.

Innobideak programak 3 laguntza eskaintzen ditu helburu desberdinekin. Aukeratu zurea.

Innobideak Lehiabide

Laguntzen dizu erronka estrategiko berriei aurre egiten, konpainiaren dibertsifikazioa handitzera bideratutako produktuen edo/eta negozio-prozesuen berrikuntzako proiektuak babestuz.

// Eskuratu laguntza hau

Innobideak Pertsonak

Aukera ematen dizu eredu berriak ezartzeko enpresako pertsonek kudeaketan, emaitzetan eta/edo jabetzan duten partaidetzarako, eta enpresen ezagutzarekin eta emaitzekin duten lotura sendotzeko.

// Eskuratu laguntza hau

Innobideak Kudeabide

Enpresa-kudeaketa hobetu behar duten enpresa finkatuagoentzat, eraginkortasuna hobetzen lagunduko dieten metodologiak aplikatuz.

// Hemen zaude. Eskatu orain

Ohiko galderak

Enpresak likidazio-eskaera aurkeztu ahal izango du laguntza-eskaeran adierazitako hasierako amaiera-data baino lehen, baldin eta proiektua osorik bukatuta badago eta dagozkion faktura guztiak ordaindu baditu. Behin likidazio-eskaera aurkeztutakoan, enpresak ezingo du beste likidazio-eskaerarik aurkeztu edo proiektuaren exekuzio-epea luzatu, eta proiektua amaitutzat joko da.
Lankidetza-proiektu bat osatzeko bi enpresa behar dira gutxienez. Halere, kontuan hartu behar da enpresa guztiek bete behar dituztela INNOBIDEAK Programaren araudian erakunde onuradun izateko ezarritako baldintzak. Era berean, justifikatu egin beharko da proposatutako enpresa guztien parte-hartzea beharrezkoa dela proiektua gauzatzeko, ez dadin sortu lankidetza-proiekturik partzuergoaren sorrera beharrezkoa ez denean edo behartua denean.
EZ. Aurkeztutako laguntza-eskaera dokumentu ofizial bat da eta ez du aldaketarik onartzen irismenari, kostuei edo parte-hartzaileei dagokienez. Behin proiektu-eskaera aurkeztu ondoren, ulertzen da itxia eta irmoa dela. Proiektuaren konfigurazioan aldaketak egin behar badira, enpresak uko egin beharko dio aurkeztutako espedienteari, eta bakarrik laguntza-eskaerak aurkezteko epeak zabalik jarraitzen badu aurkeztu ahal izango du beste eskaera bat, zeinari erantsiko dion hornitzaile, kostu eta irismen berriei buruzko informazioa eta dagokion justifikaziozko dokumentazioa
BAI. Behin INNOBIDEAK Programarako laguntza-eskaera aurkeztu ondoren, enpresa has daiteke lanean proiektuan. Halere, kontuan hartu behar da posible dela laguntza ukatzea. Beraz, enpresa arrisku horrekin ariko litzateke lanean, proiektuaren kostuak bere gain hartuz Programaren kofinantzaketarik gabe. Nolanahi ere, SPRIn laguntza-eskaera aurkeztu ondoren hasi beharko da proiektua, eta hasiera-datak bat etorri beharko du eskaera horretan adierazitako datarekin.
Dirulaguntzaren onuradunak 3 eskaintza eskatu behar ditu proiektuaren kostua 15.000 eurokoa edo handiagoa denean (BEZ gabe). Enpresak 3 eskaintza horiek gorde behar ditu espedienteko dokumentazioarekin batera, indarrean dagoen legeriak eskatzen duen denboran. Laguntza-eskaeran soilik atxiki beharko du proiektua gauzatzeko aukeratu duen hornitzailearen eskaintza. Erantzukizunezko adierazpenean aipatu beharko du badauzkala legeak eskatzen dituen 3 eskaintzak.
Kanpoko enpresek eta proposatutako lantaldeak esperientzia egiaztatua izan behar dute proiektuaren esparruan, eta alderdi hauek adierazi beharko dituzte euren eskaintzan: Proiektua gauzatzeko osatu den lantaldeko pertsonen izena, prestakuntza eta esperientzia. Esperientzia antzeko operazioetan: Antzeko zenbat operaziotan parte hartu duen, operazio motak, operazio horiek zein sektoretan kokatzen diren, parte hartu duen 3 operazio garrantzitsuenen azalpen laburra, mota honetako operazioetan birfinantzatutako zorraren bolumena, operazio horietan izandako emaitzak / lorpenak.
Laguntza eskaera telematikoki aurkeztu behar da SPRIren web orriaren bidez. Enpresaren lege-ordezkariaren ziurtagiri aitortu bat behar da digitalki sinatzeko, eta baita ere txartel irakurle bat (ziurtagiriak). Baliozkoak izango dira erakunde hauek emandako ziurtagiriak: Polizia (NANe), Izenpe, FNMT eta Camerfirma.
Laguntza-eskaera dokumentu hauekin batera aurkeztuko da: a) Erakundearen lege-ordezkariaren erantzukizunezko adierazpena, zeinetan jasoko baitira Lortu laguntzaren oinarrien (SPRIren web orrian daude) 10. artikuluko 6.a puntuan zehazten diren inguruabarrak. b) Lege-ordezkariaren notario-ahalordea (onuraduna langile autonomoa bada, dagokion Foru Aldundiaren edo Udalaren Ogasun Sailaren ziurtagiri eguneratua, jarduera ekonomikoa egiaztatzeko). c) Erakunde onuradunaren IFZ. d) Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna eta zenbakia (IBAN) onuradunaren izenean daudela egiaztatzeko. e) Aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu aditu eta independentea eskatzeko beharra justifikatzen duen memoria, zeinak bere baitan hartuko baititu laguntzaren oinarrietan jasotzen diren puntuak. f) Pertsona edo erakunde aditu eta independenteak eginiko eskaintzaren aurrekontua (7.5 artikuluan azaldutako irizpideen arabera), hari erantsiko zaiolarik aholkularitza-taldearen esperientzia azaltzen eta egiaztatzen duen dokumentazioa (7.10 artikuluan azaldutako irizpideen arabera). g) Enpresaren “negozio-plana”, enpresa laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteetan eratua izan bada.
Justifikazio-memorian puntu hauek jorratu behar dira: a) Enpresaren jarduera eta egungo egoera. b) Covid-19ak enpresaren arlo desberdinetan sortu dituen arazoak (bere jarduera ekonomikoan izan duen inpaktua). c) Osasun krisiak sortutako egoerari aurre egiteko ekintzak, identifikatu direnak edo dagoeneko martxan daudenak (alderdi operatiboa eta finantzarioa landuz). d) Finantza-posizio garbiaren egoera. e) Finantza-hartzekodunen zerrenda, eta horietako bakoitzaren zorraren posizioa. f) Kanpoko adituen laguntza eskatzeko beharra eta arrazonamendua. g) Dirulaguntza honen xede den zerbitzuarekin lortu nahi diren helburuen azalpena.
Lehen fasea laguntza ebatzi eta 90 eguneko epean egin behar da, beranduenera 2021eko azaroaren 30erako. Bigarren fasea 1. fasea amaitzean egin behar da, beranduenera 2022ko urriaren 30erako.

Lortu orain enpresaren kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetzeko laguntza.

Bete zure eskaera Innobideak Kudeabide programako dirulaguntzak lortzeko.

Zalantzaren bat duzu?

Deituguzu.

Euskal enpresarentzako
arreta zerbitzua.