Albisteak 2 urria, 2024

Mikel Jauregi sailburuak CAF enpresa bisitatu du, garraioaren deskarbonizazioaren eta elektromugikortasunaren aldeko apustuan estrategikoa den Euskadiko enpresa

Eusko Jaurlaritzak % 3ko partaidetza du CAF enpresan, FINKATUZ funtsaren bidez, Euskadirentzat estrategikoa den eta euskal ekonomiari tira egiten dion enpresa baten errotzea bermatzeko
-
  • Beasaingo lantegiko instalazioetara egindako bisitan, Mikel Jauregi sailburuak trenbidea aldarrikatu du garraioaren deskarbonizazioan funtsezko eragile gisa, eta herrialdea egituratzeko eta enpresen lehiakortasunean laguntzeko duen gaitasuna nabarmendu du

Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, CAF enpresaren egoitza nagusia bisitatu du Beasainen. Bertatik bertara ezagutu nahi izan ditu garraioaren deskarbonizaziorako eta elektromugikortasunerako estrategikoa den enpresaren instalazioak. Javier Martínez Ojinaga CAFen kontseilari ordezkariak eta Iosu Ibarbia teknologiako zuzendariak harrera egin diete sailburuari eta harekin joan den Jaione Ganzarain Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari.

Elkarrekin bisitatu dituzte Beasaingo lantegia osatzen duten guneak, eta bertatik bertara ezagutu dituzte CAF nazioarteko enpresa liderraren proiektu nagusiak, trenbidearen arloko (metroa, tranbiak, abiadura handia…) eta beste arlo batzuetako (autobus jasangarriak) garraio-sistema integralen hornitzaile gisa.

CAF euskal enpresa liderra da garraioaren deskarbonizaziorako eta elektromugikortasunerako bidean, eta, horregatik, Mikel Jauregik enpresa horrek ikerketaren eta garapenaren alde egiten duen apustu garrantzitsua nabarmendu nahi izan du, oso berrikuntza-maila handia baitu funtsezko zenbait arlotan, hala nola deskarbonizazioan, automatizazioan eta produktu eta zerbitzuen digitalizazioan.

Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak % 3ko partaidetza du CAF enpresaren kapitalen sozialean, FINKATUZ funtsaren bidez. Helburua da mundu osoan 15.000 langile dituen (horietako 3.000 Beasaingo faktorian) enpresa bertan errotzea, Euskadirentzat estrategikoa den eta euskal ekonomiari tira egiten dion enpresa den heinean. Enpresak 3.825 milioi euroko negozio-zifrarekin itxi zuen 2023. urtea, eta planeta osoko 14.000 milioi eurotik gorako eskaera-zorroa du.

Mikel Jauregi sailburuak nabarmendu duenez, “CAF enpresa erabat estrategikoa da Euskadirentzat, 1917tik berrikuntza eta garapen teknologikoaren aldeko apustu adierazgarria egiten baitu. Industria-enpresa den aldetik, bere inguruko beste enpresa batzuen gainean trakzio-lan garrantzitsua egiteaz gain, enplegua eta aberastasuna sortzen ditu lurralde osoan eta nazioartean; gainera, mundu osoan aitortzen den euskal industria sendoaren adibiderik onenetakoa da. “Industria gehiago” eta “industria hobea” lortzeko bidean aurrera egiteaz hitz egiten dugunean, I+G+Bren eta teknologiaren aldeko apustu irmoez ari gara, hau da, CAFek azken urteetan egin duen apustuaz. Hartara, Eusko Jaurlaritza beti izan dute eta izango dute bide horretan bidelagun.

“Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak % 3ko partaidetza du CAFen kapital sozialean; haren errotzea bermatzeko ez ezik, enpresari etorkizuneko erronka garrantzitsuetan laguntzeko ere bai, hala nola inbertsio teknologikoetan”, erantsi du Mikel Jauregi sailburuak.

“CAF bazkide garrantzitsua da etorkizunean aurre egin beharreko erronketarako, batik bat garraioaren deskarbonizazioari eta elektromugikortasunari begira. Gaur egun, salgaien eta bidaiarien garraioak eragiten du Euskadiko berotegi-efektuko gas-emisio osoaren % 35 inguru, bereziki errepide bidezko garraioan erregai fosilak erabiltzearen ondorioz. IHOBEk aste honetan aurkeztutako berotegi-efektuko gasen emisioen inbentarioaren aurrerapenaren arabera, 2023an garraioaren emisioak % 1 egin du behera 2022aren aldean, baina badakigu beheranzko erritmo hori nabarmen bizitu behar dugula”, baloratu du Jauregik. “Horregatik aldarrikatzen dugu trenbidearen funtsezko zeregina, bai garraioaren elektrifikazioan, bai pertsonak eta salgaiak garraiatzeko herrialdea egituratzeko garaian, baita gure enpresen lehiakortasunari eman diezaiokeen plusagatik ere. Horregatik guztiagatik, ondorioztatzen dugu benetan harro egoteko modukoa dela Euskadik lehen mailako tren-industria izatea, herrialdeak etorkizunean izango dituen erronka handietan laguntzeko gai den industria”.

Lotutako albisteak

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Net-Zero  Basque  Industrial  Super  Cluster  arrakasta-eredu  gisa  aurkeztu  dute  trantsizio  energetikoari  eta  deskarbonizazioari  buruzko  hiru  ekitalditan
06/06/2025 Deskarbonizazioa

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea

Europako  sektore  eolikoak  32.000  milioi  baino  gehiago  bildu  zituen  2024an  inbertsioetan  egiturazko  eragozpenei  aurre  eginez

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Basque Trade & Investmentek Wind Europe topaketako ondorio nagusiak jaso ditu azken ohar teknikoan, sektorearen egungo egoera, erronkak eta hazkunde-aurreikuspenak aztertuz

Mikel  Jauregi:  “deskarbonizazio  adimentsuaren  aldeko  apustua  egiten  dugu,  eta  bide  desberdinetatik  hel  gaitezke  horretara”
21/05/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”

Sailburuak adierazi duenez, Euskadi, azken hilabeteotan, ahalegintzen ari da bertako industriak eta bertan ezarri nahi diren enpresa-proiektu berriek eskatzen duten potentzia lortzen

Bizitegi-jabeen  komunitateetako  instalazio  elektriko  zaharrak  berritzeko  inbertsioetarako  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Energia  berriztagarrien  bidez  autokontsumorako  energia  elektrikoa  sortzeko  eta  kontsumo  termikoak  elektrifikatzeko  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Deskarboniza  2025  plana  aurkeztu  da
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Deskarboniza 2025 plana aurkeztu da

Deskarboniza plana erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako plana da, Eusko Jaurlaritzaren zenbait laguntza-programa eta foru-aldundien kenkari fiskalak biltzen dituena, Euskadiko industriaren deskarbonizazio adimenduna bultzatze aldera

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.