Filtra tu búsqueda



Albisteak 12 apirila, 2024

ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei

Gipuzkoako enpresak plataforma baten bidez digitalizatu du birziklatzearen transakzioen sektorea, eta material birziklagarriak erosi eta saltzen dituzten enpresa handi eta txikien nazioarteko sarea du.

Hondakinen salerosketak, tradizionalki, prospekzio-ahalegin, bidaia eta negoziazio ugari ekarri dizkie sektoreko enpresei transakzioak arrakastaz egiteko. Esparru hori digitalizatzeko, enpresei haien lana egiteko erraztasun gehiago emateko eta munduko hainbat tokitako enpresak batzeko helburuarekin, ScrapAd plataforma globala sortu zen 2020an. 

2018ko Las Vegaseko birziklatze-sektoreko makineriarentzako azokan, Sandra Montes Pérez eta Samuel Ruiz de Lorenzo, enpresaren sortzaileak, hainbat erakundek zuten arazoaz ohartu ziren. Espainiako birziklatzaile betek erosleak bilatzen saiatzen ari zen bere materialak Estatu Batuetara esportatzeko, baina lan neketsua zen. Berarekin hitz egin eta esandakoa aztertu ondoren, teknologia erabiltzea erabaki zuten hondakinen salerosketaren prozesua errazteko. 

Eibarko enpresa arduratzen da “plataforman erregistratzen diren enpresak egiaztatzeaz, iruzurrak saihesteko eta prozesu logistiko osoa kudeatzeko”, azpimarratu du Samuel Ruiz de Lorenzo ScrapAd-eko CEOak. Behin negozioak erregistratuta eta egiaztatuta daudenean, erosi edo saldu nahi dutenaren iragarkiak argitaratzen dituzte: txatarra, motorrak edo bateriak, esaterako. Erakundeen artean, materialaren prezioa negoziatzen dute, akordioak lortzen dituzte, kontratuak sinatzen dituzte eta logistikari ekiten da. Enpresa saltzaileek haien instalazioetan prest uzten dute bidali nahi duten materiala, eta ScrapAd arduratzen da materiala jasotzeaz eta erosleak eskatzen duen tokian entregatzeaz. 

Gaur egun, 3.000 enpresa baino gehiago ditu erregistratuta 100 herrialde baino gehiagotan, batez ere Espainian, Frantzian, Mexikon eta Erresuma Batuan, baina Txinan, Pakistanen edo Indian ere badago. Nazioarteko sare horrek “enpresa ertain eta txikiei haien produktuak esportatzeko aukera ematen die, eta enpresa handiei prezioak askoz ere modu argiago eta errazagoan alderatzeko ahalmena”, azaldu du enpresako CEOak. 

ScrapAd plataformaren mugikorreko aplikazioa sortzen eta garatzen ari da, “gure erabiltzaileengana hurbiltzeko eta operatiba are gehiago errazteko“, dio Samuel Ruiz de Lorenzok. Sektorearen beharrak gero eta gehiago ulertu nahi ditu, bere negozioetarako hornitzaile aukera onena bezala finkatzeko; betiere, “berrikuntzan zentratuta eta birziklapenaren sektorea iraultzeko gure misioarekin lotuta, ekonomia zirkularra bizkortzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko”. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
13/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Basque  Luxury  Concierge:  Bisitak  jasotzen  dituzten  euskal  enpresentzako  zerbitzu  berri  bat:  Basque  Luxury  Concierge
10/02/2025 Up Euskadi

Basque Luxury Concierge: Bisitak jasotzen dituzten euskal enpresentzako zerbitzu berri bat: Basque Luxury Concierge

Bezero bakoitza berezi da, eta euskal enpresek mundu osoan dituzte bezeroak

Flexix,  75  urteko  historia  berrikuntza  aldarrikatzen

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen

Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
07/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.