Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna Joerak eta ikuspegi estrategikoa Net-Zero Basque

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster-ek “Global Industrial Clusters Meeting 2023” ekitaldian parte hartu du

SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyónek hitzaldi bat eman du Anberesen Europako deskarbonizazio-politikei buruzko saioan

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster-ek (NZBIS) World Economic Forum-en (WEF) “Transitioning Industrial Clusters towards net zero” proiektuko “Global Industrial Clusters Meeting 2023” ekitaldian parte hartu du Anberesen (Belgika). Ekitaldi horretan izan da Cristina Oyón, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendaria, zeinak hitzaldi bat eman baitu Europako deskarbonizazio-politikei buruzko saioan. Saio horretan hizpide hartu dira EB, AEB, Japonia eta Txinak dituzten esparru politikoak hidrogeno garbiaren arloan, eta baita ere azpimarratu dira lauren arteko alde garrantzitsuenak.

“Global Industrial Clusters Meeting 2023” ekitaldiak helburutzat dauka ekimen honetako kideen deskarbonizazio-politikak aztertzea eta haien arteko aliantzak bilatzea, eta aldi berean aukera ematen du WEF proiektuko kluster industrialen komunitate gero eta zabalagoa indartzeko. Hala, ekitaldian izan dira proiektuko parte diren klusterretako ordezkariak, arduradun politikoak eta baita ere kide potentzial berriak, horien artean egon direlarik balio-kate osoko enpresa garrantzitsuak.

Jorratu diren gai garrantzitsuenetako batzuk izan dira mota desberdinetako klusterren arteko aliantzak, EBko deskarbonizazio-politika, teknologia digitalak, bidezko trantsizioa egiteko konpromisoa eta klusterren gobernantza eta enpresa-ereduak.

Net Zero Basque Industrial SuperCluster-aren ordezkaritzan baita ere izan dira Petronor-Repsol eta Iberdrola enpresen ordezkariak eta Energia klusterrekoak, zeintzuek aukera aprobetxatuko baitute aurrera egiteko EPRI ikerketa-zentro amerikarrarekin garatzen dituzten lankidetza-jardueretan, hura ere ekitaldian izan baita. Jarduera horien helburua da ibilbide-orriak diseinatzea energian eta negutegi efektuko gasen isurietan intentsiboak diren euskal sektore industrialak (siderurgia, galdaketa, pasta eta papera, zementua eta birfinketa) deskarbonizatzeko.

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster-ek (NZBIS) xedetzat dauka Euskadin zero isuri garbietarako bidea azkartzea, kontsumo energetikoen deskarbonizazioa eta eraginkortasuna sustatuz negutegi efektuko gas gehien sortzen duten industria-sektoreetan. Horrez gain, teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskalatzean oinarritutako merkatu aukerak sortu nahi ditu. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak sustatu du energia arloko Euskadiko bi enpresa handiekin -nola baitira Petronor-Repsol eta Iberdrola- eta kluster industrialekin lankidetzan. Gainera, SPRIk eta EPRI Taldeak lankidetza-akordio bat daukate, joan den abenduaren 5etik, euskal industriaren deskarbonizazio-prozesua azkartzeko NZBIS ekimenaren esparruan.

 

Lotutako albisteak

23 uztaila, 2024 Ekintzailetza
Solarcycle, bizikleta eta patinete elektrikoak kargatzeko eguzkiaren energia baliatzen duen enpresa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Neikerrek Lurzain garatu du, herritarrek lurzoruen osasuna monitorizatzeko web aplikazioa
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
16 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cementos Lemona, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea eraikuntzako materialen sektorean
Irakurri gehiago
11 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Industria deskarbonizatzeko foroaren hirugarren topaketa, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak