Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 ekaina, 2018 Digitalizazioa I+G Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Enpresa digitala Industria adimenduna Smart Industry Programa

Teleko Gaua: segurtasunaren garrantzia Sarean eta Saretik kanpo

Ekainaren 12an egin zen IKTei buruzko bi urtean behingo topaketa hori

Ekainaren 12an egin zen IKTei buruzko bi urtean behingo topaketa hori

 

“Segurtasunaren babesak badu alderdi tekniko bat, baina baita ere oso garrantzitsua den alderdi sozial bat, eta eragina du ez bakarrik mundu fisikoan, baita ere birtualean, dagoeneko ez baitago mugarik elkarren artean” azaldu zuen Teleko Gauean Álvaro Ubierna Alonsok, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritzaren Elkarteko presidenteak. Elkarte horrek eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak elkarrekin antolatzen dute Teleko Gaua, helburutzat harturik IKTen inguruko joerak eta ezagutzak partekatzea gizartera irekirik dagoen ikuspegi batetik.

 

Segurtasuna sareetan, hirietan eta Zibersegurtasuna izan da Teleko Gauaren aurtengo leloa. Lehen hitzaldi blokean Interneteko segurtasuna landu zen hiritarren ikuspegitik abiatuta. Bloke horretan parte hartu zuten, besteak beste, Pedro García Aguado coach mediatikoak, Hermano Mayor eta Cazadores de trolls telebista saioengatik ezaguna denak; eta Enrique Serrano ingeniari informatikoak, Mundo Hacker enpresaren sortzaileak. Biak daude irabazi asmorik gabeko Stop Haters elkartean, zeina urte honen hasieran sortu baitzen ziberjazarpenari aurre egiteko.

 

Segurtasuna sarean eta kalean

 

Jazarpen eta ziberdelitu kasuekin izandako esperientzian oinarriturik, Pedro Garcíak hainbat adibide jarri zituen, esaterako, “arazoa ez dago Interneten edo sare sozialetan, baizik eta ematen diegun erabilpenean”. Bestalde, Enrique Serranok modu praktikoan erakutsi zuen nola sar daitekeen hacker bat gure ordenagailuan soilik nabigatzailearen luzapen bat erabiliz. “Hesi teknologikoek ez dute askorik balio, ez bagara jabetzen zertan ari garen gure sakelakoarekin edo ordenagailuarekin” esan zuen.

 

Hiriari buruzko ardatzean Laura Vozmedianok parte hartu zuen, UPV/EHUko Psikologia eta Kriminologiako irakasleak eta Crim-Ap taldeko ikerlariak. Hizlariak azaldu zuen hiriko segurtasunak lotura estua duela hirigintzarekin: “hiriaren diseinuek beldur sentsazioa sor dezakete ezer gertatu gabe ere; ongi aztertu behar da nola diseinatzen den hiria, delituetarako biderik ez emateko edo inseguritate sentsaziorik ez eragiteko. Bigarren hitzaldia Tomás del Hierrok eman zuen, Bilboko Udaleko Segurtasun zinegotziak. Bere mintzaldian hizpide hartu zuen Udaltzaingoan egiten ari direna, zeinak helburutzat hartu baitu datuak erabiltzen hastea prebentzio lana egiteko.

 

Basque Cybersecurity Centre

 

Teleko Gauaren azken zatia zibersegurtasunari buruzkoa izan zen. Asier Martínez Retenagak, Basque Cybersecurity Centre-ko CSIRT Services-eko arduradunak, zentro berriaren helburuak eta erronkak aurkeztu zituen. Zentro hori sortu da “erantzuna emateko Eusko Jaurlaritzak enpresetako, euskal ekosistema industrialeko eta oro har gizarteko zibersegurtasunarekin hartu duen konpromisoari”. CSIRT Services-eko buruak Basque Cybersecurity Centre-ren zeregina azaldu zuen: enpresei laguntzea eta jarduera ekonomikoa dinamizatzea hainbat zerbitzu eskainiz, besteak beste, aholkularitza, alertak, ahultasunen kudeaketa eta mehatxuak trukatzea nazioarteko beste CSIRT batzuekin.

 

Basque Cybersecurity Centre-n kontzientziazio lana ere egiten da, profesionalentzako gaikuntza prozesuak eta gizarte osoarentzako hitzaldi irekiak eskainiz. Bestalde, enpresei ematen zaien laguntzari dagokionez, Asier Martínezek bi proiektu azpimarratu zituen, Basque Cybersecurity Centre-k berriki bultzatu dituenak: zibersegurtasun industrialerako laguntza programa, SPRI Taldeak sustatua eta 600.000 euroko zuzkidura duena, eta Basque Digital Innovation Hub proiektua.

 

Zibersegurtasunari buruzko jardunaldiari buru emateko, Sermicro, Cisco, Nextel eta Fortinet enpresek garatutako konponbide teknologikoak aurkeztu ziren.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak