Gauzatu Industria 2025
28 milioi euroko laguntzak oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko
Programa honek ETE industrialak edo industriarekin zerikusia duten eta teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten ETEak sustatzen laguntzen du, Euskadin garatzen den garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko. Horrela, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna handitu nahi dugu, euskal enpresen produktibitatea eta enplegu-sorrera bultzatuz.
Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, urtean bi itzulketa eginez, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko.
Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, teknologia-maila handia dutenei lehentasuna emango zaie, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, I+G+b eta berrikuntza teknologikoan inbertitutako baliabideak ere kontuan hartuko dira, baita ezagutza horiek merkatuan sartuko diren produktu edo prozesu berrietara transferitzeko gaitasuna ere.
Epeak
Amaiera data:
2025-05-30, 23:59retan
Gauzatu Industria 2025k eskaintzen dizu
200.000 € arte sortutako enplegu bakoitzeko, enpresa bakoitzeko 1.5M €-ko mugarekin
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak
Instalazio berriak erosteko eta ekipatzeko laguntza eta finantzaketa
Enpresaren ekoizpen-, lehiakortasun- eta teknologia-gaitasunak handitzeko talentua, baliabideak eta tresnak garatzea
Gauzatu Industria 2025k laguntza emango dizu
- Zure enpresarentzako lursail eta eraikin berriak erosteko.
- Makina, tresna edo instalazio teknikoekin ekipatzeko.
- Ekipo eta programa informatikoak erosteko.
- Jabetza industrialeko eta patenteen arloko gastuak ordaintzeko.
Ezagutu ezazu programa hau
Oinarri teknologikoa duen eta industria-sektorearekin zerikusia duen ETE bat baduzu, aurkeztu enplegua areagotzen edo mantentzen lagunduko dizun lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten aktiboetan egin nahi duzun inbertsio-proiektua
- ETE industrialak (erauzketakoak, eraldatzaileak edo produkziokoak) edo oinarri teknologikoko zerbitzu erlazionatuak dituztenak, Euskadin ekoizpen-zentro bat edo gehiago dituztenak, non inbertsioa egingo den; bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan IT/ OT inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak integratzea duten enpresak badira.
- Inbertsio-proiektuak eskaeran adierazitako aldian gauzatu beharko dira, eta 2024an hasi beharko dira.
- Eskuratutako aktiboek 3 urteko amortizazioa izan beharko dute gutxienez, eta enpresan aktibo egon beharko dute aldi berean.
- Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea, lantegietan enplegua mantenduz edo handituz.
Gure helburua da: 100 milioi euroko inbertsioa eragitea 500 lanpostu sortzeko
2000tik 2019ra bitartean GAUZATU Industria programara bideratu diren 537 milioi euroei esker, Oinarri Teknologiko edota Berritzaileko ETEek 2.245 milioi euro inbertitu eta 14.933 lanpostu sortu dituzte.
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Eskuratu orain laguntzak eta inbertitu zure enpresan
Bete zure eskaera, Gauzatu Industria 2025 programaren aurrerakinak eskuratzeko.