Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua eta Alberto José Gutiérrez Airbuseko COO eta Airbus Espainako presidentea
Albisteak 27 uztaila, 2022

Eusko Jaurlaritzak eta Airbus konpainiak tokiko ekoizpen-egitura indartzeko elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute, eraldaketa teknologiko-digitalean eta energetiko-klimatikoan oinarrituta

Gaur izenpetutako elkar ulertzeko memorandumaren helburua da arlo estrategikoetan izan daitekeen garapena aztertzeko elkarlanean jarduteko esparru bat ezartzea
-
  • Airbus aeronautikan, espazioan eta lotutako zerbitzuetan munduko liderra da, eta zero emisioko lehenengo aireontzia 2035ean zerbitzuan jartzea aurreikusten du

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Alberto José Gutiérrez Airbuseko COO eta Airbus Espainako presidenteak Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU) izenpetu dute gaur goizean EAEko Administrazio Orokorraren eta enpresaren arteko lankidetza indartzeko, COVID osteko susperraldirako Euskadiko ekoizpen-egitura eraldatzeko eta indartzeko prozesuan, eraldaketa teknologiko-digitalean eta energetiko-klimatikoan oinarrituta.

Gaur sinatu duten konpromisoan aldeek elkarlanean jardutea adostu dute bi arlo estrategikotan: jasangarritasunean eta digitalizazioan. Horretarako, honako lankidetza-esparruetan egingo dute aurrera: I+G+b, talentua, industrializazioa edo tokiko hornikuntza-oinarriak indartzea. MoUk lau urteko iraupena izango du, eta proiektu bakoitzerako akordio espezifikoen bidez zehaztuko da.

Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzen eta Euskadin ongizatea eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzen laguntzeko ikuspegiarekin, Eusko Jaurlaritzaren ustez, lehentasuna du tokiko ekoizpen-egitura indartzeak eta egokitzeak Euskadiko sektore aeroespaziala garatzen laguntzeko, trantsizio teknologiko-digitalarekin eta energetiko-klimatikoarekin lerrokaturik. Trantsizio horiek 2021-2024ko Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Plan Estrategikoan jasota daude, planaren helburua izanik ekonomia suspertzen laguntzea COVID-19ak eragindako erronka koiunturalak kontuan hartuta. Era berean, trantsizio teknologiko- digitala eta energetiko-klimatikoa ZTBP 20230 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren esparruan zehaztu eta ezarritako  RIS3 Euskadi estrategian garatu beharreko zeharkako ardatzak dira.

Hautematen denez, munduko aeronautikaren sektorea pixkanaka deskarbonizatzen ari da, inbertsio handien, lankidetzaren eta garapen teknologikoaren bidez abiazioarentzat energia-ekosistema berri bat ezartzen saiatuz.

Alde horretatik, Airbus konpainiak deskarbonizazio-estrategia progresibo baten aldeko apustua egin du, zaharragoak diren flota kutsatzaileagoak,  emisioak murriztuko dituzten eraginkortasuna handiagoko aparatuekin ordezkatuz,  abiazioan erregai jasangarri berrien (SAF) erabilpena areagotuz eta bidaiarien lehen zero isuriko hegazkina garatzeko anbizioarekin, ZEROe proiektuaren bidez, Airbus etorkizuneko aireontzien garapenean murgilduta dago, teknologia elektrikoak eta hidrogeno-teknologiak konbinatuko dituzten propultsio-teknologia hibridoetan oinarrituta, eta emaitza 2035ean burutuko da, zero emisioko lehenengo aireontzia zerbitzuan jartzen denean.

Bestalde, Euskadik bat egin du 2050ean zero emisio garbietara iristeko trantsizio industriala bultzatzeko World Economic Forum (WEF) erakundea garatzen ari den eta COP26an Glasgown aurkeztu zen programarekin.

ZEROe hegazkinak aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu sektore aeroespazial osoarentzat. Euskadiri dagokionez, euren balio-katean produktuak, teknologiak, materialak eta ekoizpen-produktu berriak, aireontzi jasangarriekin erlazionatuta daudenak, integratuko dituzten ikerketa-prozesuak gauzatzeko erronka eta aukera izango da. Euskadik garrantzizko gaitasun eta azpiegitura zientifiko eta teknologikoak ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen (ZTBES) bidez, bai eta, bereziki, Basque Research Technology Alliance (BRTA) osatzen duten zentroen gaitasunak ere.

Airbus eta bere garrantzia Euskadiko industria-sektorean

Airbus aireontzien munduko fabrikatzaileetan eta Europako sektore aeroespazialeko enpresa liderra da. Orain dela 50 bat urtetik egindako lanari esker, konpainiak Europa munduko erreferente bihurtu du aireontzien fabrikazioan; zehazki, 2021ean 611 hegazkin komertzial entregatu zituen. Espainiako Estatuan 12.700 pertsona baino gehiago ditu zuzenean enplegatuta, eta 100.000 inguru zeharka. Tokiko hornitzaileen sarea 400 enpresak baino gehiagok osatzen dute.

Euskadiri dagokionez, sektore aeroespaziala nagusiki manufakturan oinarritzen da, eta zerbitzu aurreratuak eta produktuak hornitzen dizkie ia munduko bezero handi guztien programa handi guztiei. Bereizten du balio-katea eratzean funtsezko eginkizuna betetzen duten TIER1 eta TIER2 puntako enpresa ugari izateak. TIER1 enpresa multzoa batez ere osatzen dute osagai metal-mekanikoak, ingeniaritza, zerbitzu aurreratuak eta material ezberdinetako jarduerak hornitzen dituzten enpresek, batez ere ETEek. Goi-teknologiako enpresak dira, kualifikazio handiko enplegua dutenak. Azken 10 urteotan sortutako fakturazioaren % 10 inguru inbertitu du sektoreak I+G+b-n, eta ahalegin handia egin du erronka berriei, hau da, jasangarritasunari eta ingurumenaren babesari, aurre egiten. Horretarako, Europako ekimen publiko-pribatu nagusian, horretarako Clean Sky programan, parte hartzen du.

Jarduera bateratu posibleak

Gaur izenpetutako MoU betetzeko, Airbus konpainiak I+G+b jarduera Euskadin garatzeko aukera aztertuko du, aireontziak elektrifikatzearen, ekoizpen-prozesuak digitalizatzearen eta konektibitatearen, produktu eta sistema espazialen garapenaren, ingurumen-jasangarritasunaren eta langile guztien gaikuntzaren alde egindako apustuaren baitan.

Era berean, bere industria-ekimenei erantzuteko, Airbus Helicopters España SAUren asmoa da Euskadiko tokiko industria-gaitasunak aztertzea, ahal den neurrian hornidura-katea hobetzeko bai kostuetan, bai ekoizpenaren kalitatean eta eskuragarritasun-epeetan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Airbusen esku jarriko du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareari (ZTBES) atxikita dauden erakundeetara sarbidea izatea, bai eta beharrezko ikusten dituzten proiektuetako lanak gauzatzeko beharrezko ikerketa taldeak sortzeko laguntza ere.

Era berean, Airbusen esku jarriko du 4GUNE Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Unibertsitate Hezkuntzako Klusterraren, Tknika Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroaren eta Hetel Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkartearen gaitasunekin harremanetan jartzeko bidea, fabrikazio-prozesu digital eta jasangarri berrietarako behar diren profil profesionaletan gaitasun berriak sortzea sakontzeko.

Lotutako albisteak

Ramiro  González  Arabako  Ahaldun  Nagusiak  eta  Mikel  Jauregi  Eusko  Jaurlaritzako  Industriako  sailburuak  Laudioko  Vidrala  lantegia  bisitatu  dute

Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak Laudioko Vidrala lantegia bisitatu dute

Víctor Tolosa Vidralaren Europako dibisioko zuzendariak gidatuta, erakundeen ordezkariek instalazioak bisitatu dituzte, merkatura egokitzeko, jasangarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta produktibitaterako egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko

64  teknologia  garbi  onura  fiskalekin

64 teknologia garbi onura fiskalekin

Azken zerga-erreformak % 35era igo du Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako ingurumen-inpaktu txikiena duten ekipoak erosteagatiko zerga-kenkaria

Eusko  Jaurlaritzaren  ibilgailuak  berritzeko  planek  matrikulazio  berrien  eskaera  ia  %  30ean  bultzatzen  dute,  2024arekin  alderatuta

Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

90  erakundek  hartu  dute  parte  Euskadiko  industria  deskarbonizatzeko  seigarren  foroan
27/06/2025 Deskarbonizazioa

90 erakundek hartu dute parte Euskadiko industria deskarbonizatzeko seigarren foroan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan kokatuta

Nola  eraldatuko  dute  hiri-mugikortasuna  PMUSek?

Nola eraldatuko dute hiri-mugikortasuna PMUSek?

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planak hiri-espazioan desplazamendu-modu iraunkorragoak ezartzea helburu duten jardueren multzoa dira, mugikortasun eraginkorragoa eta arduratsuagoa ahalbidetuz

Energia  Clusterra,  orain,  BASQUENERGY  Cluster  da
12/06/2025 Kluster politika

Energia Clusterra, orain, BASQUENERGY Cluster da

BASQUENERGY Clusterrak euskal energia-industriaren nazioarteko izaera nabarmendu nahi du, Euskadin oso errotuta dagoen eta merkatu globalean presentzia handia duen sektorea baita

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Net-Zero  Basque  Industrial  Super  Cluster  arrakasta-eredu  gisa  aurkeztu  dute  trantsizio  energetikoari  eta  deskarbonizazioari  buruzko  hiru  ekitalditan
06/06/2025 Deskarbonizazioa

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea

Europako  sektore  eolikoak  32.000  milioi  baino  gehiago  bildu  zituen  2024an  inbertsioetan  egiturazko  eragozpenei  aurre  eginez

Europako sektore eolikoak 32.000 milioi baino gehiago bildu zituen 2024an inbertsioetan egiturazko eragozpenei aurre eginez

Basque Trade & Investmentek Wind Europe topaketako ondorio nagusiak jaso ditu azken ohar teknikoan, sektorearen egungo egoera, erronkak eta hazkunde-aurreikuspenak aztertuz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.