Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

18 maiatza, 2021
Composites Martiartu enpresaren material berritzailea suarekiko erresistentea da eta altzairuak baino % 75 gutxiago pisatzen du

Enpresa bizkaitarrak 25 urtetik gorako esperientzia du pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan eta BDIH Konexio programaren kasu arrakastatsu bat da
Martiartuko arduradunak, fabrikan.

 

Composites Martiartu pieza teknikoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago eta composite panel bat garatu du, ezaugarri bereziak dituena: suarekiko erresistentea, isolatzailea eta oso arina. Enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Basque Digital Innovation Hub-ek martxan jarritako BDIH Konexio programaren bidez, zeinak euskal ETEen eskura jartzen baitu fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat prestakuntzarako, ikerketarako, probak egiteko eta produktuak baliozkotzeko.

 

Konpainia hau, lantegia Arrigorriagan (Bizkaia) duena, 2000. urtean sortu zen Mecanizados Martiartu izenarekin. Baina gero SMC (Sheet Moulding Compound) eraldaketarako prentsaketa-makinak erosten hasi zen. “Automozio, garraio, elektrizitate, eraikuntza eta telekomunikazio sektoreetarako piezak fabrikatzen ditugu moldeak erabiliz. Ezaugarri bereziak dituzten piezak dira: suarekiko erresistenteak dira, isolatzaile elektriko eta termikoak dira, propietate mekaniko handiak dituzte, dentsitate txikia eta gainazaleko akabera paregabea. “Xaflak konprimituz eta berotuz sortzen dira piezak” azaldu dute Olarizu Alonso, Enpresaren Kudeaketako Sistemen arduradunak eta Ariel Fiel Giles, Negozio Unitatearen arduradunak.

 

Material honek abantaila handi bat du altzairuarekin alderatuta, % 75 gutxiago pisatzen baitu. Autobusen motorretako tapak edo etxebizitzen fatxadetarako panelak egiteko erabiltzen da. “Alde batetik, harriaren akabera berbera du baina 3 edo 4 aldiz pisu gutxiagorekin, eta bestetik, suarekiko erresistentea da”. Argindarraren sektorean bide publikoetan instalatutako kutxak egiteko erabiltzen da, eta gutxienez 30 urteko bizitza erabilgarria du. Telekomunikazioen sektorean, berriz, antenetako estalgarri gisa erabiltzen da.

 

“Orobat egiten ditugu burdinbideen sektorerako eserlekuak edo bidaiariek abiadura handiko trenetan izaten dituzten azpilak. Elektrizitatearen sektorean barnealdeko pieza askotan erabiltzen da, oso isolatzaile ona delako. Dorre elektrikoen estaldurak egin ditugu, xafla galbanizatuzkoak ordezkatuz” diote.

 

Plantilla

Composites Martiartu enpresak hogei pertsona baino gehiago ditu plantillan, eta urtean 2 milioitik gora fakturatzen du. Eskaintzen duten produktua oso berritzailea denez, I+G-n egiten duten inbertsioa negozio-zifraren % 15 ingurukoa da.

 

BDIH Konexio programaren bitartez jaso duten 12.000 euroko laguntzarekin “hainbat merkatutako SMCren joerak eta gaitasunak” aztertu dituzte. “Tecnaliak lagundu digu ikerketan, adibidez, auto elektrikoen baterietako kutxen kasuan, eta baita ere birkarga azkarreko puntuetan. Merkatu hori aztertzen ari gara, zein premia teknologiko dauden jakiteko eta horien arabera geure burua egokitzeko”.

 

Etorkizuneko erronketako bat da fatxada aireztatuak egiteko panelen negozioa garatzen jarraitzea, “geure produktua delako. Oraintsu arte bezeroen produktuekin lan egin dugu”. Horrez gain, zereginak automatizatzen jarraitu nahi dute. “Robot bat instalatu dugu prentsaketa-makina batean tamaina handiko piezak eta mekanizazioak manipulatzeko, eta horrela lortu dugu gure produktibitatea % 25 inguru optimizatzea”.

 

Dagoeneko martxan dituzten proiektu berriek nazioartekotzea bultzatzen dute epe ertain eta luzera; horrek berekin ekarriko du plantillan hamar pertsona gehiago hartzea eta fakturazioa gutxienez % 30 handitzea.

 

Badute baita ere ur-zurrustaz ebakitzeko sistema bat, moldakortasun handia ematen diena. “Motor baten taparekin sareta bat egin liteke. Bost ardatzeko ur-zurrusta da (64ºrainoko inklinazioa eskaintzen duena)”. Pandemian zehar berrikuntzaren aldeko apustuari eutsi diote, eta sektore elektrikorako robot bat erosi dute, “bost aurpegitan mekanizatzeko gai dena”.

 

Horrez gain, 2020an bi I+G proiektu abiarazi zituzten, bata panelak egiteko eta bestea eraikinen barnealdeak birgaitzeko. “Tecnaliaren laguntzarekin egin genuen. Eta Gaikerrekin kolaboratu genuen prepeg-ezko hedapen-juntak garatzeko, material horrekin posible baita altzairuak ematen ez duen malgutasuna lortzea”.

Basque Industry 4.0 15 ekaina, 2021
Sei enpresa handik industriako adimen artifiziala-ren lehen partzuergoa sortu dute Espainian

Repsol, Gestamp, Navantia, Técnicas Reunidas, Telefónica eta Microsoft enpresek IndesIA sortu...Leer más

Basque Industry 4.0 14 ekaina, 2021
SPRIk ezagutzera emango du Adimen Artifiziala industria-jardueran aplikatzeko eredua

Euskal enpresek uztail honetan ezagutuko dute SPRIren bitartez Adimen Artifiziala...Leer más

Startup-ek eta enpresa handiek bosgarren BIND 4.0ren 30 proiektu teknologiko disruptiboak aurkeztuko dituzte

Ekitaldi horretan seigarren deialdia zabalduko da, eta hainbat nobedade egongo da 2016an sortu...Leer más

Bigda Solutions
Basque Industry 4.0 9 ekaina, 2021
Bigda Solutions, eraginkortasun energetikoan oinarritutako digitalizazio-proiektuak

Gaur egun, garapen teknologikoari esker, enpresak datu-bolumen handiagoa sortzen ari dira. Datu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?