ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen
apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu,
euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu dezan eta hazkunde jasangarriaren bidean aurrera egin dezan.