Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 urtarrila, 2020 Berrikuntza Digitalizazioa Invest in Basque Country Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Invest in Basque Country Ris3 Euskadi Smart Industry Programa

Aeronautikaren euskal sektorea indartuko duen prentsaketa-lantegi berria Abanton (Bizkaia)

Arantxa Tapia sailburua ITS Bilbao enpresaren lantegi berriaren irekiera-ekitaldian izan da. Konpainia horrek SPRI Taldearen laguntza jaso du Invest in the Basque Country-ren bitartez
Arantxa Tapia sailburua, inaugurazioan.

Arantxa Tapia sailburua ITS Bilbao enpresaren lantegi berriaren irekiera-ekitaldian izan da. Konpainia horrek SPRI Taldearen laguntza jaso du Invest in the Basque Country-ren bitartez

Prentsaketa-lantegiak Europa hegoaldean bakarra den beroko prentsaketa sistema bat eskaintzen du

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak, asteazken honetan inauguratu du Abanton (Bizkaia) beroko prentsaketa isostatikoa egiten duen Europa hegoaldeko lantegi modernoena. Azpiegitura horrek bultzada handia emango dio aeronautikaren euskal sektoreari. Isostatic Toll Services Bilbao (ITS Bilbao) enpresak lantegi hau martxan jartzeko laguntza jaso du SPRI Taldearen Invest in the Basque Country atalaren bidez (atzerriko inbertsioa erakartzea helburu duen atala), zeinak hainbat programa koordinatu baititu, besteak beste, hauek: Indartu (eremu kaltetuetan kokatutako enpresentzako laguntzak) eta Gauzatu (enplegua sortzen duten inbertsioentzako laguntzak).  Inbertsioa 9 milioi eurokoa izan da guztira.

 

Isostatic Toll Services Bilbao oso proiektu teknologikoa da, eskaera handia duena errendimendu handiko eta zero akatseko aplikazio kritikoetarako aeronautika, medikuntza nahiz fabrikazio gehigarria bezalako sektoreetan. Hain zuzen, aeronautika sektoreko enpresen eskutik iritsi da Euskadira, teknologia hori behar baitute beren produktibitatea handitzeko eta beren premiak asetzeko.

 

Beroko prentsaketa isostatikoa errendimendu handiko produkzio prozesu bat da, kalitate handiko material eta osagaiekin egiten dena. Teknologia horren bitartez, askotariko materialak erabil daitezke balio erantsi handiko eta prestazio ugariko osagai bereziak fabrikatzeko. Teknologia hori Estatu Batuetatik dator, arlo horretan liderra den AIP enpresatik, eta ITS enpresak -biak ITS Bilbaoren bazkideak- doitu du, zeinak hiru zentro baitauzka Estatu Batuetan, zertifikatuta eta baliozkotuta daudenak erreakziozko motorrak egiteko.  Proiektuan bada beste parte-hartzaile bat ere, AMEPT, horrelako teknologien erabilpenean adituak diren materialetako ingeniariz osatutako lantalde bat duena.

 

Abanto-Zierbenako instalazio hau izango da horrelako teknologiak darabiltzan bakarra Europa hegoaldean, eta baita ere handiena. Bere errendimendu handiko zerbitzuak ez dira izango bakarrik aeronautikaren euskal industriarentzat, baizik eta baita ere Europako beste enpresa aeronautiko batzuentzat, eskabide handiko teknologia baita sektore osoan.

 

Atzerriko inbertsioa erakartzeko estrategiaren helburua da Euskadira ekartzea balio erantsi handia duten eta Euskadirentzat lehentasunezkoak diren sektoreetan (RIS 3) enplegua eta inbertsioak sortuko dituzten proiektuak. Hori lortzeko, Invest in the Basque Country atalak eskuz esku lan egiten du euskal klusterrekin (adibidez, aeronautika sektorekoarekin), lankidetza horren bitartez bilatzeko euskal enpresen eskaintza osatu eta hemen ase gabe dauden nitxoak beteko dituzten nazioarteko proiektuak. Hala, goi-mailako teknologia hornitzaileak ekartzen dira gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko, eta horren adibide da ITS Bilbao.

 

2019an, Invest in the Basque Country-k atzerriko 129 inbertsio proiektu kudeatu zituen; horietatik, 36 arrakastaz itxi dira, zeintzuek berekin baitakartzate 133 milioi euroko inbertsioa egitea, 642 lanpostu sortzea eta 404 mantentzea.   Kudeatutako proiektu gehienak Estatu Batuetatik iritsitako produkzio arloko inbertsioak izan dira, ITSren proiektua bezala. Beste hainbat herrialdetako -adibidez Alemania- proiektuak ere landu dira, bai produkzio ezarpenetakoak eta bai I+G zentroetakoak.

 

2014an Invest in the Basque Country estrategia martxan jarri zenetik, guztira 136 proiektu itxi dira, horiei esker 2.615 lanpostu berri sortu eta beste 3.409 mantendu direlarik. Guztira, 603 milioi euroko inbertsioa egin da horrelako proiektuetan.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak