Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 29 urtarrila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

“Echebastarren argi daukagu arrantza-sektorearen etorkizunak erantzukizuna eta berrikuntza eskatzen dituela”

50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Bermeon egoitza duen hegalabur konpainiak negozio-lerro berrien aldeko apustua egiten du, hala nola, produktu propioa ekoiztea, sareak birziklatzeko enpresa bat eratzea edo etorkizunean jatetxeen sektorean sartzea. Betiere, jasangarritasuna eta gardentasuna bereizgarri direla.
Oskar Baraiazarra, Echebastarreko Komunikazio eta Nortasun Korporatiboko zuzendaria.

“Argi daukagu baliabidearen eta arrantza-sektorearen etorkizuna erantzukizunetik eta berrikuntzatik datorrela”. 50 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Echebastar kontserba enpresak anbizioz eta baikortasunez begiratzen dio etorkizunari. Jatorria eta egoitza Bermeon dituen familia-konpainia honek bere burua berrasmatzen jakin du bere negozio-lerroaren dibertsifikazioarekin eta berrikuntzaren aldeko apustu argiarekin, betiere ingurumen-jasangarritasuna eta gardentasuna bereizgarri direla.  

“Beti aritu gara arrantzan eta gure hegalaburra kontserbagileei saltzen. Eta horretan jarraitzen dugu, baina gaur egun, urteetako lanaren ondoren, negozio-ildo berria garatzen ari gara, azken kontsumitzaileari hegalabur ultraizoztua, ketuak eta kontserbak helarazteko helburuarekin“, azaldu du Oskar Baraiazarrak, konpainiako Komunikazio eta Identitate Korporatiboko zuzendariak. Alakrana hegalaburra da, -60 gradutan ultraizoztutako produktua, Euskadiko elikagaien berrikuntzaren saria jaso duenak. “Konpainia nazional bakarra gara, eta oso gutxi dira nazioartekoak, kalitate handiko hegalabur ultraizoztua ekoizten dutenak atunontzi izozkailuetan, gatzunetan izozteko diseinatu izan direnak”, gehitu du.  

Enpresak denbora eta ahalegina eskaini dion beste erronketako bat arrantza jasangarria da. “Nola egiten dugu? Ontziteria gaztea eta txikiagoa eraikiz, bide batez, Bizkaiko ontzioletatik ateratzen dena, prozesuak digitalizatuz, arrain bizi ez-objektiboa itsasora itzultzen duen zinta bikoitza bezalako sistema berritzaileak ezarriz, 24×7 ontzian begiraleak eramanez eta AZTI, MSC, ISSF… bezalako instituzio eta erakundeekin lan eginez”, zehazten du Baraiazarrak.  

Jarduera horri esker, Echebastar MSC ziurtagiria lortu duen lehen inguratze arrantza konpainia izan da, bere modalitate guztietan. Ziurtagiri hori “arrantza-sektorearen inguruan indartsuena eta zorrotzena da”, zehaztu dute konpainiatik. “Baina ez ginen hor geratu eta MSC UP TO DATE merkaturatu genuen, jasangarritasunarekin dugun konpromisoaren estandarte nagusia, aurrekaririk gabeko gardentasun ariketa batekin”, gehitu du Baraiazarrak.  

Gainera, berrikuntzaren aldeko apustua I+G proiektuak garatzean gauzatzen da, hala nola  zenbait bazkiderekin batera sortu berri duen Saretu. Enpresa hHrren helburua arrantza-sareen balioa handitzea da, “ekonomia zirkularraren aldeko apustu estrategiko batean”. Eta erronka berri gisa, Echebastarrek jatetxeen sektorera jotzen du, urte amaieran, Bermeon, argitara emango duen proiektu batekin. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.  

Lotutako albisteak

Mikel Lasa, CEO de EIT InnoEnergy Iberia 4 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Mikel Lasa (EIT InnoEnergy): “Startupak funtsezkoak dira mugikortasunaren sektorea eraldatzeko”
Irakurri gehiago
9 maiatza, 2024 Azpiegiturak
Egoingo lau proiektutatik bat atzerritik iristen da dagoeneko
Irakurri gehiago
29 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Enforced Group: “Areto garbiak diseinatzen ditugu, txertoak eta proteina alternatiboak garatzeko”
Irakurri gehiago
17 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Javier Albarrán: “Medusak ibilgailu elektrikoen flotak kargatzeko aukera ematen du, alferrikako potentzia elektrikoa oinarri bezala hartuz”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Arkitecnicas: “Passivhaus estandarra da oraingoz dagoen eraikitzeko modurik onena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak