Albisteak 8 urria, 2021

SPRIk enpresa industrialak eta hornitzaile digitalak bilduko ditu 4.0 industrian kolaboratzeko


  • “Networking-a - 4.0 Industria” kongresua espresuki zuzenduta dago euren negozioetan 4.0 industria bultzatzera bideratutako teknologiak ezagutu nahi dituzten automozio, aeronautika, energia eta makina-erreminta sektoreetako enpresei

  • Ekitaldian zehar aldebiko topaketak egingo dira sektore industrial horien eta EIKTen hornitzaileen artean (aurretik izena eman behar da helbide honetan: https://enpresadigitala.spri.eus/es/networking-empresarial-2021/)
-

SPRIk “Networking-a – 4.0 Industria” kongresua antolatuko du Bilbon, datorren azaroaren 25ean, Enpresa Digitala ekimenaren bidez. Ekitaldi horren xedea da lankidetza sustatzea sektore industrialetako (automozioa, aeronautika, energia, makina-erreminta, e.a.) euskal enpresen artean, helburu honekin: EIKT berriak ezartzea (fabrikazio gehigarria, robotika kolaboratiboa, sistema ziberfisikoak, errealitate areagotua, errealitate birtuala, ikusmen artifiziala, cloud computing-a, big data, zibersegurtasuna) 4.0 Industriaren inguruan dituzten beharrei erantzuteko.

Kongresuak bi zati desberdin ditu. Lehenengoaren izena da Gogoeta espazioak: “gure enpresetan 4.0 Industria garatzearen aldeko apustua”, non benetako esperientziak planteatu eta partekatuko baitira. Jaime Fernandez-Castañeda (Head of Technology Developmentde ITP Aero), Borja Pérez Villa (General Manager ABD Montajes Electrónicos enpresan), Angel Viñas (General Manager IPF enpresan) eta Estibaliz Elizondok (4.0 industriarekin lotutako berrikuntza-proiektuetako ikertzailea Edertek-en, Fagor Ederlan taldearen teknologi zentroan) euren esperientzia azalduko dute, eta erakutsiko dute nolako emaitzak lortu dituzten eraldaketa digitalaren eta 4.0 Industriaren aldeko apustua egin ondoren.

Bigarren zatian Aldebiko topaketak egingo dira, zeintzuetan enpresa parte-hartzaileek (bai sektore industrialekoek eta bai EIKTen sektorekoek) aldebiko negozio-bilerak egingo baitituzte, aurretik finkatutako agenda baten arabera, 4.0 Industriaren inguruko lankidetzak adosteko.

 

SPRIk bultzatu du Enpresen Networking-a – Basque Industry 4.0 kongresua Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi 2025 Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren” barruan.  Ekimen honen helburua da erakundeen arteko lankidetza sustatzea, EIKTak (Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak) integra ditzaten euren produkzio-prozesuetan, enpresetan 4.0 Industria garatzeko apustu gisa eta, aldi berean, euskal industriaren eraldaketa digitala orekatzea, abiadura desberdinak saihestuz.

Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak hizpide hartuko ditu Euskadik eraldaketa digitalaren arloan dituen helburuak eta politikak, eta baita ere aurkeztuko ditu administrazioak enpresei eskaintzen dizkien laguntzak eta Euskadin laguntza-programa publikoen bitartez eskuratu daitezkeen baliabideak (teknikoak eta giza baliabideak).

Kongresua Iberdrola Dorrean egingo da. Parte hartu nahi duten enpresek (industrialek zein zerbitzu hornitzaileek) izena eman behar dute helbide honetan: https://enpresadigitala.spri.eus/es/networking-empresarial-2021/

 

Lotutako albisteak

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Orbik  Cybersecurity-k  bere  hazkundea  sendotu  eta  2030era  begirako  hedapen  fase  berri  bat  iragarri  du

Orbik Cybersecurity-k bere hazkundea sendotu eta 2030era begirako hedapen fase berri bat iragarri du

Orbik Cybersecurityk 2 milioi euroko kapital-handitzea itxi du MONDRAGON, IKERLAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa - Eusko Jaurlaritzaren aldetik 2030. urtera arteko asmo handiko hazkunde-plan bat gauzatzeko

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Zorrotzaurreko  Bilbao  Campus  Teknologikoa  Lanteken  industriarako  zerbitzu  digital  aurreratuen  proiektuarekin  handitu  da

Zorrotzaurreko Bilbao Campus Teknologikoa Lanteken industriarako zerbitzu digital aurreratuen proiektuarekin handitu da

Lanteken etorrerak Iparraldeko Puntaren garapenean aurrera egitea ahalbidetzen du, IDOMen, Mondragon Unibertsitatearen, Ikerlanen eta Vicomtechen proiektuekin batera

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Bizkaiak  BIOSPAIN  2026  hartzen  du  eta  Euskadi  berrikuntza  bioteknologikoaren  eta  autonomia  estrategikoaren  epizentroa  bihurtzen  du  Europan
28/04/2026 I+G+B

Bizkaiak BIOSPAIN 2026 hartzen du eta Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren eta autonomia estrategikoaren epizentroa bihurtzen du Europan

Bilbao Exhibition Centrek BIOSPAIN ekimenaren hurrengo edizioa hartuko du irailaren 29tik urriaren 1era

Albianek  malariaren  aurkako  mundu  mailako  mugarria  ahalbidetu  zuen  laborategi  modularra  diseinatu  eta  fabrikatzen  du
24/04/2026 I+G+B

Albianek malariaren aurkako mundu mailako mugarria ahalbidetu zuen laborategi modularra diseinatu eta fabrikatzen du

Euskal enpresak MPL/CL3 garatu zuen, 3. mailako bioeuste-instalazioa, Euskal Herrian osorik fabrikatua eta Tanzanian zabaldua. Haren teknologiak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat babestu zuen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.